Prestakuntza ez arautua

prestakuntza ez arautua ARIZMENDI

Langabetuen zein langileen prestakuntzaren eta eguneratze-lanen eskakizunak betetzea da Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren nahia esparru honetan. Horrexegatik bai LANBIDEk, bai HOBETUZek diruz laguntzen dituzten ikastaroak antolatzen ditugu. Baita, enpresek, erakundek zein interesatu orok dituzten beharrei erantzuteko prestakuntza pertsonalizatuta ematen dugu ere.

Modu berean, Eraikuntza eta Obra zibilak, Osasungintza, Gizarte eta kultura zerbitzuak eta Kirol arloetan Gaitasun ziurtagiriak lortzeko ikastaroak ematen ditugu ere.

LANBIDEk diruz laguntzen dituen ikastaroetan langabetuek dute lehentasuna. Bere helburua lan munduratzea erraztea da, lan merkatuak dituen beharrak detektatuta. Horrelako ikastaroetan langileek parte hartu dezakete portzentzai batetan, beti ere baldintzak betetzen dituzten langabetuak ez badaude. Informazio gehiago.

HOBETUZek diruz laguntzen dituen ikastaroetan langileek dute lehentasuna. Bere helburua langileen gaitasunak hobetzea da, bezeroei zein merkatuaren eskakizunei modu eraginkorrenean erantzun ahal izateko. Informazioa gehiago.

PRESTAKUNTZA PERTSONALIZATUA: Eraikuntza, Kirol zein Osasun arloetan prestakuntza espezifikoa eskeintzen dugu, bezeroak dituen eskakizunei eta baldintzei egokituz. Ematen ditugun ikastaro adibideak:

OSASUNGINTZA eta GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUAK:

  • Psikiatriaren hastapenak
  • Zainketa aringarriak
  • Zaintzailearen zaintza
  • Animazio sozio-kulturala

KIROL ARLOA:

  • Spinnin monitoritza
  • Bendaje funtzionala
  • Pesak taldeko klaseetan
  • Barneko ziklismo monitoritza
  • Kirola eta hirugarren adina
  • Entrenatzaile pertsonala
Arduraduna Posta
Aitor Guridi  aiguridi@arizmendi.eus