Basabeazpi gunea Aretxabaleta

basabeazpi
GUNEKO BERRIAK IKASTOLAKO BERRIAK

Euskararen aldeko Kahoot! lehiaketa Basabeazpin

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aurtengoa bigarren denboraldia izan da Basabeazpin euskararen eguneko ekintzen artean hamar egunetako Kahoot-a antolatzen dutela. Bertan, egunero, Atxabalta, ikastola, euskara, toponimia, Euskal Herria, ospakizunak, gure pertsonaiak, korrika… Inguruko galderak erantzun behar izan dituzte komunitatea osatzen duten familiek. Lehiaketa amaitu da aste honetan, eta badaukagu familia irabazlea; Azkarate-Bilbao familia hain zuzen ere. […]

GEHIAGO >

HHko Udaleku irekiak

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Udako Udalekuez gain, Haur Hezkuntzako Udaleku irekiak era martxan jarri ditu ikastolak. Txikienak primeran pasatzen ari dira. Erakusgarri Basabeazpi gunekoek egin duten bideoa. Bestalde, gogoratu Arizmendiren webgunean ikus ditzakezuela Udalekuetako bideo eta argazki guztiak.

GEHIAGO >

“Benito lagunen arrastoan” estreinaldia

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Argiak, kamera… eta akzioa! Ostegunean, alfonbra gorria jarri zuten Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Gonbidatutako izarrak Basabeazpiko 5 urteko gelakoak, irakasleak, familiak eta nola ez, Benito Otsoa eta bere lagun Azeria izan ziren. “Benito lagunen arrastoan” film laburraren estreinaldi ikusgarria ikusi ahal izan zuten Arkupeko zinema aretoan. Estreinaldia 17: 15ean hasi eta […]

GEHIAGO >

Atxabaltako Udaberri Jaia 2021!

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Larunbata egun berezia izan zen Aretxabaletan. Egun polita ikastolarentzat eta Almen eta Basabeazpiko atxabaltarrentzat. Goizeko lehen orduan ikastolako kamiseta jantzi eta jaia prestatzeko unea iritsi zen: karpak apaintzen joan, txingarrak, Basabeazpiko kanpoaldea… Itxaflero jaurtiketak festaren hasiera iragarri zuen. Bizi dugun egoeragatik, segurtasun protokoloak bete behar izan ziren, baina ez zen eragozpen […]

GEHIAGO >

Galartzara, asteburua elkarrekin pasatzera

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Urte arraroa izan da aurtengoa, gauza asko kendu dizkigu, baina ez denak. Familiekin batera erabakia hartu eta gero, Basabeazpiko 5 urteko haurrak gaua pasatzera joan ziren Galartzara. Aste guztiko urduritasunak maletan sartu eta autobusez gerturatu ziren bertaraino. Etxea ezagutu, oheak banatu… Eta tailerrak egiteko ordua.  Arratsaldean ibilaldia egin zuten, Naparrena baserrira, […]

GEHIAGO >

Basabeazpitik Almenera, abenturaz betetako bidaia

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den astean bisitan joan ziren Basabeazpiko 3 urtekoak Almenera. Abentura bikaina izan omen zen Almenera joan eta goiza bertan egitea. Guneko kanpoko eremuek asko eta asko esploratu eta jolasteko parada ematen baitute! Hasteko, oilotegi inguruan aritu ziren, hango gorabeherak arakatzen. Izan ere gelan Proia garatzen ari dira 3 urteko lagunak. […]

GEHIAGO >

Arizmendikoak Kutxa Biraren harreran, Aretxabaletan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Pasa den astelehenean iritsi zen Aretxabaletara Kutxa Bira egitasmoko kutxa. Herriak harrera egin zion arratsaldean, Loramendi Euskara Elkarteak antolatutako ekitaldian eta bertan egon ziren, beste eragile gutxi batzuekin batera, bai Almen eta bai Basabeazpiko guraso, ikasle eta irakasleak. Ikastolan Euskal Herri osora begira gaudela irudikatzen duen antzezpen laburra egin zuten. Eta […]

GEHIAGO >

Espazioa, ongizatea eta ikaskuntza eskolan

Facebook Twitter Google+ LinkedIn GRAO editorialak eskolako espazioaren, ongizatearen eta ikaskuntzaren arteko harreman positiboari buruzko monografikoa argitaratu du Aula de Innovación Educativa argitalpenean. Beste esperientzia batzuekin batera, J.Iñaki Etxezarreta Arizmendi ikastolako zuzendari nagusiak Arizmendi ikastolak 2009tik aurrera bizi duen hezkuntza eraldaketaren relatoa egin du. Azaldu du, halaber, ikastolak, Konfiantzaren Pedagogiaren markoan, pertsona-eredu komunitarioa garatzen laguntzen […]

GEHIAGO >

Udalekuetan izen ematea zabalik

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Apirilaren 21etik 28ra egongo da zabalik Arizmendi ikastolako Udalekuetan izena emateko epea. Bizi dugun egoera dela eta aurten oso beharrezkoa ikusten du ikastolak ikasleei udalekuetara joateko aukera eskaintzea: lagun artean ondo pasatzera, ingurune naturalaz gozatuz eta aisialdi euskaldun hezitzailea bidelagun. Plaza kopuru erdiak izango dira aurtengoan eta izen emate gehiago egonez […]

GEHIAGO >

Bizipoza Auzolanean

Facebook Twitter Google+ LinkedIn Aste Santuko oporrak hartzearekin batera eman zioten bukaera  “Munduak guztiontzak beharko luke, Bizipoza auzolan” proiektuari Basabeazpi gunean. Bizipoza! Bai hitz ederra! Bizipoza elkarteak bizipoza du misio eta auzolana bisio, eta baita ikastolak ere.   Bizipoza 32 elkarte desberdinek osatzen dute, eta adin talde bakoitzak 2-3 elkarte ezagutu ditu:  Bihotzez, Ulertuz, Ndank-Ndank, Aspanif,  […]

GEHIAGO >
1 / 1012345...10...Last »