BERRIAK

Berriak

Begi-sarekoen saioa Batxilergoan

Aste honetan Batxilergoko 1 mailako Kultura Zientifikoko ikasleek Begi-Sare elkarteko kideen bisita izan dute. Begi-Sare taldean elkartzen dira, arrazoi diferenteak direla eta, ikusmen murritasuna duten kideak. Elkarteko kideen artean daude Almen guneko irakasle ohiak diren Itsaso Nuin eta Xabier Latorre.  Bi saio egin dituzte ikasleekin eta bertan ikusmen murritasuna garatzeko modu ezberdinak aztertu dituzte. Ikuspegi […]

GEHIAGO >

FLL Euskadi sari banaketa zuzenean

Gaur, maiatzak 13, musika, festa eta batez ere berrikuntza!. Guzti hau zuzenean bizi ahal izango duzu 11:00tatik aurrera. FLL Euskadi-MONDRAGON torneoaren sariak banatuko dituzte! Mondragon Unibertsitateko AULA MAGNAN, Arrasaten, ospatuko den ekitaldian joan den larunbatean beraien proiektuekin liluratu gintuzten gazteek merezitako saria jasoko dute. Horien artean, Gaztelupeko Neskek Eraldatuz Teknologiaz Arizmendi Ikerlan taldea. Eta guzti […]

GEHIAGO >

Arizmendi ikastolako 4 talde FLL Euskadiko txapelketan

Larunbat honetan jokatuko da  FLL Euskadiko txapelketa. Almen guneko bi taldek eta Gaztelupe guneko beste bik parte hartuko dute MUko Garaia eraikinean egingo den ekitaldian. Ikasleekin batera, Itsaso Arenaza eta Olatz Olaizola, Almen guneko irakasleak, eta Iñaki Barrutia eta Iñaki Agirrebengoa, Gaztelupe gunekoak, izango dira. Aurtengo ekitaldia COVIDa dela eta berezia izango da, ez baita […]

GEHIAGO >

Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! diru bilketa

Martxoaren 28an ospatu zen Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! ekimena. Arizmendi ikastolak bat egin zuen ekimenarekin eta, aste horretan zehar, hainbat ekintza egin ziren guneetan. Horietako bat AEKk dituen proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko diru bilketa. Bilketan, guztira, 1.986,79 euro batu dira. Astelehen honetan, Arizmendi ikastolaren izenean, Olarte guneko 5 urteko haurrek, Anboto taldekoek, AEKko kide diren Oskar […]

GEHIAGO >

Arrasate gure herria

Urtero bezala, Umezaintza guneko 5 urteko haurrak “Arrasate Gure Herria” proiektua lantzen ari dira. Honekin lotuta, hainbat irteera egin dituzte Udaletxea, ateak, kaleak, errekak… ezagutzeko. Oraingoan ere parkeetako ibilbidea egin dute. Goiza Sta. Barbaran pasatu dute, bertan jolastu eta hamarretakoa egin ondoren ahateen parkera joan dira, handik Monterronera bazkaltzera eta bukatzeko San Andreseko parkera. Egun […]

GEHIAGO >

FEDAC eskola sare kataluniarreko irakasleak bisitan

HUHEZIk  TeamLabsekin batera, eskaintzen duen aditu tituluan ari diren irakasleak izan dira bisitan Gaztelupe eta Jose Arana guneetan.  FEDAC eskola sare kataluniarretik etorritako irakasleak beraien ikastetxean, berrikuntzarako dinamizatzaile/erraztaile rola betetzeko (Shakers deitzen dira) prestatzen ari dira. Arizmendi ikastolan HH eta DBH 1en martxan ditugun berrikuntza egitasmoak, ERDU eta BATU bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. […]

GEHIAGO >

Hamarretako osasuntsua… eta goxoa

Gaur bisita berezia izan dute Zaldibar gunean. Olarte gunean elikadura osasungarria lantzen ari dira. Hori dela eta, Olarteko 5 urtekoak, Lourdes Uribarren eta Alaitz Morras irakasleekin batera, Zaldibarko OLHra hurbildu dira hamarretakoa egitera. Bertan, OLHko sukaldaritzako 1. mailako ikasleek eta Arantzazu Ruiz de Azua eta Iñaki Olalde sukaldariek sagar, platano eta marrubi brotxetak prestatu dituzte. […]

GEHIAGO >

Igandean 30 Herri Urrats ttiki

Igande honetan ospatuko da Herri Urrats jaia. 2011 urteko Ibilaldian jadanik erabilitako lema berriz hartuz, BOGA lema hautatu dute. Aurten ezin dute usaiako Herri Urrats handia antolatu, horregatik 30 Herri Urrats ttiki prestatu dituzte ikastola guztiekin.  Ikastola bakoitzak antolatuko du bere herriko egun sinbolikoa. Kontzertu eta ostaturik ezin dela izan kondutan hartuz, batzuek ibilaldi, besteek […]

GEHIAGO >

Doluaren aurrean bizi-konpromisoa

Maite Urzain eta Eider Otxoa dolulagunak Doluaren inguruko saioak eman dizkiete Arizmendiko profesionalei. Balorazio oso positiboa izan da eta gai honen inguruan hitzegiteak oso ondo etorri zaiela aitortu dute parte hartu duten ikastolako profesionalek. Konfiantzaren Pedagogiako 1. eremuakin izan dute lotura saio hauek; Pertsonaren zaintza eta garapeneko baldintzak kontzeptuarekin hain zuzen ere, sufrimenduarekin enpatizatu eta […]

GEHIAGO >

Komunikazio Udaleku irekiak

Aurreko astean aurreratu genuen bezala, aurten beste udaleku batzuei buruzko informazio erabilgarria zabalduko dugu familiei. Oraingo honetan, Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak antolatutako Komunikazio Udaleku Irekiak. Astebeteko bi txanda izango dira, lehenengoa uztailaren 5etik 9ra eta bigarrena uztailaren 12tik 16ra. Izen-ematea zabalik dago. Informazio gehiago.

GEHIAGO >