GURA proiektua


Arizmendi ikastola Leintz bailarako hezkuntza-kooperatiba euskalduna da eta bere egitekoa zera da: bere ikasleak pertsona konpetenteak, euskaldunak eta kooperatiboak izatea. Horregatik, Lehen Hezkuntzan, egiteko horrekin koherentea den GURA proiektua du martxan.

Zer da pertsona konpetentea, euskalduna eta kooperatiboa izatea Lehen Hezkuntzan?

Bere adineko bizitzako egoerei erantzuten jakitea eta erantzutea, Leintz bailarako euskaldun ikuspegitik, inguru hurbilekoekin batera elkarlanean eta Euskal Herriaren barruan.

Zein pedagogia hautatu da?

Gure ikasleak pertsona osoak izan daitezen nahi dugu eta, era berean, bizitzako egoera errealei aurre egiteko gaitasuna izan dezaten. Pertsona osoagoak izaten laguntzeko Konfiantzaren Pedagogiaz baliatzen gara. Integrazioa Pedagogiarekin ikasi eta barneratutako ezagutzak egoera errealetan aplikatzen dira konpetentziak garatzeko.

Hezkuntza eta instrukzioa, zelan?

Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan instrukzioa indartu egiten da: irakurketa-idazketa, hizkuntzak, matematika… jarduera esanguratsuen bidez. Baina beti ere 0-6 etapan haurraren garapen emozionala lantzeko hasitako bideari jarraipena emanez.

Ikusi diptikoa.