Dolua

Maite dugun pertsona baten heriotza esperientzia mingarria da, denok salbuespen barik biziko duguna momenturen baten.

Gure testuinguru kulturalean eta sozialean heriotza ezkutatzeko joera dugu, baita deserosoak egiten zaizkigun sentimenduak ere, gertatutakoari behar duen arreta ukatuz. Hala, horrelako gertakari lazgarri batek irakasleengan eta familiengan nahasmendua eta segurtasun eza sortzen ditu, eta askotan ez dakigu zein urrats diren egokienak maite dugun lagun baten heriotzak eragindako errealitate tristeari etxean eta ikasgelan aurre egiteko.

Kasu hauetan, familiek eta irakasleek laguntza eta aholkua eskatu ohi dugu, erantzunak bilatu asmoz egokitasunez erantzun ahal izateko seme alaben edo ikasleen beharrizanei.

Honen inguruan hitzegiteko, ikastolako guraso diren Maite Urzain eta Eider Otxoak hitzaldi bat eskaini zuten urtarrilaren 27an.

Doluari buruzko dokumentazioa
Saminduaren aurrean zer egin
Umeekin dolua lantzeko pelikulak
Konstultarako web horrialde, liburu eta artikuluak