BERRIAK

Berriak

Udaleku Teknologikoak, Pazko Astean

udaleku teknologikoak

Arizmendi Ikastolak Camptecnologico-rekin batera robotikarekin lotutako udalekuak jarriko ditu abian Pazko Astean. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako neska-mutilei begira antolatuko dira udalekuok martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean. Goizez izango dira, eta bertan sei tailer landuko dituzte. Horien bitartez gazteen sormen gaitasuna suspertu nahi dute. Laugarrenez jarriko ditu abian ikastolako Hezkuntza ez formalak udaleku hauek, eta Pazko […]

GEHIAGO >

Olartekoak ospakizunetan blai

Santa Ageda prestatzen

San Blas, Santa Ageda, inauteriak… ate joka ditugu, eta ikastolako haurrak eta gaztetxoak hasi dira ospakizunok prestatzen. Olartekoek honako egitaraua dute hurrengo egunetarako: ostegunean, hilak 4, goizean hiru eta lau urtekoak Santa Ageda koplak abestera irtengo dira kalera hainbat guraso eta aitona-amonen laguntzarekin. Arratsaldean, berriz, 5 urtekoek, Gazteluondokoekin batera, plazan abestuko dute eta ondoren, Santa […]

GEHIAGO >

Konfiantzaren Pedagogia liburu batean: laburpena elkarrizketa bidez

KParen liburua

Azken asteotan, “Konfiantzaren Pedagogia, Arizmendi Ikastolaren markoa” liburuaren aurkezpena egin da bailaran eta gizartean, oro har. Orain liburua salgai dago ikastolako idazkaritzetan eta ELKAR saltokietan 19,50 euroren truke. Liburua gaztelaniaz zein euskaraz dago eta hezkuntzaz jakin-mina duten guraso eta profesionalentzat argitaratu du Arizmendi Ikastolak, eta egile nagusia Amaia Antero ikastolako Berrikuntza Pedagogikoaren zuzendaria da. Hiru […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 16/01/13

Kontseilu Errektoreak egin duen azken bileraren berri doakizue. – BATZAR NAGUSIA PRESTATZEA Datorren 14an, ostegunean, Arimazubi aretoan BATZAR NAGUSIA egingo dugu. Hori prestatzen jardun dugu. Gure azalpenak hobeto egiteko asmoz, han jorratuko ditugun gaiak eta datuak idatziz emango ditugu. Horretarako batzar txostena ekoitzi dugu. Horren ondorioz, ahozko azalpenak laburragoak egitea lortu nahi dugu, Biltzar Prestatzailean […]

GEHIAGO >

Konfiantzaren Pedagogiaren liburua aurkeztu da gaur

konfiantzaren pedagogia_prentsaurrekoa

Arizmendi Ikastolak “Konfiantzaren Pedagogia, Arizmendi Ikastolako markoa” liburua aurkeztu du gaur goizean Basapeazpin, ikastolak Aretxabaletan duen gunean. Bertan egin den prentsaurrekoan Aitziber Arregi, lehendakaria; Iñaki Etxezarreta, zuzendari orokorra; Amaia Antero, Berrikuntza Pedagogikoen zuzendaria eta liburuaren egilea eta Eli Villar irakaslea eta liburuaren ilustratzailea izan dira. Liburu hau Konfiantzaren Pedagogiaren oinarrian dauden elementuak modu ulerterrazean azaltzeko […]

GEHIAGO >

Aurten urrezko garaikurra lortzeko zorian DBHko taldea

Errenteriako gabon kanten txapelketa

Urteroko Gabonetako hitzordua izan zuen Arizmendi Ikastolako abesbatzak abenduaren 26an Errenterian. Bertan, Errenteriako Gabon kanten txapelketan, Gipuzkoako zenbait abesbatza elkartu ohi dira, tartean ikastolakoa, kantuz lehiatzera eta elkarrekin zaletasun horretaz gozatzera. Aurten bi talde eraman ditu Rakel Murgiondo zuzendariak: A taldea, LMHko 25 kantarirekin eta B taldea DBHko 51 kiderekin. Talde bakoitzak bi kantu abestu […]

GEHIAGO >

Gaztelupeko otarraren irabazlea, 0908 zenbakia

Gaztalupekoen zozketan banatu da saria Gaztelupeko 4. mailako ikasleak ikasturte amaierako bidaia finantzatzeko hainbat ekintza ari dira burutzen. Horietako bat herriko hainbat dendaren laguntzari esker, Gabonetako otarraren zozketa izan da. Ostiralean, abenduaren 18an, egin zen zozketan zenbaki saritua 0908 izan zen. Nere Atxa da irabazlea. Zorionak eta mila esker lagundu duten guztiei!

GEHIAGO >

Urtea amaitzeko, emakumezkoen futbol txapelketa

emakumezkoen prentsaurrekoa

Arizmendi Kirol Elkarteak urteroko hitzordua antolatu du abenduaren 30 eta 31rako, Gabonetako Emakumezkoen Futbol-txapelketa jokatuko baita hamaikagarrenez Aretxabaletan. Bertan, 25 futbol talde arituko dira lehian eta ia 400 futbolari. Txapelketa Aretxabaletako Ibarra futbol-zelaian jokatuko da, abenduaren 30ean alebin, infantil eta kadete mailako txapelketak izango direlarik, eta 31n senior mailako hirukoa, bailarako selekzioa, Realeko super ligako […]

GEHIAGO >

Euskararen Eguna, egun handia gaurkoa ikastolarentzat

San Fko Xabier Eguna

Eskoriatza eta Aretxabaletako plazetara hurbilduko dira bertako guneetakoak Ikastolako bazter guztietan ari dira ospatzen Euskararen Eguna. Gaurkoa San Frantzisko Xabier eguna ere bada, eta beraz, bikoitza du ospakizuna ikastolak. Almenen batxilergokoek hitzaldietarako erabiliko dute goizaren lehenengo zatia kirol osasuna, genero indarkeria eta moda kontuak hizpide, besteak beste. Beste erdia, berriz, herri kiroletarako. Batxilergoko ikasle guztiek […]

GEHIAGO >

First Lego League txapelketako barne kanporaketa

First Lego League txapelketako barne kanporaketa

Ostiralean egin zuten Gaztelupen FLL txapelketako barne-kanporaketa. DBHko 4. mailan teknologia duten ikasleek hartu zuten parte bertan. Guztira 80 ikasle, Almenekoak zein Gaztelupekoak. Robot bat eraiki behar izan zuten horretarako taldeka eta hainbat misio eginarazi zioten robotari. Bertatik hiru talde sailkatuko dira EAEko kanporaketara joateko abenduaren 12an. Oraindik ez dira behin betiko taldeak erabaki, aste […]

GEHIAGO >