ZIG gela

ZIG   (ZEREGIN IKASKUNTZA GELA)

ZER DA?

Aniztasun funtzionala duten ikasleendako zuzendatutako gela da. Ikastola eta lan munduaren arteko zubia da. Hezkuntza ez-arautuari dagokion ikaskuntza bat da, baina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan du bere leku propioa.

HELBURUAK
  1. Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak garatzea.
  2. Bizitzarako beharrezkoak diren trebetasun sozialak garatzea.
  3. Lan mundurako prestakuntza izatea.
  4. Autonomia pertsonala garatzea.
  5. Zoriontsu izatea.

DBH ZIG Arizmendi

ANTOLAKETA

16-20 urte bitarteko etapa da. Bi zikloetan banatzen da: 

  • 1. zikloa: 16-18 urte bitartean 
  • 2. zikloa: 18-20 urte bitartean
KOKAPENA 

Arrasateko Gaztelupe gunean.