BERRIAK

Berriak

Ikastolako azkeneko eraikinak ari dira margotzen

ferixalekuko eraikina

Iazko ikasturtean marka berriari lotuta eta ikastolako guneei aire berri bat eman nahirik, Arizmendi Ikastolako mantenuko lankideak gune guztietako eraikinak margotzen hasi ziren. Marka berriaren koloreak eta formak eman zizkieten erdiei baino eraikin gehiagori. Aurtengo ikasturterako geratu ziren Almen, Gazteluondo, Gaztelupe eta Ferixalekua. Gabonetarako horiek ere pintatuta egongo dira. Ferixalekua margotzen joan zen astean bertan […]

GEHIAGO >

Azaroaren 8an Ziburun egingo den manifestaziorako autobusa antolatuko dute bailarako ikastolek

Arizmendi ikastola Zibururen alde

Ikasturtea hastearekin batera izan genuen Kaskarotenea ikastolak Ziburuko Herriko Etxearekin zituen arazoen berri. Ordutik, gainera, okerrera egin du egoerak, neurri zorrotzak hartu baititu ikastola kanporatzeko. Bada, azaroaren 8an Ziburun egingo den Euskal Herri mailako manifestaziora joateko autobusa antolatuko du Arizmendi Ikastolak Aranzadi eta Txantxiku ikastolekin batera. Egun horretan 13:00etan aterako da autobusa Zibururantz eta 19:00etan […]

GEHIAGO >

Primerako giroa eta partaidetza handia Gaueko VI. TAFYD Krosean

VI. aldiz egin da aurten, Lanbide Heziketak antolatuta, Gaueko TAFYD krosa, eta antolatzaileek oso balorazio ona egin dute. Orain arteko edizioetan baino jende gehiago izan zen ostiralean, 91 korrikalarik hartu baitzuten parte. Bestalde, giroa ezin hobea izan zen: Arrasateko kaleetan zehar ikusle ugari, korrikalariak oso pozik… Endika Donnay izan zen 5.2 kilometroak betetzen azkarrena, 16 […]

GEHIAGO >

LOMCE, eta zer?

Xabier Lete zenak “Haizea dator Ifarraldetik, hego berotik ekaitza” zioena ez da LOMCEren kasuan betetzen. Madril hegoaldetarrean sortu eta garatzen ari diren Hezkuntza Legea, Partido Popularraren eskutik datorkigu euskaldunoi, antzeko beste hamaika arau bezala, problemak konpontzeko izan ordez, bazterrak gehiago endredatzeko balio izango duena. Beste ezertarako ez, tamalez. Ikastolen historia, hezkuntza euskaldunaren inbentoa eta garabidearen […]

GEHIAGO >

Konfiantzaren Pedagogian sakontzen jarraituko du Arizmendi Ikastolako Guraso Eskolak

Aurten bi formazio eskainiko ditu Arizmendi Ikastolako Guraso Eskolak. Alde batetik, Haur Hezkuntzako haurraren ezaugarri eta orientabideen inguruko formazioa emango du Arantza Lejarragak, Arizmendi Ikastolako HHko pedagogoak. Bestetik, orain bost urte sortu zen taldeak sakontze-ikastaroa izango du Rafael Cristobal psikiatraren gidaritzapean. Zazpi saio izango dira guztira, eta Uribarrin (Arrasate) egingo dira azaroan hasita. Hilabete bakoitzeko […]

GEHIAGO >

VI. Gaueko Tafyd Kroserako izen-ematea zabalik

Korrikalariek 5.7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Arrasateko kaleetan zehar markatuko den zirkuituari hiru bira emanez. Aurrekoetan bezala hasiera (20:00etan) eta amaiera Ferixalekuan izango da. Besteak beste, kirola sustatzeko helburuarekin jarri zen abian ekimen hau orain sei urte, eta, parte-hartzea zein sortzen den giroa ikusita, Lanbide Heziketakoek beste urtebetez antolatu nahi izan dute lasterketa. Badu […]

GEHIAGO >

Ziburuko ikastolarentzat 1.030 euroko laguntza lortu dute Basabeazpi eta Almenekoek San Migeletako azokan.

Ziburuko Kaskarotenea ikastola oso egoera larrian dago, izan ere, udalak utzita zion eraikina ez uzteagatik, ikastolak eguneko 100 euroko isuna ordaindu beharra dauka. Arizmendi Ikastolak egoera hori ezagututa, diruz laguntzeko asmoa hartu du, eta horretaz gain, egoera horren berri eman nahi du eta salatu. Horretarako, besteak beste, San Migel jaietan, ostiral eta larunbatean postua jarri […]

GEHIAGO >

Ikastolak mendebete

Aurten gogoratu nahi izan da euskarazko lehen ikastetxea martxan jarri zela. 1914an, Donostian, Migel Muñoa jaunak sortu eta 1936 arte iraun zuen. Gerraosteko etxe-ikastolen piztaile izan zen Elbira Zipitria lehen ikastetxe hartan irakasle izan zen hamar urtez. Horregatik, esan ohi da egungo ikastola mugimenduaren lehen erreferentzia dela Muñoaren ikastetxea. Hori dela eta, Andoainen, hilaren 27an, […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2014/09/24

Ikasturte berri on, ikastola kide!! Hemen nauzu ikasturte hasierako berrien albistari. Kontseilu Errektorea 2014/09/24 -GESTIO TXOSTENA 2013-14AZ 2013ko irailean jarri genituen helburuak lortu diren baloratzeko, Zuzendari Nagusiak ikasturte osoko kudeaketari buruzko txostena, modu grafikoan, agertu du, eskatu zaizkion zenbait datu eta argipen eman ditu eta onetsi egin dugu. Diru kontuak, berriz, une honetan ixten ari […]

GEHIAGO >

Urriaren 2an, Enrique Martinez Lozanok hitzaldia emango du Barnetasunean hezi: zergatik eta nola egin gaiaz.

E. Martinez Lozanok orain hiru urte Arantzazun eman zuen hitzaldi baten harira, talde bat sortu zen Leintz bailaran berak jorratutako gaiak sakontzeko. Ordutik talde horrek urtero antolatu du asteburu bat bailaran bere hitzaldi eta formazio-saioak jaso ahal izateko. Psikologia eta izpiritualtasuna uztartzen ditu Martinez Lozanok nork bere burua hobeto ezagutu dezan. Gai hori eta beste […]

GEHIAGO >
224 / 225« First...102030...221222223224225