Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Hezkuntza eredu berritzailea
Bizitzako egoerei aurre egiten dien pertsona konpetentea hezteko, Arizmendi Ikastolak ikaslea bizitzako egoera konplexu eta esanguratsuei irtenbideak bilatzen jartzen du. Ondoren, aurretik dakienaz gain, ezagutza berriak eskuratzen ditu eta horietan trebatu. Eta azkenik, ikasi eta menperatu duen hori guztia modu integratuan mobilizatu, egoerari irtenbidea emateko. Horri Integrazioaren Pedagogia deitzen zaio, eta 12-16 urte bitarteko etapa honetan lantzen da.
Nola egiten du lan ikasleak?
Ikasleak behar duen material guztia plataforma digital baten dauka, Ikastolen Elkarteak sortu duen Ikasgunea plataforman, hain zuzen ere. Ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria du tresna nagusitzat, eta material digital hori egoki erabiltzeko lagungarri ditu, besteak beste, arbel digitala eta proiektorea.
Gurasoek nola lagun diezaiekete euren seme-alabei?
Gurasoek aukera daukate plataforma digital horren bitartez seme-alaben jarraipena egiteko eta horiei laguntzeko. Horretarako, ikastolak formazio saioak antolatzen ditu hiruhilabetero gurasoentzat, eta gainera tutorearen bitartez ere jasotzen dute laguntza. Lehenengo formazio-saioan gurasoek ikastolako hezkuntza eredu berria ezagutzen dute, Ikasgunea plataforma, hain zuzen ere. Bigarrenean, euren seme-alabek egin dutena eta egiten dihardutena nola jarraitu, non ikusi… aztertzen dute. Hirugarrenean, azkenik, ebaluazioaz aritzen dira.
EKI egitasmoa DBHn
Arizmendi Ikastolak DBHn EKI egitasmoarekin egiten du lan azken urteotan. Ikastolen Elkartearen egitasmoa da EKI, eta ikastolak horren aldeko hautua egin zuen Konfiantzaren Pedagogiaren markoari egoki erantzuten diolako, izan ere, ikasleek konpetentziak lantzen dituzte eta bizitzako egoera errealetarako prestatzen dira. Lanketa euskarri digitalean egiten da.
GUNEAK
