Haur Hezkuntza

HAUR HEZKUNTZA

Haurraren garapen emozional eta kognitiboa lantzen den etapa da 0-6 urte bitartekoa, ondorioz, Arizmendi Ikastolak, konfiantzaren eta integrazioaren pedagogia baliatuz ERDU proiektua aurkezten du.

Konfiantza, haurra bera bere buruarekin eta ingurukoekin seguru sentitu dadin eta segurtasun horrek ematen dion konfiantzaz bere ezagutza eta jakintza handitu ditzan. Eta integrazioa, berriz, haurrak lantzen dituen edukiak barneratzeko, eta horiekin, bizitzako egoerei eraginkortasunez erantzuna emateko.

Arizmendi Ikastolako Haur Hezkuntzak bi egutegi ditu: egutegi luzea eta eskola egutegia. Egutegi luzeak hainbat jaiegun ere hartzen ditu eta ordutegi luzeagoa dauka.

Ezagutu gure Haur Hezkuntza:

Haur Hezkuntzako Site