BERRIAK

Berriak

Erizaintzako jardunaldiak, martxoaren 17an

Lanbide Heziketak antolatuta, “Erizaintzako laguntzaileak, gaur “ jardunaldiak egingo dira zortzigarrenez martxoaren 17an, ostegunez. Aurten honako gaia jorratuko da: Norberaren burua zaintzen ikasi besteak zaintzeko. Hainbat hizlarik lan arriskuen prebentzioa landuko dute. Ikastolako LHko osasungintza arloko profesionalen ekimena da eta erizaintza munduan murgilduta dauden profesionalentzat eta interesatuentzat dira. Jardunaldiok Kulturaten izango dira. Egitaraua.

GEHIAGO >

Nola sortu zuten ALMEN?

  1965. Leintz bailara. Hezkuntzarako egoera nekeza da. Gipuzkoako hiriburutik urruti dago, eta irakaskuntza ertaineko institutua zuten beste herri batzuetatik ere bai. Bailarako familiak kezkaturik daude hezkuntzarekin. Kezkaren iturria: seme-alabak eskoletako lehen mailako irakaskuntzara eta Arrasateko lanbide eskolara mugaturik egotea. Guraso talde bat kezkari erantzun bila hasiko da. Helburua: familia apalenetako seme-alabek ere kulturara iristeko […]

GEHIAGO >

Hamabi ikasle parlamentari lanetan

Asteburuan hamabi ikasle parlamentari lanetan aritu dira European Youth Parliament (EYP) kanporaketan. Larunbatean, Donostian (Santo Tomas lizeoan) eta igandean, Deustuko unibertsitatean Gaztelupeko eta Almeneko seina ikasle arituko ziren hainbat gai aztertzen, ikertzen eta debatitzen: genero-rolak, errefuxiatuak, teknologia berriak… Arizmendi Ikastola bosgarrenez izango da partaide European Youth Parliament (EYP) egitasmoan, eta asteburukoa Euskal Herriko kanporaketa izan […]

GEHIAGO >

Almenek 50. urteurrena ospatzen du aurten

Almen 50-logotipoa

Ikasturte honetan betetzen du 50 urte Almenek, eta bertakoak buru belarri ari dira urteurren ospakizunak prestatzen, besteak beste, ikus-entzunezkoa, argazki-erakusketa, kanta eta bideo-klipa eta eskultura. Dagoeneko diseinatu dute logotipoa ere. Unai Busturia arte-irakasleak egin du irudia eta goiburua honako hau da: Ahalmen. Festa handi batekin ospatuko da urteurrena.

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2016/01/30

Kontseilu Errektoreak egin duen azken bileraren berri doakizue jarraian: – BATZAR NAGUSIA PRESTATZEA Datorren 14an, ostegunean, Arimazubi aretoan BATZAR NAGUSIA egingo dugu. Hori prestatzen jardun dugu. Gure azalpenak hobeto egiteko asmoz, han jorratuko ditugun gaiak eta datuak idatziz emango ditugu. Horretarako batzar txostena ekoitzi dugu. Horren ondorioz, ahozko azalpenak laburragoak egitea lortu nahi dugu, Biltzar […]

GEHIAGO >

BHKlip bideo-lehiaketa abian

Zortzigarrenez antolatuko da aurten BHKlip bideo-lehiaketa ikastolan. Debagoieneko DBHko 3. eta 4. mailakoei zuzenduta dago eta, besteak beste, ikasleen sormenean eragitea du helburu, ikus-entzunezko euskarria erabilita. Aurten ikasleek jorratuko duten gaia Zer da zuretzako konfiantza? da, eta objektu bat (arbola) eta esaldi bat (Zu modukorik ez dago munduan) proposatzen zaie gehienez bi minutukoa izango den […]

GEHIAGO >

Lehen bertso-eskolako protagonistak, Basabeazpin

Bertso-eskolakoak Basabeazpin

Joan zen ostiralean, Almen bertso-eskolako irakasle izan ziren Juanito Akizu eta Patxi Goikolea eta hastapeneko ikasleetako bat, Jon Sarasua, Arizmendi Ikastolako Basabeazpira (Aretxabaleta) gonbidatu zituzten bertako irakasleek. Basabeazpiko lau eta bost urtekoak Euskal Kultura (musika eta dantza) proiektuan buru belarri dabiltza, eta bertsolaritzaren atala ere landu dutenez, aukera paregabe hori aprobetxatu dute. Ostiral goizean, hiru […]

GEHIAGO >

Eskolarteko Abesbatzen Topaketa larunbatean, Amaia Antzokian

2015eko abesbatzen topaketa

Amaia Udal Antzokian elkartuko dira aurten ere abesbatzen topaketan parte hartuko duten zazpi taldeak. Horietako lau Arizmendi Ikastolakoak izango dira eta gainerako hirurak, Oñatikoak. Arizmendi Ikastolaren aldetik, Santa Teresa, Arimazubi, Almen eta Gaztelupeko ordezkariak izango dira, eta Oñatitik Urgain Eskola, Txantxiku Ikastola eta Elkar hezi ikastetxea. Juantxo Zeberio piano jotzaileak eta Musikari taldeak lagunduta ospatuko […]

GEHIAGO >

Errespalditza egitasmoaz ikasleak J. Carlos I unibertsitatera

errespalditza egitasmoa

Otsaila bukaeran, Madrileko Juan Carlos I unibertsitatean egingo diren “Jornada de Salud Mental” jardunaldietan egongo dira irailean Errespalditza esperientzian parte hartu zuten Arizmendi Ikastolako lau ikasle. Datorren asteazkenean, otsailaren 25ean, izango dira jardunaldiak, eta gure ikasleek bosna minutuz hitz egingo dute bizi izandakoaren gainean. Proiektuan partaide izan ziren bi ikasleren amek ere hitz egingo dute […]

GEHIAGO >

Leire Arana irakaslearen matematika-bloga

Blogak erakutsi nahi du matematika beste era baten ere bizi daitekeela “Matematiketan.eus. Matematikak eskuetara” izenburuarekin argitaratu berri du Leire Arana zientzia irakasleak seme-alabekin zein ikasleekin matematika lantzeko erabilgarri izan dakigukeen bloga. Egitura samurra du: gaiak, etapak, filosofia…. Eta dagoeneko zenbait post idatzi ditu; azkenekoak, esaterako, hauexek: “Multiplo komunetako txikiena txaloka” edo “Geometria kotxeen logoetan”. Interaktiboa […]

GEHIAGO >