BERRIAK

Berriak

Udaleku irekietan pozik ibili dira 250 haur

Udaleku irekiak

Udaleku irekietan pozik ibili dira 250 haur Uztail honetan Haur Hezkuntzakoentzako udaleku irekiak ere antolatu ditu ikastolak. Basabeazpi, Jose Arana, Umezaintza eta Uribarriko guneetan egin dira 6tik 10era, eta 250 ikasle inguruk hartu dute parte. Programa borobila izan dute ikastolako txikiek, arduradunek egun bakoitza ekintza zehatz baten inguruan antolatu dutelarik (birziklapen eguna, fantasia eguna, uraren […]

GEHIAGO >

Arizmendi Ikastola ere, “Batu taupadara!” krosean

Batu taupadara krosean

Arizmendi Ikastola ere, “Batu taupadara!” krosean Atzoko egunez Mundukidek antolatu zuen “Batu taupadara!” lehenengo kros solidarioan Arizmendi Ikastolako ordezkaritza ere izan zen parte hartzaileen artean. Euskal Herriko kooperatiben arteko lehen kros honetan 28 hirukotek hartu zuten parte Urkuluko urtegiari bira emanez. Ikastolako taldea mistoa izan zen eta langilez osatua. Antolatzaileak pozik agertu ziren atzoko parte-hartzea […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2015/06/18

Kontseilu Errektoreak izandako bileraren berri: – TARIFA (KUOTAK) Datorren ikasturteko kuotak onetsi ditugu. Euro batean handitu ditugu. Zerbitzuetan (jangela eta garraioa) hornitzaileen eskaintzen arabera zehaztuko dira.. – IKASTOLAREN PLANIFIKAZIOA Datorren ikasturterako aurreikusten dugun finantzazioa (hezkuntza-itunak) aztertu dugu eta honekin batera ondorengo lau ikasturteen planifikazio balizkoa (2016-17tik 2020-21 bitartekoa). – LAN EGUTEGIA Eskola-egutegia onetsi ostean, Kontseilu […]

GEHIAGO >

585 ikaslek parte hartuko dute udalekuetan

Udalekuetara bidean

Martxan dagoeneko ikastolako udalekuak Gaur goizean abiatu dira Acedora eta Zurizara Arizmendi Ikastolako ikasleak. Acedora Lehen Hezkuntzako 4.  mailakoak joan dira eta Zurizara, DBHkoak. Bigarren txanda da honako hau, txikienak asteartean abiatu baitziren Garesera. Oraindik ateratzekoak dira Otsagikoak eta baita Acedo zein Zurizako bigarren txandakoak ere; horiek datorren astean abiatuko dira. Uztailaren 16an itzuliko dira […]

GEHIAGO >

LOMCE, Eusko Jaurlaritza … eta ikastola

Pertsonari, haur edo nerabe, ikasle ikusi aurretik, begiratzen dion hezkuntza-motari gure OK. Hortik abiatuta, bizitzarako prestatzen ikasleari laguntzen dion adimen-lanketari gure bultzada. Pertsona sortzaile eta konpetente hori ikaskuntza aktiboaren, kooperatiboaren eta interakzio sozialaren motor bezala garatzen duen pedagogiari gure ekimena. Horiekin batera, kultura euskalduna, tokian tokikoa eta unibertsala, zuztar duen identitateari gure bihotza. Eta hori […]

GEHIAGO >

Selektibitatearen bigarren eguna izan dute gaur ikastolako 103 ikaslek

selektibitatean ikasleak

Unibertsitatera sartzeko probak egiten ari dira Euskal Herriko ikasleak aste honetan. Atzo hasi ziren ohiko deialdiko probak eta bihar bukatuko dira. Arizmendi Ikastolako bi gunetako ikasleak kontuan izanda, 103 ikasle aurkeztu dira giza gizarte, osasun eta teknologia ibilbideetatik. Erdia baino gehiago eginda dagoeneko, bihar Atzerriko hizkuntza eta Euskara eta literatura egingo dute. Emaitzak ekainaren 18an […]

GEHIAGO >

Ostiralean ospatuko da Biteri plazan Ikastolaren Eguna

Iazko Ikastolaren Eguna

Iaz bezala, Ikastolaren Eguna ostiral arratsaldez ospatzea erabaki du Arizmendi Ikastolak, eta iazko lekuan izango da aurten ere, Biteri plazan, hain zuzen ere. Ikastolako partaide asko taula gainera Ospakizunaren irekiera 17:30etik izango da txalapartarekin eta ikastolako bertsolari gazteen agurrarekin. Ordu berean, hasiko dira martxan tailerrak, puzgarriak eta txosnak Ikasleekin osatutako trikitilari talde batek girotuko du […]

GEHIAGO >

Ia hamarkada bi Eskoriatzako Ferixie antolatzen

Eskoriatzako Ferixia

Ekainaren 6an, datorren zapatuan, ospatuko du Eskoriatzako herriak urteroko feria. Hemeretzi urte betetzen dituen Eskoriatzako Ferixiak inguruko eta Euskal Herri osoko baserritar eta artisauak batuko ditu, berriro ere, Eskoriatzako kaleetan larunbatean. Goizean goiz irekiko dira postuak etxaflero jaurtiketarekin eta txistularien kalejirarekin. Aurten ere, postuetan baserriko produktuak, artisautza-lanak eta tresneria ugari eta anitzak ikusi eta erosi ahal […]

GEHIAGO >

Almenekoek saria jaso dute Garberako lip-dub lehiaketan

Lipdub lehiaketan saria

Garberak abiarazi zuen lehiaketa baten parte hartu dute Almeneko bi taldek (Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako batek eta DBHko lehenengo mailako beste batek). Musika ikasgaitik bideratu da ekimena Izaskun Zubizarreta irakaslearen eskutik. Unai Busturia eta Aritz Oianguren irakasleen laguntza ere jaso dute ikasleek bideoak sortzeko orduan. DBHkoek lip-dub bat grabatu zuten Almeneko irakasle gelan eurak asmatutako […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2015/05/28

Hona hemen Kontseilu Errektoreak izan zuen azken bileraren berri: – DIRU KONTUAK 2014-15 ikasturtearen ekitaldi ekonomikoaren egoera aztertu dugu, irailetik apirilera bitartekoa, hain zuzen, gure Administrari Nagusia den Laurane Zubiaren eskutik. Bide onetik goazela ikusi dugu, ezarritako helburuak betetzen ari gara, eta ikasturtea ondo bukatuko dugu, okerrik ezean. – GURE IKASTOLAREN IDENTITATEARI BURUZKO LANA Orain […]

GEHIAGO >