BERRIAK

Berriak

Arizmendikoen sorkuntzak EITB maratoirako

Alzheimerrarekin lotutako ikerketa sustatzeko diru-bilketa kanpaina antolatu dute EITBkoek. Aurten ere, Arizmendikoek  EITB maratoiaren desafio musikala aprobetxatu dute, Zetak taldearen “Zeinen ederra izango den” abestiaren bertsioa sortzeko. Esteka honetan Almen guneko DBH 2koek, sortutako bideoa. Eta beste honetan, berriz, Gaztelupeko ZIG gelakoek Aitor Ziardegi irakaslearekin batera osatu duten kantua.

GEHIAGO >

“Eta sar dadila kalabazan” PROIari amaiera eman diote Almeneko DBH2ko ikasleek

DBH 2koek ikasturteko bigarren PROIa amaitu zuten azken ekoizpena jendaurrean aurkeztuz. “Eta sar dadila kalabazan” izan da PROIaren izenburua, eta ondorengoa, galdera gidaria: “Nola lagundu diezaiokegu euskarari datozen garaietara moldatzen?” Lehenik, euskarak historiako etapetan bizirik nola iraun duen aztertu zuten  ikasleek eta ostean, norberak testuinguru horretan izan dezakeen eraginaren inguruan hausnartu zuten. Bukatzeko, Euskararen Egunaren […]

GEHIAGO >

“Sexu-hezkuntza: pornografia irauliz” ikastaroa, Berritzegune Nagusiak antolatuta

Berritzegune Nagusia hiruhilean behin berdintasunean oinarritutako heziketa afektiboa-sexualaren inguruko prestakuntza eskaintzen ari da. Oraingoan SEXU-HEZKUNTZA: PORNOGRAFIA IRAULIZ ikastaroa, Hiruki Larrosako kidea den Ibai Fresnedok zuzenduko du. 10 orduko prestakuntza birtuala izango da, teams bidez, 2 orduko 5 saiotan banatuta, Urtarrilaren 17, 18, 24, 25 eta 31ean, 17:00etatik 19:00etara.  Izena emateko, hemen.

GEHIAGO >

Berrikuntza gure hezkuntza-komunitatera gerturatzen: Bilera pedagogikoak BATUn

Joan zen astean bilera pedagogikoak egin ziren Almeneko BATUko gurasoentzat, bai Lehen Hezkuntzan baita DBHn ere. BATU egitasmoa bertatik bertara ezagutaraztea izan zuten helburu bilera horiek. Horretarako, hasieran, egitasmoaren nondik norakoak aurkeztu ziren, eta ondoren, euren seme-alabek IEMak nola lantzen dituzten ikusi zituzten. Honako IEMak, zehazki: Klik, Piktoidazketa, Innovamat, PROIa eta GPSa. DBHn irakasleekin batera, […]

GEHIAGO >

7KPko ikastolak PROIak aberasten

7KP lantaldea, Konfiantzaren Pedagogiaren bueltan elkarlanean ari garen 7 ikastolok osatzen dugu: Anoeta Herri Ikastola, Axular Lizeoa, Laskorain Ikastola, Orioko Herri Ikastola, San Fermin Ikastola, Txantxiku Ikastola eta Arizmendi Ikastolak. Zazpi ikastolok Konfiantzaren Pedagogiaren inguruan eraikitako markoak eta formazioak elkartu gintuen duela zenbait urte. Eta Reimagine Education-en aholkularitzapean hasitako bidean ere elkarren eskutik goaz. Une […]

GEHIAGO >

Gabonetako Emakumezkoen XVI. futbol txapelketa

Arizmendiko Kirol Elkarteak antolatutako Gabonetako Emakumezkoen XVI. futbol txapelketaren aurkezpena izan da gaur, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Prentsaurrekoan Garbine Etxeberria Errealeko emakumezkoen futbol arduraduna, Koldo Zubillaga Aretxabaletako kirol zinegotzia, Ignazio Barañano Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusia eta Urtzi Amiano Arizmendi Kirol Elkarteko kidea egon dira.  Hamabost aldiz jokatu da dagoeneko Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa. Aurtengoa, beraz, hamaseigarrena […]

GEHIAGO >

Arizmendikoak Durangoko azokako PortaDA! lehiaketan

Euskarazko liburu eta diskoak ezagutu, eta gazteen sorkuntza sustatzeko helburuarekin, PortaDA! lehiaketa antolatu zuen Durangoko Azokak Euskal Herriko Ikastetxeentzat. Txapelketarako gaia liburu eta diskoen portadak izanik, portada horietako irudiak birsortzea eskatzen zen, gorputz atalak edota eguneroko objektuak erabilita.  Arizmendi ikastolatik Almen guneko DBH 1 eta DBH 3ko ikasleek hartu zuten parte lehiaketan. Hauek ez zuten […]

GEHIAGO >

Jose Aranakoak Eskoriatzako Tortolis ludotekan ipuin eta jokoak ezagutzen

Eskoriatzako Udalak euskarazko ipuin eta jostailu erakusketa antolatu du beste urte batez. Aurten, Eskoriatzako Tortolis ludotekan jarri dute materiala erakusgai.  Jose Aranakoak bertan izan ziren joan zen astean. Ipuin zein jostailuekin une entretenigarriak pasatzeaz gain, Goienako kazetariekin elkartu ziren ustekabean, eta hauek elkarrizketak egin zizketen. Irudietan ikus dezakegu goiz ederra pasatu zutela. Argazkiak. Esteka honetan […]

GEHIAGO >

Ferixalekuko GIKAI heziketa ziklokoak Sasoibidekoei tailerrak eskaintzen

Sasoibidekoek jarduera fisikoko tailerra jaso zuten GIKAI (Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza) goi mailako heziketa zikloko 2.mailako ikasleen eskutik, Ferixaleku guneko gimnasioan.  Hau ez da egingo duten tailer bakarra izango. Izan ere, Sasoibidekoak hilean behin ikastolara etorri, eta bertan GIKAIko ikasleek saio bakoitzerako beraiei egokitutako jarduera fisikoko tailer ezberdinak aurrera eramatea da asmoa. Azken tailerra, […]

GEHIAGO >

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko eguna!

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Urtero legez, gure ikastolan hainbat ekintza prestatu ditugu, egun berezi eta seinalatu hau ospatzeko. Euskararen eguna Frantzisko Xabierkoaren egunean ospatzen da; izan ere, Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, euskara zuen berezko hizkuntza eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan eman zituen, euskaraz. Ondoren, 1930ean, Eusko […]

GEHIAGO >