BERRIAK

Berriak

Ikasturte hasierako irteera bereziak

Ikasturte hasierako ekintza bereziekin jarraitzen dugu gure guneetan! Gazteluondoko LH 1ekoak Garagartza aldera egin zuten txangoa. LH 2koak, berriz, Udala auzora igo eta bertan pasatu zuten goiza.  Arimazubiko LH 3 eta 4koak, Arrasateko ospitale atzetik Kurtzetxikira igo, bertan hamarretakoa jan, eta ondoren Bedoñara jaitsi ziren.  LH 3 mailako ikasle baten amonak, bere baserrira gonbidatu zuen […]

GEHIAGO >

Almeneko zaintza zerbitzuko taldea martxan!

Almen gunean eguerdiko, goizetako eta arratsaldetako momentuetarako, ikasturte honetako zaintza zerbitzurako taldea osatu dugu. Pertsona hauek, jantoki, harrera gela eta kanpo eremuetan gure ikasleak zaintzen, behatzen eta beraiekin hartu-emanetan ikusiko ditugu.  Aste honetan guneko zuzendariarekin bildu dira, ikasturtearen nondik norakoak zehazteko. Tartean, gure ikasle ohiak ere badaude. Argazkian, Hur, Ricardo, Libe, Ekiñe, Mikel, Unai eta […]

GEHIAGO >

Arizmendiko azoka Aretxabaletako San Migeletan

Aretxabaletako San Migeletan Arizmendi Ikastolako kideek parte hartu ahal izan genuen, beste urte batzuekin alderatuta, pandemia egoera dela eta, modu berezi batean izan bazen ere. Izan ere, hainbat urtetan zehar etapa ezberdinetako ikasleek ekoizten dituzten produktuak saldu izan ditugu egun honetan. Aurten, ikastolako sukaldeetatik ateratako produktuak baino, Ikastolako parte diren familiekin osatu ahal izan dugu […]

GEHIAGO >

HHn Hezkuntza ez formaleko ekintzen izen-ematea zabalik

Ikasturte honetan ere, eskaintza zabala izango du Hezkuntza Ez Formalak Haur Hezkuntzan. Izena emateko epea oraindik zabalik dago eta datorren asteazkenean, urriaren  6an amaituko da.  Aurtengo eskaintza hurrengoa izango da: Kirol jolasak, patinajea, sukaldaritza, euskal dantzak, dantza koreografiak eta panderoa. Hemen aurtengo tailerren programa ikus dezakezue.  Animau zaitezte!

GEHIAGO >

Testa anaiak moto-krossaren munduan, punta-puntan

Almeneko ikasleak diren Aratz Testa eta Enaitz Testa anaiek, izugarrizko afizioa dute moto-krossean jarduteko. Eta oso ondo moldatzen direla esateko moduan ere bagaude. Izan ere, Enaitz 85 cc-ko mailan Euskadiko lehenengo postuan dagoela jakin dugu eta Aratzek, berriz, aurten Italiako Montovan, Yamaha Kopako Europako finalean parte hartu ahal izateko besteko ibilbidea egin duela ere bai, […]

GEHIAGO >

Berrikuntza gure hezkuntza-komunitatera gerturatzen: PROI-ak

Arizmendi Ikastolatik ateratzen diren ikasleak zer nolakoak izan daitezen, zazpi bereizgarritan definitu ditugu: analitiko-kritikoa, barne-sendotasuna duena, eraldatzailea, euskalduna, hurbila-enpatikoa, kooperatiboa-autogestionarioa eta sortzailea. Huek dira guk amesten dugun PERTSONA-EREDUAren ezaugarriak; eta gure xedea, gure ikasleei hau garatzen laguntzea da. Inpaktu hau lortzeko, sistematikoki errepikatzen diren esperientziak behar ditugu geletan. Horretarako, IRAKASKUNTZA ESPERIENTZIA MOTAK (IEMak) diseinatu ditugu: […]

GEHIAGO >

BATUkoak martxa hartzen

Arizmendi Ikastolan berrikuntza betean murgilduta gaude azken urteotan. 2009an hasi zen Uribarri gunean, eta ondoren beste etapa batzuetara hedatu zen. Eraldaketa pedagogikoak, eraldaketa arkitektonikoa ekarri du, ikaskuntzak testuinguru berri bat behar duelako.  Ikasturte honetan Gazteluondo, Almen eta Arimazubi guneak berriztu eta BATU egitasmo pedagogikoa abian jarri dugu. Ikasleak hasi dira espazio berrietan martxa hartzen! Gazteluondo, […]

GEHIAGO >

Ikasturte hasierarekin, ekintza bereziak

Aurten ere, ikasturte hasierarekin ekin diogu ekitaldi bereziei. Almen zein Ferixalekuko mikroinformatika eta larrialdietakoak, bailarako mendi tontorrak bisitatzen ibili dira. Kurtzetxiki, Urbia, Muru, Atxorrotx, San Adrian, Gatzaga, Urkulu, Aranguren, Kurtzebarri, Elizabarri… Hamaika txokotan ikusi ahal izan dira gure ikasleak! GIKAI (Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza) heziketa ziklokoak, urtero legez, taulak hartu eta Deban surf egiten […]

GEHIAGO >