BERRIAK

Berriak

Almen 50 urte: ‘Ahalmen’

Ikasturte honetan, Arizmendi ikastolako Almen gunearen aitzindari den Almenek 50 urte beteko ditu. Mende erdia igaro da Aretxabaletako eta Eskoriatzako herritarrek Dorletako Amaren ikastetxea sortu zutenetik, inguruan Batxilergoa ikasteko aukerarik ez zegoela ohartuta. 1977an hezkuntza proiektua indartu zuten Almen (Asociación Leniz Mancomunidad de Enseñanza) eratuta. Hezkuntza euskararen, kulturaren eta kirolaren sustapenarekin lotu zuten orduan. Barne […]

GEHIAGO >

Ana Rosa Urrutia: Zer (izan) da zuretzat Almen?

  Bederatzi urte nituela Aretxabaletako Monjetatik Almenera etorri nintzen ikastera, eta, gaur egun, oraindik hementxe jarraitzen dut irakasle lanean. Zer den niretzat Almen? Ba…: nire bizitzarekin batera doan bizipena. Oraindik orain gogoratzen dut: trena hartu eta Almeneko geralekuan nola jaisten ginen; uda garaian, Torrebason zegoen igerilekuan nola bainatzen ginen; larunbat goizetan, euskal abestiak ikastera nola […]

GEHIAGO >

Urteurreneko kamiseta teknikoen eta motxilaren eskaera

Urteurreneko ospakizunen artean, haur, gazte eta nagusientzako kamiseta teknikoak eta motxilak egin ditugu, eta horiek eskaini nahi dizkizugu. Kamiseta tekniko bakoitzak 10 euro balio du eta motxilak 5 euro. Horiekin batera, aurten ere, salgai ditugu Arizmendi ikastolako kamisetak ere. Jarraian dituzue ideia egiteko irudiak eta neurriak: Haurrak eta gazteak: 3 urte, 4 urte, 6 urte, 8 […]

GEHIAGO >

Blanka Legorburu: Zer (izan) da zuretzat Almen?

          Horrenbeste urtetan goizean atea ireki didan Almen… Zer izan den niretako?   Iristeko karabana, egun askotako plana, ardura, lana, berrikuntza, poztea eta haserretzea, ikastea,irakastea eta heztea, esatea eta entzutea…   Asko-asko laburtuz: nirea sentitzen dudan egiteko modua.

GEHIAGO >

Batxilergoko ikasleak POPBL metodologian

POPBL metodologia

Almenekoak Aste Santuetako opor aurretik aritu ziren eta gaur hasiko dira Gaztelupekoak Almenen, batxilergoko lehenengo mailako 46 ikasle PBL-POPB lanetan aritu ziren martxoaren 8tik 18ra. POPBL metodologiaren helburua diziplina arteko lanak egitea da. Honela, ikasleak konpetentzien lanketarako arazo/egoeren aurrean jartzen dira. Lan hauek modalitateka egiten dituzte, eta hauek dira aurten egiten ari diren proiektuak. giza […]

GEHIAGO >

“Euskal giroan jolasean” bailarako ikastoletan

Euskal giroan jolasean

Euskal giroan jolasean” bigarrenez ospatu dute bailarako ikastolek Aranzadi, Txantxiku eta Arizmendi Ikastolako DBHko lehenengo mailako ikasleak (ia 350 ikasle) elkartu ziren eguaztenean Oñatin kirol eta jolasarekin lotutako jardueretan parte hartzeko. Arduradunek lau kokagune antolatu zituzten herrian zehar denetariko jolasak txandaka probatzeko, eta amaieran denon artean egindako euskal dantza batekin esan zioten agur elkarri. Argazkiak.

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 16/03/18

– GURE BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOAREN EGOERA Amaia Antero, gure I+G+B zuzendaria, Kontseilu Errektorearen bileran izan dugu. Arizmendi Ikastola egiten ari den berrikuntza pedagogikoaren oinarriak eta lan zehatzak adierazi dizkigu: Konfiantzaren Pedagogia, aukera honen zergatiak eta edukiak, argitaratu berri dugun markoa (liburua), ikastolaren barruan ze formazio egiten ari garen, zein irakaslerekin … Beste ikastola batzuei luzatzen ari […]

GEHIAGO >

Lanbide Heziketan lau zikloren eskaintza

GOIAZ!2016 Debagoieneko Lanbide Heziketako azoka gaur eta bihar  Aurreko urteetan bezala, Kulturaten egingo da GOIAZ! azoka gaur, martxoaren 15ean, eta bihar. Debagoienean Lanbide Heziketaren eskaintza ezagutzeko asmoz azken urteotan antolatu izan den egitasmoa da GOIAZ! Arizmendi Ikastolaren ordezkaritza ere bertan izango da egunotan, izan ere, lau ziklo eskaintzen ditu ikastolak datorren ikasturtera begira: aurreko urteetako […]

GEHIAGO >

Ikasleak Bretainiako trukean

Quimperreko taldea

Bretainian dira trukean parte hartzen ari diren 39 ikasleak Frantses ikasgaia duten ikasleak egun hauetan trukea egiten ari dira Bretainiako Quimper eta Vannes hirietako eskolekin. Lehenengora 22 ikasle joan dira eta bigarrenera, 17. DBHko 2. eta 3. mailako ikasleak dira. Arduradunak honako hauek: A. Aranzabal, A. Berezibar, P. Arregi eta X. Zubizarreta. Atzo abiatu ziren […]

GEHIAGO >

Sexu eta genero aniztasunaz Umezaintzan

Sexu eta genero aniztasuna_1

Larunbatean, Arizmendi Ikastolako Umezaintzan (Haur Hezkuntzako gunea Arrasaten), 30 lagunetik gora elkartu ziren sexu eta genero aniztasunaren inguruko tailer baten. Bertako profesionalek eta gurasoek parte hartu zuten, eta hain zuzen ere, guraso horietako batzuk izan ziren ekimenaren bultzatzaile HHko orientatzaile Arantza Lejarraga eta bertako irakasle Marije Isasmendiren laguntzaz. Tailerra, hiru ordukoa, metodologia aktiboa erabiliz egin […]

GEHIAGO >