Egitasmo pedagogikoa

 

Arizmendi Ikastolak 2020.urterako Leintz Bailaran ikastola-eredua garatzeko konpromisoa hartu du. Egiteko horri erantzun asmoz, bere egitasmo pedagogiko propioa eraikitzen ari da egunez egun. Eta Arizmendiko pertsonekin, maila indibidualean zein maila sozialean ditugun helburuak lortzeko, antolatzen dugun hezkuntza-jarduera multzoari deitzen diogu egitasmo pedagogikoa.

Arizmendi Ikastolaren egitasmo pedagogikoaren elementu nagusia ikaslearen irteera profila da. Horri begira daude egitasmoa osatzen duten gainerako elementuak. Gure hezkuntza-ibilbidea amaitzean, espero dugun ikasle motari egiten dio erreferentzia ikaslearen irteera profilak. Eta Arizmendi Ikastolak bizitzako egoerei erantzuten dakien eta erantzuten dion pertsona euskaldun kooperatiboa garatzen lagundu asmo du zentzu honetan.

Egiteko horri begira hautu pedagogiko eta didaktiko jakin batzuk egin ditugu Arizmendi Ikastolan. Gure hautu pedagogiko nagusia Konfiantzaren Pedagogia da.

Arizmendi Ikastolaren hezkuntza-proiektua aurrera eramateko egitasmo bana daukagu etapa bakoitzean. Horrela, ERDU da egitasmo pedagogikoa Haur Hezkuntzan, GURA Lehen Hezkuntzan, IZEN Bigarren Hezkuntzan eta PRO Lanbide Heziketan.

 

PROIEKTU DIGITALAK

Almen Ikusi >

Basabeazpi Ikusi >

Gaztelupe – Arimazubi Ikusi >

Jose Arana Ikusi >

San Frantzisko Xabier Ikusi >

Umezaintza Ikusi >