BERRIAK

Berriak

Libururen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, auzora irten ziren irakurtzera Santa Teresakoak

Edozein txoko izaten da aproposa irakurtzeko; baita gelako aulkian eserita gaudenean ere. Baina, beti espazio berdinetan irakurtzen aritzeak ez du laguntzen irakurzaletasuna sortzen eta bultzatzen. Horregatik, irakurle bakoitzak bere txoko eta modua behar ditu, gustura irakurtzeko eta zaletasuna indartzeko. Santa Teresako HH eta LHkoak, auzoko txoko ezberdinetara irten ziren irakurtzera apirilaren 23ko Libururaren Nazioarteko Egunarekin […]

GEHIAGO >

Batxikoek PROIei amaiera eman zioten, oporren hasierarekin

Oporren hasierarekin batera izan ziren batxiko PROIen bukaerak. 3 aste eman zituzten ikasleek lanean; eraikuntzen birmoldaketa diseinatu eta planifikatzen teknologia ibilbidekoak, pentsamendu kritikoaren inguruko hausnarketetan giza eta gizarte zientzietakoak, eta osasunarekin lotutako entrenamendu eta tratamenduak planifikatzen zientzietakoak.  PROIekin amaitzeko, azken egunean produktuen aurkezpenak egiteko aukera izan zuten talde guztiek. DBHko ikasleak ikusi genituen batxiko eremuetan, […]

GEHIAGO >

Olinpiadak egin zituzten DBH2koek, PROIei amaiera emateko

Oporrekin batera ere, DBH2ko ikasleek PROIei amaiera eman zieten. Almen eta Gaztelupeko ikasleak Arrasaten izan ziren, Iturripen, hain zuzen ere, Olinpiadak ospatzen.  Azken urteetan bezala, aurten ere, Olinpiaden gaia landu dute PROIan, eta azken ekintzatzat elkarren arteko jokuak egin dituzte. Ederto ibili ziren ikasleak! Argazkiak.

GEHIAGO >

Gorputzaren zaintzarako ohituren inguruko jardunaldia izan zuten Arimazubiko LH 1ekoek

Arimazubiko LH1ekoek, gorputza zaintzeko landu duten PROIaren baitan, Eider Zabala Fisioterapeuta eta Osteopataren bisita izan zuten.  Eider Arimazubiko ikaslea den Nora Muruamendiarazen amatxo da, eta haurrei gorputzaren zainketarako garrantzitsuak diren ohituren inguruan hitz egin zien; loa eta gorputzaren jarrerak duen garrantziaz, besteak beste. Eta jardunaldiarekin amaitzeko, sekulako hamaiketako osasuntsua dastatzeko aukera izan zuten guztiek! Argazkiak.

GEHIAGO >

Katalunian izan dira ikasbidaian Almeneko DBH 4koak

Bi urteko etenaldiaren ondoren, ikasbidaiekin martxa hartzen hasiak gara Ikastolan!  Almeneko DBH 4ko ikasleak Katalunia aldean izan dira aste honetan, bertako eguraldi epelaz gozatzen. Dirudienez, kanpin bateko bungalowetan egin dute egonaldia. Ondorengo irudietan ikus dezakegu, ederto ibili direla!

GEHIAGO >

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Kuikui” ikuskizuna izango da Oñatin

Maiatzaren 7an arratsaldeko 17:00etan ‘Kuikui’, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berriena, izango da Oñatin, Txantxiku Ikastolaren astearen azken ekitaldi gisa. Sarrerak Txantxiku Ikastolako idazkaritzan, zein Txokolateixian eskuratu daitezke. Eta bertaratzerik ez dutenentzat, Txantxiku Ikastolako telefonora deituta, sarrerak erreserbatu daitezke ere: 943 78 12 04.

GEHIAGO >

Andoni Mujika, gure bihotzean betirako

Aste honetan izan dugu Andoni Mujika Ulaziaren heriotzaren berri. Komunikabide eta sareetan izan duen oihartzunak erakusten du arrasto handia utzi duen pertsona izan dela. Gure ikastolan, gaur egun, guraso genuen Andoni. Urteetan atzera joanda, 2005ean Arizmendin ospatu zen Plazara! Kilometroen festan ere bera izan genuen proiektu osoa gidatu zuen ekipoko kide. Eta orain 14 bat […]

GEHIAGO >

#mareaurdina ekimenarekin bat egin genuen Autismoaren Nazioarteko eguna aldarrikatzeko

Joan zen larunbatean, apirilaren 2an, Autismoaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Egun berezia aldarrikatzeko, ostiralean urdinez margotu genuen gure ikastola; izan ere, guneetan ekintza ugari antolatu genituen #mareaurdina ekimenarekin bat eginez. Jarraian guneetan antolatu ziren ekintzak irudietan: Umezaintza (argazkiak eta bideoa) Gazteluondo Jose Arana Gizarte solidarioago baten alde, aukera berdintasuna bermatu, aniztasuna eta inklusioa bultzatu eta […]

GEHIAGO >

Eskerrik beroenak GOIAZ! Azokara gerturatu zareten guztioi!

Bi urteko etenaldiaren ostean, berriro ere Lanbide Heziketaren Azoka presentziala berreskuratu da. DBH eta batxilergoko ikasle, langabe eta prestakuntza bila dabilen edonorentzat zabalik egon da apirilaren 6 eta 7an. Debagoieneko Lanbide Heziketako ikastetxeon stand-ak bisitatu, gure eskaintzak gertutik ezagutu eta zalantzak argitzeko aukera paregabea izan da. Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketako lantaldea benetan eskertuta gaude, bertaratutakoek […]

GEHIAGO >

Arizmendiko txikienak ere, tipi-tapa euskararen alde!

KORRIKA txikia apirilaren 1ean egitekoa zen, baina eguraldiagatik, atzeratu egin zuten. Ikastetxe ezberdinetako ikasle eta irakasle ugari kalera irten ziren euskararen alde KORRIKA egitera. Arizmendi ikastolakoak ere bertan izan ginen! Jarraian egun berezi honen baitan guneek antolatutako ekimenak, irudietan: Olartekoen Kahoot lehiaketaren irabazleak eta bideoa. Jose Aranakoen argazkiak. Umezaintzakoen hizkien erroskilako irabazleak eta bideoa. Uribarrikoen […]

GEHIAGO >