Batxilergoa
Hezkuntza eredu berritzailea
Bizitzako egoerei aurre egiten dien pertsona heztea da Arizmendi Ikastolaren helburua. Horrek ikaslea irtenbidea behar duten egoera errealen aurrean jartzea eskatzen du. Horretarako edukiak eskuratuko ditu, eta bakarka edo taldean, modu aktiboan lan eginez, irtenbideak proposatuko ditu.
Zein metodologia erabiltzen da?
- Egoera errealak: Egoera errealak edo atazak abiapuntu, gai bakoitzaren hasieran arazoa, egoera, egiteko erreala eta esanguratsua aurkezten zaio ikasleari.
- Prozesu autonomoa: Egoerari aurre egiteko eduki eta baliabideak eskuratuko ditu ikasleak, eta atazari aurre egiteko lanaren planifikazioa burutzea eskatuko zaio. Gero eta autonomia handiago garatzea da asmoa.
- Ikaslea, subjektu aktibo: Ikaslea da bere ikaskuntzaren protagonista. Irakaslea laguntzailea da; ikasleari ikaskuntza antolatzen, errazten eta gidatzen laguntzen dio.
- Informazio eta komunikazio teknologiak, erreminta nagusia: Ikasleek eta irakasleek arlo guztietan informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzen dituzte bizitzako egoera bakoitzak eskatzen duen IKTen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiten ikasteko eta hiritar digital arduratsua izaten ikasteko.
- Interekzioa eta kooperazioa: Ikasleak berak bakarrik jardunda, eta bere ikaskideekin eta bere inguruarekin interakzioan ikasten du, atazak eskatzen dion kooperazioaz.
Nola egiten du lana ikasleak?
Ikasmaterialak plataforma digital baten eskura ditu, eta bere lan-tresna ordenagailu pertsonala da. Bestetik, metodologia aktiboen bitartez konpetentziak lantzea helburu duen POPBL proiektu multidisziplinarrak lantzen dituzte ikasleek, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean.
GUNEAK
