IZEN egitasmoa
Konfiantzaren pedagogiaren baitan, Bigarren Hezkuntzan, 14 urtetik 18ra bitartean, IZEN proiektua du martxan.
EGOEREI ERANTZUTEN DAKIEN PERTSONA
- Pertsona: norbera izaten dakien subjektu aktiboa.
- Konpetentea: ideiak eta produktuak sortu, eta problemak eta proiektuak ebazten dakien ekintzailea.
- Kooperatiboa: elkarlanean eraikitzen dakiena, burujabea eta autoeratua.
- Euskalduna: euskaraz bizitzeko hautua egin duena.
DBH
Pedagogia:
Konfiantzaren eta Integrazioaren Pedagogiaz baliatzen da IZEN proiektua. Konfiantza, gaztea bera bere buruarekin eta ingurukoekin seguru sentitu dadin eta segurtasun horrek ematen dion konfiantzaz bere ezagutza eta jakintza handitu ditzan. Eta integrazioa, berriz, gazteak lantzen dituen edukiak barnera ditzan eta horiekin bizitzako egoerei eraginkortasunez erantzuna eman diezaien.
BATXILERGOA
Konfiantzaren pedagogia:
Pertsonari bere hezkuntza ibilbidean laguntzea du xede, bere buruarengan, besteengan eta bere testuinguruan konfiantza izan dezan, bere gaitasunak ahalik eta ondoen garatzeko eta zoriontsu izateko.