ERDU proiektua

Haur Hezkuntzan, 0 urtetik 6ra bitartean ERDU proiektua du martxan, Konfiantzaren Pedagogiaren eskutik.

ZER DA ERDU?

Garapen ahalmenik handiena haurrak bere bizitzako lehen sei urteetan duenez gero, umearen garapen emozionala eta kognitiboa lantzeko, Arizmendi Ikastolak ikertzen eta garatzen (I+G) duen egitasmo pedagogikoa da.

ZER LORTU NAHI DU?

Haur Hezkuntza bukatzean, bere bizitzako edozein egoerari erantzuten dion sei urteko pertsona euskaldun eta kooperatiboa izaten lagundu nahi dio.

ZEIN DA BERE PEDAGOGIA?

Konfiantzaren eta Integrazioaren Pedagogiaz baliatzen da ERDU proiektua. Konfiantza, haurra bera bere buruarekin eta ingurukoekin seguru sentitu dadin eta segurtasun horrek ematen dion konfiantzaz bere ezagutza eta jakintza handitu ditzan.

Eta integrazioa, berriz, haurrak lantzen dituen edukiak barnera ditzan eta horiekin bizitzako egoerei eraginkortasunez erantzuna eman diezaien.

Ikusi diptikoa.