BERRIAK

Santa Teresako inaugurazio ofiziala

Pasa den astelehenean, azaroaren 20an egin zen Santa Teresa berria aurkezteko ekitaldi ofiziala. Bertan, besteak beste, izan ziren: gurekin lankidetzan diharduten ikastolak, Arrasate, Gipuzkoa eta Eusko Jaurlaritzako agintariak eta Mondragon taldeko kideak. Guztira, hogeita hamar lagunetik gora. Goizeko 10:00etan Arizmendi Ikastolako lehendakari Aitziber Arregik harrera egin ondoren, guneko arduradun Iban Roak eta obrak zuzendu dituen Joxe Oleaga arkitektoak gidari lanak egin zituzten. Segidan, solasaldia, hitzalditxoekin hasita. Ekitaldiari amaiera emateko, luntxa. Hemen ekitaldiaren inguruko informazio zabalagoa eta argazkiak.