BERRIAK

ZIG gelako Paula eta Joni agur unkigarria

Oso bitxia izan da ikasturte hau. Konturatu orduko, ikasturtearen amaiera iritsi da. Ikasle batzuentzat, ikasturtea amaitzeaz gain, bizitzako etapa baten amaiera ere izaten ari da. Horrela, ZIG gelako irakasle eta gelakideek agur hunkigarria eskaini diete Paula Marcosi eta Jon Ayesari. Izan ere, lau urteren ondoren ZIG gelan amaitu dute eta lan-mundura sartzeko prest daude. Eskerrik asko eskaini dizkiguzuen une guztiengatik eta arrakasta etapa berrian! Argazkiak.