BERRIAK

Berriak

KOMUNIKATU INSTITUZIONALA III

Aste bat gehiago gaindituta Bi aste oso bete ditugu gure ikasleak etxean egoteko eta horiekin batera guraso eta gainerako senideak itxita jarraitzeko agindua jaso genuenetik. Plazaratzen zaizkigun datu ofizialek adierazten dutenez eta gure aurretik antzeko egoera pairatzen hasi ziren beste lurraldeetako informazioa aintzat hartuz gero, luzaroan biziko dugun egoera izango dela dirudi. Beraz, norberaren barruko […]

GEHIAGO >

Osasun materialaren donazioa

Lanbide Heziketako Osasun Ziklokoek osasun-materiala eman diete Arrasate, Aita Menni eta San Juan de Dios ospitaleei, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako nagusien egoitzei, Aretxabaletan dagoen anbulantzia-baseari eta baita ikastolari berari ere. Banatutako materiala: 41 maskara zurrun, 26 maskara kirurgiko pantailekin, 50 paperezko maskara, 65 mantal kirurgiko, 400 txano kirurgiko, 100 galtza-kirurgiko eta 280 mantal. Banaketa Aretxabaletan […]

GEHIAGO >

3D inpresorekin biserak egiten COVID-19tik babesteko

COVID-19aren erasoladian hainbat ospitaleetan material eskasia dagoela eta, 3D inpresorekin biserak inprimatzeko covideuskadi ekimena sortu da. Oinarrizko Lanbide Heziketak eta Almenek deialdiarekin bat egin dute. Miquel Beneit eta Xabier Aranzabal lankideak topera dabiltza biserak egiten. Seguru ondo erabiliak izango direla bisera hauek han edo hemengo ospitaleetan. OLH eta Almeneko bideoak.

GEHIAGO >

Asperdurari STOP!!

Ikastolako bizitzatik egun hauek eramangarriagoak izatea nahi dugu. Horretarako, aukera desberdinak proposatzen joango gara. Gaur, bi lotura partekatzen ditugu. Alde batetik koronabirusari buruzko Koloretako munstroa haurrentzako ipuina. Bestalde, esperimentuak gustuko badituzu #NikEtxeanEsperimentua.

GEHIAGO >

Uraren Nazioarteko Eguna

Martxoaren 22a Uraren Nazioarteko Eguna izan zen. Koronabirusa dela eta etxeratuak izan aurretik, Olarteko 5 urteko Anbotokoak Ura gure laguna proiektuan ari ziren buru-belarri lanean : “Zer egin dezakegu ikastolan eta etxean ura aurrezteko?”. Ikertzaile paregabeak direla ikusi dezakezue bideo honetan.

GEHIAGO >

EUSPOT: sormenari buruzko online formakuntza

Artemaneko profesionalak 35 minutuko online formakuntza sortu dute. Iaz 500 ikasle baino gehiagok jaso zituzten Euspoteko formazio saioak, baina aurten egoerari egokituz online formatuan sortu dute. Helburua da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea. Publizitatearen inguruan hitz egin eta ideiak, ereduak eta kanpainak ikusi eta azalduko dituzte. Ikusi hemen.

GEHIAGO >

LOMLOE, Espainiako hezkuntza-lege proiektua

Espainiako Kongresuan Estatuaren gobernuak bere hezkuntza-legearen proiektua tramitaziora sartu du. Testua 2019ko otsailean sartu zuen testu berbera da. Presaka dabilenaren seinalea. Unidas-Podemos eta PSOE  gobernu kideek, dirudienez, 2019ko testu haren gainean egin beharreko zuzenketak hitzartuta dituzte eta, horrela, aurreko legealdiaren proiektuak berak ez dauka zertan beste tramite batzuk bete beharra. Bizkor joan nahi dute. Konstituzioa […]

GEHIAGO >

KOMUNIKATU INSTITUZIONALA II-ADOSTUTAKO NEURRIAK

2020 03 18   AZKEN ORDUKO ALBISTEA Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak jakinarazpena bidali berri digu. Hona hemen testuaren muina hitzez hitz: “Honen bidez jakinarazi nahi dizuegu gertaeren bilakaera eta agintari eskudunak aplikatzen ari diren neurriak direla eta, eskolen aldi baterako etetea beste abisu bat eman arte luzatzen dela.” Alegia, martxoaren 30ean betetzen zen epe-muga baino […]

GEHIAGO >

KOMUNIKATU INSTITUZIONALA I-KORONOBIRUSA

Covid-19 koronabirusak eragindako gertakarien aurrean, komunitate osoari lasaitasun mezu bat helarazi nahi dugu, baita abian jarritako ekintzen eta egoera ebaluatzeko hartutako beharrezko neurrien berri eman ere. Arizmendi ikastolako zuzendaritza etengabeko harremanetan dago eta jarraituko du, ezohiko egoera honen edozein aldaketari aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko. Sor daitekeen edozein berrikuntza modu koordinatu eta arrazionalean landuko […]

GEHIAGO >

Eskola-jarduera presentziala aldi baterako etenda koronabirusagatik

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko erabakia hartu du. Etenaldia bihar, martxoaren 13an, indarrean egongo da 15 eguneko iraupenarekin. Nahiz eta ikasleek etxeko bizitza normala egin dezaketen, ahal den neurrian saihestu behar da taldeko jarduerak egiten diren esparru itxietan egotea. Era berean, osasun-agintarien gomendioak […]

GEHIAGO >