BERRIAK

Berriak

Pedagogia Sistemikoaren gaineko formazioa

Gaztelupeko irakasle taldeak Pedagogia Sistemikoaren hastapenetan formazioa jaso dute 3 saiotan. Honen helburu nagusia bizikidetza markoa idazteko ikuspegi bateratu bat eraikitzea da. Honetarako Larraitz Mendizabal eta Aitziber Esnaola Pedagogia Sistemikoaren Eskolako irakasleak gonbidatu dituzte. Beraien eskutik, ikasleekiko duten begirada holistikoa entrenatu dute irakasleek. Argazkiak.

GEHIAGO >

Euskadiko eskrima txapeldunekin praktikatzen

Umezaintzakoak eskrima ezagutzeko aukera paregabea izan dute aste honetan. Gunean bertan praktiketan dagoen Euskadiko eskrima txapeldunak, Igor Zubizarretak, kirol honi buruzko gauza pila bat azaldu dizkie haurrei. Gero denok praktikan jarri dute ikasitakoa ekipazio eta guzti! Argazkiak.

GEHIAGO >

BATU: urrats bat gehiago emateko prest

BATU Proiektu Pedagogiko berriaren diseinua amaitu ondoren ekoizpen fasera pasatzeko ordua heldu da: otsailean LH5n eta martxoan DBH1n egingo da. Horretarako, PROI metodologiari buruzko formazioa jasotzen ari dira ekoizpenean arituko diren LH eta DBHko irakasleak, Agurtzane Mujika eta Mireia Muruamendiaraz Berrikuntza Pedagogikoaren Lantaldeko kideen eskutik. Guztira 28 irakaslek hartu dute parte eta 3 saio izan […]

GEHIAGO >

Arizmendik gaurtik dihardu etorkizunerako

Gabonetako oporretatik bueltan, Almen ikastola-gunean bildu da Arizmendiko ia profesional guztiak. Zehazki, 237 irakasle eta Zerbitzu Orokorretako langile. Eta haren zeregina konplexua bezain garrantzitsua izan da: oinarrizko hezkuntza-ildoei eta aukera metodologikoei buruzko lan teknikoa amaitzea, eta Konfiantzaren Pedagogiaren bidez garatu nahi duen pertsona-ereduarekin lotzea. Jardunaldi horren aurretik, beste bi jardunaldi egin dira 2019-2020 ikasturte honen […]

GEHIAGO >

Ikasbidairako zozketak baditu sarituak

Hona hemen Gaztelupeko DBHko laugarren mailako zozketako hiru zenbakien jabeak: Iban Aranguren (otarra), Jone Barandiaran (Euskal derbirako bi sarrera) eta Sarai del Rio (Muxibarren afaria). Zorionak, hirukote!

GEHIAGO >

Inpaktuak ebaluatzen HHn eta Batxilergoan

Pasa den astean, hilaren 22an, 23an eta 24an, Kanpo Ebaluazioa prestatzen ari den lan taldea bildu zen Arrasaten. Aurretik, azaroaren 14an, beste bilera bat egina zuten. Haur Hezkuntzan 2009an hasitako proiektua ebaluatu nahi, lortu duen inpaktua, hain zuzen ere. Horretarako, orduan Arizmendiko zuzendari pedagogikoa zen Arantza Etxeberria, Arantza Lejarraga, Iñaki Gonzalez, Maider idigoras eta Aitor […]

GEHIAGO >

840.000 euro behar handiena duten ikastolentzako

Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusiak 840.000 euroko laguntzak onartu zituen, Orion egin zuen bilkuran urte amaieran. Diru hori Elkartasun Kutxari eskaera egin dioten hamar ikastolaren artean banatuko da 2020. urtean. 111 ikastolak; 4.500 irakaslek, 500 langile ez irakaslek, 57.000tik gora ikaslek eta parte hartze zuzena duten haien gurasoek osatzen dugu Ikastolen Elkartea. Hezkuntza proiektu sendo bat […]

GEHIAGO >

Gure batxilergoa bisitatzen, Tolosatik

Aurreko ostiralean, Tolosako Herrikide ikastetxeko bi kideren (zuzendari pedagogikoa eta batxilergoko arduraduna) bisita izan zuten Gaztelupen. Ikastolan Batxilergoko planteamendu pedagogiko-arkitektonikoa ezagutzera etorri ziren, eta, besteak beste, Elena Errasti zuzendariaren eskutik IZEN proiektuaren berri izan zuten eta  Arizmendi Ikastolaren eraldaketaren nondik norakoak. Ondoren, batxilergoko espazioak eta ikasleak proiektu multidiziplinarretan lanean bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten, […]

GEHIAGO >

Astelehenean hasiko da matrikulazio kanpaina

Aste honetan Haur Hezkuntzako ate irekiak egin dituzte, Jose Aranan, Basabeazpin, Uribarrin, Olarten eta Santa Teresan. Umezaintzan urtarrilaren 28an irekiko dituzte ateak. Basabeazpikoek, urtarrilaren 29an, 10:30ean eta 14:30ean berriz zabalduko dituzte ateak eta egunerokotasunean gunea ezagutzeko aukera izango dute gurasoek. LHn eta DBHn egingo diren ate irekien eta bilera informatiboen informazioa hemen.

GEHIAGO >

Batxikoen proiektu bukaerak: azken produktuak

Aste honetan aritu dira batxiko ikasleak topera azken entregak, ahozko aurkezpenak eta hausnarketak egiten: Proiektuen azken produktuak prestatzen, alegia. Azterketaren bat ere egin behar izan dute tartean. Bizikletakoek, teknologia esparrukoek, bisitarekin hasi zuten proiektua eta hala bukatu dute: patenteen inguruko hitzaldia entzun ahal izan dute eta Karitasera ere joan dira hango bizikletak konpontzeko tailerrekoekin ikasitakoak […]

GEHIAGO >
21 / 147« First...10...1920212223...304050...Last »