BERRIAK

Berriak

Gaztaina erre eguna ospatu zuten Santa Teresan

Udazkenarekin batera, gaztaina garaia ere badator. Hori aprobetxatuz, urtero bezala Santa Teresako HHkoek gaztaina erre eguna ospatu zuten pasa den ostiralean. Argazkiak ikustea besterik ez dago, primerako goiza pasatu zutela ikusteko. Mila esker Joxe Juan eta Imanol gunera gerturatu, eta prestatu zenituzten  gaztainak goxoengatik! Argazkiak.

GEHIAGO >

Uribarrikoak Izenaduban eta txontxongilo saioan

Pasa den astean Uribarri gunekoak Izenaduba basoan egon ziren Euskal Mitologiaren nondik norakoak gertutik ezagutzera. Gure mitologiarekin lotutako pertsonaiak gertutik ezagutu eta, istorio eta kondairak entzuteko aukera izan zuten. Argazkiak. Ostiralean, berriz, Arrasateko Monterron parkean egon ziren. Bertan, Maider Alcelayk txontxongilo bidez kontatutako Lamiaren kondaira entzuteko aukera izan zuten. Argazkiak.

GEHIAGO >

Osasun Larrialdietakoak eguneratze ikastaroan

Pasa de asteburuan gure Osasun Larrialdietako erdi mailako heziketa zikloko irakasle diren Dorleta Sologaistoa eta Arantza Hernandezek, eguneratze ikastaro  bat egin zuten Iruñeako Erreferentzia Nazionaleko Zerbitzu, Produktu eta Osasun Arretarako Zentroan (ESTNA). Ikastaroan ezagutza praktikoak zein teorikoak eguneratzeko aukera izateaz gain, beste ikastetxe batzuetako irakasleekin elkartu eta Nafarroako ospitaleez kanpoko asistentziaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan […]

GEHIAGO >

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna

Atzo, azaroak 25, izan zen Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna. Urtero legez, talde feminista, sindikatu, alderdi eta hainbat eragileek gogora ekarri zuten emakume askok bortizkeria jasaten dutela, eta atzoko mobilizazioak babestu zituzten. Arizmendi Ikastolan ere indarkeria matxistarekiko gaitzespena adierazi nahi izan genuen, gure guneetan puntu lilak kokatuz, eta ekimenarekin lotutako ekintza ezberdinak antolatuz. Argazkiak.

GEHIAGO >

Leintz Arizmendikoek Abian Servicen motxila jaso dute opari

Abian Service enpresakoek Leintz Arizmendiko jokalari eta entrenatzaileen artean 125 motxila banatu zituzten. Aurtengo denboraldian 120 neska ari dira Leintz Arizmendin futbolean jokatzen, guztira 6 talde eta 9 entrenatzaile: Futbol eskolan, Mojategin 23. Infantila Leintz Arizmendi Mojategi, Mojategin 16. Infantila Leintz Arizmendi Ibarra, Ibarran 21. Kadetea Leintz Arizmendi, Ibarran 16. GORENGO ERREGIONALA Leintz Aloña, Oñatin […]

GEHIAGO >

Berrikuntza gure hezkuntza-komunitatera gerturatzen: Guraso bilera pedagogikoak Arimazubi eta Gazteluondon

Aste hauetan Arimazubi eta Gazteluondoko guraso bilera pedagogikoen txanda izan da. Bertan gurasoek ikasle rola hartu eta beraien seme-alabek gelatan lantzen ditzuten IEMak (Ikaskuntza Esperientzia Motak) lantzeko aukera izan zuten. Gurasoak txoko ezberdinetan aritu ziren, GPS, piktoidazketa, PROI eta Innovamat IEMak lantzen. Bukatzeko, jasotako ezagutza taldean partekatzeko aukera izan zuten guztiek.  Esperientzia oso positiboa izan […]

GEHIAGO >

Konfiantzaren Pedagogiaren inguruko online saioak gurasoentzat

Astearte honetan Konfiantzaren Pedagogia, pertsona eredua eta ikaskuntzarako eredu berrien inguruko lehenengo online formazio saioa jaso zuen Ikastolako guraso talde batek, Berrikuntza Pedadogikoaren Zuzendaria den Amaia Anteroren eskutik. Guztira 130 guraso izan ziren parte hartu zutenak. Formazioak bi saio izango ditu guztira; hurrengoa datorren  asteazkenean, azaroaren 24ean izango da. Jakin, bilerarako lotura bezperan bidaliko zaizuela […]

GEHIAGO >

IZEN-PRO egitasmoa amesteko bidean gaude!

DBH 3-4, batxilergoa eta lanbide heziketarako planteamendu berritzaile, sortzaile eta gaurkotua irudikatzen hasteko, 17 profesional elkartu ziren azaroaren 15ean Otaloran, Reimagine Education aholkularitza enpresaren eskutik. Arizmendiko profesionalez gain, Ikastolen Elkarteko eta San Fermin Ikastolako partaideak ere izan ziren bertan. Era honetako beste bi saio antolatuko dira ikasturte amaiera bitartean, eta saiotik saiorako tartean, hainbat gai […]

GEHIAGO >

Haur Hezkuntza eta batxilergoko inpaktuen aurre-ebaluazioa

Reimagine Educationekoek sakoneko eraldaketa pedagogikoak aurrera eraman nahi dituzten erakundeei aholkularitza zerbitzua eskaintzen diete. Arizmendi Ikastolan 2017 urtetik ditugu bidelagun gure eraldaketa prozesuan.  Oraingoan, HH zein batxilergoan orain dela urte batzuk martxan jarri genuen eraldaketaren inpaktuen aurre-ebaluazio bat egin dute, bi helbururekin. Alde batetik,  inpaktua neurtzeko praktikan aurrera egitea, BATU egitasmoaren inpaktua ebaluatzeko lehen olatua […]

GEHIAGO >

Elikagai Bankuaren bilketa kanpainarekin bat egin dute Aretxabaleta-Eskoriatzakoek

Negura hurbildu ahala Elikagaien Bankuko kideek beraien biltegiak elikagaiekin bete nahi izaten dituzte, behar gorrian daudenei eskura jarri ahal izateko. Gure bailaran ere horrela egingo da, gaur hasi, eta datozen egunetan. Helburua, Bergarako biltegia hornitzea izango da. Azken bi urteotan, pandemiaren kontuengatik elikagaiak fisikoki biltzea baino, diru ekarpenak jasotzea hobetsi dute. Aurten, berriz, erosketak egin […]

GEHIAGO >