BERRIAK

Berriak

Konfiantzaren Pedagogiaz ikastaro trinkoa asteotan

KP: sakontze ikastaroa

Bost eguneko formazio-saioa (Konfiantzaren Pedagogia: sakontze ikastaroa), egiten dihardute hainbat lagunek Arizmendi Ikastolan asteotan. Nagusiki, Amaia Antero ikastolako Berrikuntza Pedagogikoaren zuzendaria ari da ematen ikastaro trinko hau eta hartzaileak, batetik, KParen bidea hartzen ari diren hainbat ikastolatako kideak dira (Anoeta, Axular, Irura eta Zubimusu ikastolak) eta bestetik, Arizmendi Ikastolako HH, LH, BH, Lanbide Heziketa eta […]

GEHIAGO >

Mikroinformatikaz ikastaroa Lanbide Heziketan

mikroinformatikari buruzko ikastaraoa

Uztailaren 12 eta 13an Mikroinformatikaren kontzeptuak eta ordenagailu eta sareen funtzionamendua izeneko ikastaroa emango da Arizmendi Ikastolan, Ferixalekuan (Arrasate). Lau orduko formazio saio honetan eduki hauek landuko dira: ordenagailuaren muntatzea, konponketak, sistema eragileak, ordenagailuaren formateatzea, sarea eta nabigatzaileak eta routerraren kudeaketa. Arratsaldean izango da, 16:00etatik 18:00etara, eta izena emateko DBHko titulazioa edo baliokidea behar da. […]

GEHIAGO >

Mexikar ikasle talde bat ikastolan bisitan

mexikarren bisita

Atzo Mexikoko 21 ikasleko bi taldek Arizmendi Ikastola bisitatu zuten. Mexikar estatuko gobernuak bultzatzen duen ikasketa programa baten barnean, azken urteetan uztail eta irailean hiru astetan zehar MUk ikasle talde bat izan ohi du bertan. Egonaldi horren egitarauaren baitan ikastolan izan ziren atzokoan, eta bertan Urtzi Uribetxebarria (MU) ez ezik, Iñaki Etxezarreta Arizmendi Ikastolako zuzendaria […]

GEHIAGO >

Udalekuak martxan 650 ikaslerekin

udalekuak

Aurtengo udalekuetan 650 ikaslek hartuko dute parte, eta dagoeneko horietako batzuk itzultzeko bidean dira, beste batzuk abiatzeko egunak kontatzen ari diten bitartean. Uztailaren 8 eta 11 bitartean joango dira bigarren txandakoak , hain zuzen, Otsagi, Zuriza, Acedo eta Garesera. Urtero bezala, monitore eskolakoak (batxilergoko ikasleak) eta hainbat ikasle ohi izango dira ikastolako haur eta gazteak […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 16/06/16

Kontseilu Errektoreak egin dituen azken bi bileren berri doakizue (ekainaren 9 eta 16koa). – PLANTEAMENDU LABORALA Kontseilu Errektoreak bi bilera egin ditu gai garrantzitsu honen inguruan. Ikastolako profesionalek, egindako eztabaida-prozesuaren ondorioz, eginak dituzten emendakinak jasotzen dituen txostena erabili du Kontseilu Errektoreak. Emendakinen txostenean agertzen diren eztabaidagai handienak aukeratu ditugu eta horien gainean Kontseilu Errektoreak dituen […]

GEHIAGO >

Konfiantzaren Pedagogiaren liburuaren bigarren argitalpena

Konfiantzaren Pdagogia_2. argitalpena

Arizmendi Ikastolak bigarrenez argitaratu du Konfiantzaren pedagogia, Arizmendi ikastolaren markoa liburua. Oraingoak zenbait berrikuntza dakar, eduki zein forma aldetik. Konfiantzaren pedagogia lantzeko bi adierazle sakonago garatu ditu Amaia Antero egileak argitalpen berrian eta hainbat ukitu ere eman zaizkio diseinu aldetik. Bestetik, aurreko argitalpenean egindako oker batzuk ere zuzenduta geratu dira ikastolako irakasle Asier Astigarragaren berrikusketari […]

GEHIAGO >

Alemaniatik pozik itzuli dira trukeko ikasleak

parlamentuan, Estrasburgon

Atzo itzuli ziren bost eguneko egonalditik Alemaniako trukean parte hartu zuten ikasle eta irakasleak. Christophorus-Kantorei abesbatzakoekin batera kontzertua eskaini zuten Altensteig herrian igandean eta ondorengo egunetan Oihan Beltzeko hainbat leku eta Estrasburgo hiria bisitatu dute. Kontzertuan 70 lagunetik gora parte hartu zuten Igandeko kontzertuan Arizmendi Ikastolako abesbatzakoekin batera Christophorus-Kantorei abesbatzak ere kantatu zuen eta lau […]

GEHIAGO >

Maite Beitia: Zer (izan) da Almen zuretzat?

Iñaki Albizu izan nuen euskarako irakasle eta hark irakatsi zidan “luze” idazten…. edo kontatzekoak asko izanik, ez dut lortu motzago egiterik. Almenen nago, nere bizitzako 38 urte hementxe eman ditut, eta ezin inolaz ahaztu ibilbide honetan nire gurasoek bere momentuan ikastolaren alde egindako apustu zaila, aukeren artean etorkizun argiena ez zeukana eurena egin zutelako. 3 […]

GEHIAGO >

Gaur ospatuko da Biteri plazan Ikastolaren Eguna

Ikastolaren Eguna

Azken urteotan bezala, Ikastolaren Eguna ostiral arratsaldez ospatuko du aurten ere Arizmendi Ikastolak, eta iazko lekuan izango da, Biteri plazan, hain zuzen. Hainbat ekintza, dena den, Zaldibarren eta portaloian izango dira. Jaiaren hasiera, etxafleroekin, 17:30ean Ospakizunaren irekiera 17:30ean izango da txalapartarekin eta ikastolako bertsolari gazteen agurrarekin. Ordu berean, hasiko dira martxan tailerrak, puzgarriak eta txosnak. […]

GEHIAGO >

Bi lotsatik eta bat motzetik: Zer (izan) da Almen zuretzat?

Nire gazte denborako Almen eskola aurreratua zen; neskak eta mutilak batera… Almenera etorri aurretik 10 urte inguru egin nituen San Frantzisko Xabier Ikastolan: 3 urte inguru sustituzioak egiten gehi beste 8 urte oso. Urte hoietan gune askotatik pasa nintzen: Santa Teresa, Olarte, Gazteluondo, Uribarri, Ferixaleku eta Arimazubi. Gero Jose Arana eta Santa Rita beste 3 urte. Almenen, hau da […]

GEHIAGO >