BERRIAK

Berriak

Arrasateko aek euskaltegira egin zuten txangoa Umezaintzakoek

Umezaintzako 3 urtekook “Euskara bihotzean” proiektuarekin lotutako txangoa egin dugu, Arrasateko aek euskaltegira! Bertan, korrika txikiko lekukoa erakutsi digute. Gurasoen laguntzarekin ederto joan gara denok batera, euskara bihotzean eta ahoan! Argazkiak. Testua: Umezaintzako taldea.

GEHIAGO >

Konfekoop-ekoen bisita izan zuten Almenekoek

Aste honetan izan ditugu bisitan Konfekoop-etik 25 lagun gure gunean. Konfekoop, Euskadiko Kooperatiben Konferederazioa da; bertako hezkuntzako erakundeek (ikastolak gehienak) eredu egokiak bertatik bertara ezagutzeko martxan duen programaren baitan kokatzen da bisita hau.  Gure hezkuntza proiektuaren eraldaketaren oinarrien berri jaso dute ikastolako Zuzendari Orokorra den Ignazio Barañano eta Berrikuntzako Zuzendaria den Mireia Muruamendiarazen eskutik. Instalakuntzak […]

GEHIAGO >

“Bertso afariak x 7” ekimena, Uzturpe ikastolaren gonbidapena Kilometroak 2022 egitarauaren baitan

Kilometroak 2022ko urteko egitarauaren barruan, Apirilaren 1ean, “Bertso afariak x 7” ekimena izango dugu:  egun berean, 7 bertso afari batera antolatu ditugu, 7 elkarte ezberdinetan. Hiru Ibarran, beste hiru inguruko herrietan (Belauntza, Leaburu eta Gaztelun) eta azkena Oreretan (Kilometroak 2023ren antolaketa beraien esku egongo baita).  Hala, gonbidapena luzatzen dizuegu, bertsoaz, lagunarteaz eta bertako gastronomiaz gozatzeko.  […]

GEHIAGO >

Gaztelupeko DBH 2koak kalera atera dira trantsizio energetikoa aldarrikatzera

Gaztelupeko DBH 2koak hilabete eta erdiz “On fire” PROIa lantzen ibili dira. Proiektuaren galdera gidaria “Nola aldarrikatu dezakegu trantsizio energetikoaren beharra gure herrian?” izanik, energiaren inguruko aspektu ezberdinak landu dituzte. Honetarako manifestu bat idatzi, bide-orri bat sortu, eta guztia triptiko batean jaso dute. PROIari amaiera emateko, gaur, ostirala, ikasleak kalera atera dira, herritarrak sentsibilizatu eta […]

GEHIAGO >

ZIG gelakoen ekimena Down Sindromearen Nazioarteko egunerako

Down Sindromearen Nazioarteko Eguna martxoaren 21ean ospatzen da urtero. Eta ZIG gelakoek egun hau aldarrikatzeko, proposamen bat luzatu digute!  Planteamendua, egun horretan Ikastolara galtzerdi ezberdinekin etortzea da. Eta ondoren, taldeka edo bakarka, argazkiak atera eta zig@arizmendikide.net helbidera bidaltzea.  Jarraian ZIG gelakoek ekimena azaltzeko, prestatu duten bideoa. Animatu gaitezen!

GEHIAGO >

Mikroinformatikako heziketa ziklokoak Mondragon Goi Eskola Politeknikoan

Ferixalekuko Mikroinformatika sistemak eta sareak erdi mailako zikloko 1. mailako ikasleak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan izan ziren, Goi mailako heziketa  zikloetan duten eskaintza ezagutzen: Informatiko titulua,  ASIR,  Sareko informatika Sistemen administrazioko  eta Automatizazio eta Robotika Industriala. Bertako ikasle eta irakasleek harrera egin zieten gure ikasleei; tartean, bertan ikasten ari diren gure zikloko ikasle ohiak zeuden!  […]

GEHIAGO >

Almeneko batxilergokoek Garaia eta Ikerlan bisitatu dituzte

Asteazkenean Almeneko batxilergoko ibilbide teknologiko eta zientifikoko ikasleak PT Garaia eta Ikerlan bisitatu zituzten. PT Garaian hainbat enpresa ezagutzeko aukera izan zuten; txikiak eta ekintzaileak, eta asko gazteek eratutakoak. Ikerlanen, berriz, ikerketa zentroa eta ikerlarien lana gertutik ezagutu, eta teknologiaren inguruan hausnartzeko aukera izan zuten. Gainera, ikasleek ikasketen hurrengo urratsen inguruko orientazioan laguntza jaso zuten […]

GEHIAGO >

KORRIKAren baitan ekintzaz betetako egitarauak prestatzen hasiak gara!

Gainean dugu KORRIKA, eta gure Ikastolan egun honi lotutako ekintzak prestatzen hasiak gara!  Gaztelupen, BAZARAko kideak buru-belarri ari dira egun bereziaren bueltan ekimenak antolatzen. Bi ikasle  Arrasateko korrika batzordean aktiboki parte hartzen ari dira eta bertatik informazioa gunera eramaten dute. Gainera, DBH eta batxiko 40 ikasle KORRIKA laguna komertzioetan banatzen ibiliko dira, Arimazubi, Erguin, Uribe […]

GEHIAGO >

Gazteluondo eta Gaztelupekoak eTwinning plataformaren bitartez hainbat proiektu garatu dituzte

Gazteluondo eta Gaztelupeko ikasleak eTwinning plataformaren bitartez Europako beste herrialdetako ikasleekin harremanetan jarri dira talde lanak, jarduerak, jolasak eta hainbat ekintza burutzeko. Beti ere, komunikaziorako ingelesa ardatz hartuta.  Ikasturte honetan, 2 proiektu garatu dituzte Gaztelupe eta Gazteluondoko DBH 1 eta 2koek. DBH 2ko 56 ikaslek irailetik otsailera arte “eZINE” proiektua burutu dute Turkiako 10 eskolekin. […]

GEHIAGO >

Umezaintzako 2 urtekoak gustura, musikan murgilduta

Umezaintzako 2 urtekoak azken asteetan musika gaia lantzen ibili dira, instrumentu eta erritmo ezberdinak frogatzen, eta gorputza mugitzen! Pasa den ostiralean, gaiari azken ikututxoa emateko, bisita berezia izan zuten gunean. Izan ere, bertako haur batzuen guraso eta lagunak diren Ismaila, Julen, Geraldine eta Agurne tronpeta, Djembea eta kriskitiñak jotzen izan ziren. Argazkiak ikustea besterik ez […]

GEHIAGO >