BERRIAK

Berriak

Almeneko BAZARAko kideen bloga

Abenduaren erdialdean Almeneko batxi 2.mailako ikasleak eta BAZARAko kideak diren Maider, Ainhoa, Oihana eta Julenek, urtean zehar euskararen inguruan sortutako ekimenen berri emateko sortako bloga aurkeztu zuten. Aurrerantzean ere, beraiek izango dira bloga elikatuko dutenak. Blogaz gain, Instagrameko kontua ere sortu dute. Hemen dauzkazue behar dituzuen datuak batera zein bestera sartzeko: Blogera sartzeko helbidea: https://bazaraalmen.wixsite.com/my-site-1 […]

GEHIAGO >

Zuhaitz egunaren IX. edizioa ospatuko da bihar

Bihar, abenduak 15, IX. Zuhaitz eguna ospatuko da Arrasaten. Goizeko 8:00etatik hasi eta eguerdiko 14:00ak arte, zuhaitz feria egingo da Seber Altube plazan, Arrasateko baserriko produktuen azokarekin batera. Bertan bost mintegik askotariko landare eta zuhaitzak eskainiko dituzte. Goizeko 10:00etatik aurrera ere, zuhaitz landaketa egingo da Etxezarreta parkean. Bertaratu ahal izateko elkargunea Musakolako San Isidro eliza […]

GEHIAGO >

SenTIKtuz programa teknologia berrien erabilera osasuntsuaren inguruan hausnartzeko

Arrasateko Udala herriko ikastetxeekin batera “SenTIKtuz” programa garatzen ari da, ikasleekin teknologia berrien erabilera osasuntsuaren inguruan hausnartzeko helburuarekin. Horretarako, EMOKI-k zenbait zenbait gomendio emanaz egin duen bideo txiki bat ikusi ahal izango duzue hemen. SentIKTuz, sexualitatearen, afektibitatearen eta emozioen ikuspegitik nerabeen eta aurre-nerabeen ongizate integrala sustatzeko diseinatutako sentsibilizazio programa da, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien […]

GEHIAGO >

Urtarrilaren 16an abiatuko dira aurtengo maskaradak

Urtarrilaren 16an abiatuko dira aurtengo maskaradak. Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek lau hilabetetan zehar. Apirilaren 17an bukatuko dira Gamere Zihigan. Pandemiaren eraginez, Barkoxeko herriko gazteek emanaldiak eskaini behar izan dituzte joan den urteko uztailetik gaurdaino, izan ere, 2021eko neguan ospatu beharrean, udan hasi ziren maskaradekin eta gaurdaino luzatu dituzte. Beraz, iazkoak […]

GEHIAGO >

IKASTOLA EZAGUTZEKO ATE IREKIEN IZEN-EMATEA ZABALIK!

2022-2023 ikasturterako Haur Hezkuntzako aurrematrikulazioa laster abiaraziko da eta Arizmendi Ikastolan, dagoeneko, martxan jarri ditugu gure ikastola hurbiletik ezagutzeko aukera eskaintzen dituzten ate irekiak, zein banakako bisitak. Bertako profesional baten eskutik, gunea modu pertsonalizatuan ezagutzeko aukera izango duzu. Segurtasun neurri guztiak betez, bisitak talde txikietan egingo dira. Interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan gure idazkaritzara deituz: 943 77 […]

GEHIAGO >

Gabon zoriontsuak eta Urte Berri ON!

2021. urtea amaitzear da. Gorabehera eta erronkaz betetako urtea. Ez da erraza izan. Ezin dugu urtea amaitu eskerrak eman gabe. Mila esker Arizmendi Ikastolako komunitate osoari, eta bidelagun zareten guztioi, egoera zail honen aurrean egindako ahaleginarengatik. Testuinguru honetan indartsu, aurrera egingo dugu. Elkartasunez eta apaltasunez, segi dezagun elkar maite eta zaintzen 2022. urtean. Ondoren, gabonetako […]

GEHIAGO >

Haurren pantailen erabilerari buruzko hitzaldiak antolatu ditugu!

Hainbat familien kezka da gaur egun haurrek pantailen zein erabilera egiten duten, indartsu sartu baitira pantailak azken urteetan gure bizitzatan, baita 0-10 urteko haurrenetara ere. Aski hausnartu ote dugu zertarako eta nola erabili behar ditugun etapa horretan? Ba al dakigu pantailen gehiegizko erabilerak edota erabilera okerrak zer-nolako eragina izan dezakeen haurren garapenean eta erlazioetan?  Galdera […]

GEHIAGO >

Euskararen aldeko Kahoot! lehiaketa Basabeazpin

Aurtengoa bigarren denboraldia izan da Basabeazpin euskararen eguneko ekintzen artean hamar egunetako Kahoot-a antolatzen dutela. Bertan, egunero, Atxabalta, ikastola, euskara, toponimia, Euskal Herria, ospakizunak, gure pertsonaiak, korrika… Inguruko galderak erantzun behar izan dituzte komunitatea osatzen duten familiek. Lehiaketa amaitu da aste honetan, eta badaukagu familia irabazlea; Azkarate-Bilbao familia hain zuzen ere.   Beraiek izan dira […]

GEHIAGO >

Santa Teresako gurasoek antolatutako Santamasetarako orrazkeren saioa

Santamasetarako orrazkera eta txirikorden tailerra antolatu zuten Santa Teresa guneako gurasoek.  Ikastaroa ileapaintzailea den Santa Teresako guraso batek gidatu zuen. Bertaratutakoek txirikorda ezberdinak ikasteko aukera izan zuten. Sekulako artelanak sortu zituztela frogatzeko, argazki hauek ikustea besterik ez dago!

GEHIAGO >

Arizmendikoen sorkuntzak EITB maratoirako

Alzheimerrarekin lotutako ikerketa sustatzeko diru-bilketa kanpaina antolatu dute EITBkoek. Aurten ere, Arizmendikoek  EITB maratoiaren desafio musikala aprobetxatu dute, Zetak taldearen “Zeinen ederra izango den” abestiaren bertsioa sortzeko. Esteka honetan Almen guneko DBH 2koek, sortutako bideoa. Eta beste honetan, berriz, Gaztelupeko ZIG gelakoek Aitor Ziardegi irakaslearekin batera osatu duten kantua.

GEHIAGO >