BERRIAK

Berriak

Ikasbidairako zozketen emaitzak

Aste honetan Gaztelupen ikasbidairako bi zozketa egin dira. Hona hemen emaitzak: DBH 4 1.SARIA-Otarra: 1477 zkia. (Ordezkoa: 2037)   2.SARIA-Euskal derbirako bi sarrera: 2248 zkia. (Ordezkoa: 2016) 3.SARIA-Muxibarren afaria: 2148 zkia. (Ordezkoa: 4201) BATXI 1 (Errigorako 3 saski)* 0039 zkia. 0318 zkia. 2783 zkia. *2 astetako epean sarituak ez badira kontaktuan jartzen, (ikasbidaia2020@gmail.com) sariaren zozketa […]

GEHIAGO >

Ate irekiak eta informazio bilerak Arizmendi ezagutzeko

Atzo publikatu zen hurrengo ikasturterako matrikulazio epea: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra. Jarraian, hurrengo egunetan Arizmendi ikastolak egingo dituen ate ireki eta informazio bileren inguruko informazioa: HAUR HEZKUNTZA 0-6 URTE URIBARRI urtarrilak 21 asteartea 17:30 Arrasate OLARTE urtarrilak 22 asteazkena 17:30 Arrasate BASABEAZPI urtarrilak 22 asteazkena 17:30 Aretxabaleta JOSE ARANA urtarrilak 23 osteguna 17:30 Eskoriatza SANTA […]

GEHIAGO >

First Lego League barne txapelketa

Gaur izan da FLLko barne txapelketa Arizmendi ikastolan. DBH4ko gazteek hamargarrenez hartuko dute parte teknologiako txapelketa honetan: Almenetik 4 talde, 40 bat ikasle guztira, eta Gaztelupetik 6, guztira 50 ikasle. Ikasleekin batera, Gaztelupetik Aitor Ziardegi eta Iñaki Agirrebengoa eta Almenetik Ibone Arejolaleibar eta Ziortza Agirreurreta irakasleak ibiliko dira proiektu honetan laguntzen. Gaztelupekoak goizeko 09:00ak inguru […]

GEHIAGO >

Batxikoak disziplinarteko proiketuetan

Oporren bueltan, berehala jarri dira batxilergokoak martxan proiektuetan. Oraingoan disziplinarteko proiektuen txanda da. Ikasle bakoitzak aukeratu duen espezialitatearekin zerikusia duten gaiak aktibatzen dituzte proiektu hauetan. Zientifikokoak Zanbulun laborategian egongo dira kremak sortzen, teknologikokoek bizikletak desmotatu, pintatu berriz ere montatu, osagaiak 3Dn diseinatu eta inprimatu jardungo dute; giza-gizartekoek, Afrikako errealitate anitza aztertuko dute makroekonomia, kontu finantzieroak, […]

GEHIAGO >

Haurren kalitatezko zaintza

Pasa den larunbatean, urtarrilak 11, 0-3 foro pedagogikoaren eskutik formazio bat jaso zuten 0-3ko profesional guztiek. Guztira 40 bat pertsona elkartu ziren. Formazioa Emmi Pikler pediatra hungariarraren pedagogian oinarritu zen; haurren kalitatezko zaintzen eta mugimendu askearen inguruan. Argazkiak.

GEHIAGO >

Osasun Zientzietako batxilergoko ikasleak, POLIMATen

Asteon, Almeneko eta Gaztelupeko batxilergoko zenbait ikasle POLIMAT makromolekulen ikerkeketa insitutuan izan dira bisitan, lllart Azkarate eta Ziortza Agirreurreta irakasleekin. Proiektu garaian daude lehenengo mailakoak, eta euren lanarekin lotutako ekintza izan da honako hau. Alde batetik, bertako ikerlariekin zenbait ikerketa egin zituzten, proiektuaren bukaerako produkturako erabilgarri izango zaizkienak. Eta horrez gain, euren bizitzari eta lanari […]

GEHIAGO >

DBHko hirugarrenekoak, Eusko Legebiltzarra bisitatu dute

Azken urteotan gizarte arlotik egin ohi duten bisita da Eusko Legebiltzarrekoa, eta aste honetan izan dira bertan Gaztelupeko hirugarren mailako ikasleak. Ikasle asko direnez, eta bisita gidatuak talde txikietan egin behar direnez, bi egunetan joan dira. Besteak beste, Legebiltzarreko pleno aretoa eta prentsaurrekoen gela ezagutu dute, eta, ohi denez, legebiltzarkide bat baino gehiago ikusi dute […]

GEHIAGO >

Osasun Larrialdikoak Ertzaintzaren basean

Ostegunen honetan Osasun larrialdietako bigarren mailako ikasleak Iurretan egon dira Ertzaintzaren basean. Bertan ariketa desberdinak egin dizkiete, txarrurrekin pertsonen bilaketa, ur azpiko bilaketa eta helikopteroarekin erreskateak. Esperientzia ikusgarria!! Argazkiak.

GEHIAGO >

GIKAIkoen errifen zozketa

Lanbide Hezkietako GIKAIkoek ikasbidairako egin duten errifen zozketan hurrengoko zenbakiak izan dira sarituak:  1. saria: 0901 2. saria: 0593 ZORIONAK!

GEHIAGO >
22 / 147« First...10...2021222324...304050...Last »