BERRIAK

Zuzendariaren hitza

Kilometro komunitarioak

Lekukotasunik onena, egindakoa. Horixe bera agerian utzi dute oñatiarrek, Txantxiku ikastolaren eskutik, 2017ko Kilometroak antolatu eta kudeatu dutenean. Erronkari erantzuteko lekaixoka ireki zuten zirkuitua eta ondo egindako lanak ematen duen satisfazioaz lekaixoka amaitu zuten eguna. Bejondeiela!! Horrelako festak eta jende biltzeak baliatzen dituzten zenbaitek uneko politikagintzarekin zerikusia duten gaiak hizpide izateko euren diskurtso eta adierazpenetan. […]

GEHIAGO >

Autonomia ala autogestioa?

Orain dela aste gutxi HIKHASI hezkuntza-aldizkari euskaldunak argitaraturiko elkarrizketa batean irakurri ahal dugunez, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko ikuskari Gonzalo Larruzeak hezkuntzari buruzko adierazpen gordinak bezain interesgarriak plazaratu ditu (https://labur.eus/Dhy1E). Hezkuntza-politikan interesa duen orori zinez gomendatzeko modukoak. Eskarmentu handikoa dugu Gonzalo Larruzea, Hezkuntza-administrazioan eta Eusko Jaurlaritzaren jabegoko ikastetxeen sarean, alegia, 1993ko Euskal Eskola Publikoaren Legeak arautzen […]

GEHIAGO >

ARKITEKTURA KOOP.

ARKITEKTURA KOOP. Ba al dago arkitektura ikusteko, diseinatzeko eta burutzeko dimentsio kooperatiborik? Elkarlanak, lankidetzak, auzolanak … lan egiteko modu soila baino harago doan besterik jorratua dute, aberatsagoa eta konplexuagoa. Horren lekuko dugu gure kooperatiba mugimendua. Horren ondorioz, eraldaketa sozialarekiko konpromisoa ez da hitz hutsa izan, bizi eta sentitu daitekeen zerbait dugu gure ingurumarian eta guregandik […]

GEHIAGO >

HUHEZI-MU eta ARIZMENDIren arteko kooperazioa

Pasa den uztailaren 20an, Donostiako Kursaalen, gure kooperatiba-taldearen Kongresuak aho batez onetsitako Etorkizuneko MONDRAGON proposamenean erronka jakin bat planteatzen zitzaigun: ezagutzari legokiokeen proiektu traktore bat antolatzea. Bistan denez, Etorkizuneko MONDRAGON planteamenduak agerian utzi du balio korporatiboen bizipena sendotzeko beharra, baita Eraldaketa Sozialaren balioari bultzada berri bat emateko beharra ere. 2014ko abenduaren 15eko Kongresu-saioan, Javier Sotil […]

GEHIAGO >

60 urte igaro eta gero, burua lehengo lepotik!

60 urte igaro eta gero, burua lehengo lepotik! (Joseba Iñaki Etxezarreta, Arizmendi Ikastolako zuzendaria) Estatu baten hezkuntza-sistemari buruzko definizioen artean, zehatza eta argia den ondoko hau aurkitzen da: Estatu hori gobernatzen dutenen kontzepzio juridiko eta pedagogikoen sintesia instituzionala (Hans, Schneider, Rosello). Espainiako Estatua 1953an gobernatzen zutenek Batxilergoa bi etapatan bereizi zuten: Elemental (10 urterekin has zitekeena) […]

GEHIAGO >

Iparra: Arizmendi 2020

Berrikuntza da ikastola ororen ezaugarri berezigarria, kooperatiba-esperientzia ororena bezala. Hirurogei urte bete dira ikastolek hezkuntza euskalduna sortu eta hedatu zutela, eta kooperatibagintzaren lehen ideiak Jose Maria Arizmendiarrietak jalki eta motorizatu zituela. Euskara, euskal nortasuna, norbanakoa, komunitatea, giza ekintza, lana eta elkartasuna batuz eraldaketa soziala bilatu zen eta praktikan jarri zen. Nekez uler daiteke, gaur eta […]

GEHIAGO >

Arizmendi 2015-16

Ikasturte berri on, ikastola kide: Ikasleak hasita, gurasoak martxan, irakasleak jardunean … Ikastola, oro har, oporretako kaitik abiatzen ari da, itsaso zabala den ikasturte berrian nabigatzera. Ze ibilbide egitekotan gara, ordea, aurten? Nora heldu nahi dugu eta nola? Barku handi batean ekintza ugari egiten dira, dudarik gabe. Guztiak, beharrezkoak. Denen artean barkuaren nabigazioa ahalbidetzen da. […]

GEHIAGO >

LOMCE, Eusko Jaurlaritza … eta ikastola

Pertsonari, haur edo nerabe, ikasle ikusi aurretik, begiratzen dion hezkuntza-motari gure OK. Hortik abiatuta, bizitzarako prestatzen ikasleari laguntzen dion adimen-lanketari gure bultzada. Pertsona sortzaile eta konpetente hori ikaskuntza aktiboaren, kooperatiboaren eta interakzio sozialaren motor bezala garatzen duen pedagogiari gure ekimena. Horiekin batera, kultura euskalduna, tokian tokikoa eta unibertsala, zuztar duen identitateari gure bihotza. Eta hori […]

GEHIAGO >

‘Bullying’-a eta boterekeria

Maiz mintzo gara bullying deitzen dugun arazoaz. Nire zalantza, baina, zera da: ba al dakigu zer den bullying delakoa, benetan? Eta, jabetzen al gara zer dagoen horren zuztarrean? Ingelesetik datorren bullying kontzeptua definitzeko, testuinguru eskolarrera jotzen dugu, eta hor, ikasleen artean gertatzen den “erasoa”, “tratu txarra” eta antzeko esanahia duten terminoak baliatzen ditugu. Normalean, ikasgelaren […]

GEHIAGO >

Ikasle euskalduna, ipar eta herrigintza, ardatz

Azken boladan euskal hezkuntza han eta hemen dugu hizpide eta, Ziburuko ikastolaren kasuan, elkartasunaren lekuko. Bailarako ikastolek, Bergara, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako hamaika herritarrekin batera, euskal herrigintzaren aldeko apustua agerian utzi dute. Zer dugu, ordea, horrelako ekimenen motor? Bistan da: hezkuntza propioa. Alegia, bizitzak planteatzen dituen arazoei eraginkortasunez erantzuten dakien eta erantzuten duen pertsona […]

GEHIAGO >
2 / 3123