Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntza Arizmendi

Lehen Hezkuntza 6-12 urteko neska-mutilei mundu kulturalaren oinarriak finkatzen laguntzeko etapa da. Irakurketa, idazketa, ahozko gaitasuna, matematika eta autonomiaren garapena oinarrizko ikaskuntzak dira etapa honetan.

Arizmendi Ikastolan Konfiantzaren Pedagogiaren baitan garatzen ditugu ikaskuntza horiek guztiak. Zer esan nahi dugu honekin? Bada, gure neska-mutilek euren buruarengan, besteengan eta euren inguruan konfiantza izateko ezinbestekotzat jotzen dugula Lehen Hezkuntzako ibilbidean landu behar dituzten ikaskuntza horiek garatu ditzatela.

GURA proiektua Arizmendi Ikastolaren egitasmo pedagogikoa Lehen Hezkuntzan garatzeko proiektua da.