BERRIAK

Berriak

Euskal Herria Harrera ekimena: Zapatuko ekitaldiarekin eman genion hasiera arropa eta telefono mugikor bilketari

Aranzadi, Txantxiku eta Arizmendi ikastolak migrazio politiken gaineko lanketa egiten ari gara Irungo Harrera Sarea elkartearekin batera, eta datozen bi asteetarako hainbat ekintza antolatu ditugu, hain presente dagoen gai hau ikustarazteko helburuarekin. Izan ere, askotan migrazio politiken gaia lantzeko urrutira joaten gara, baina hemen, Euskal Herrian bertan, Bidasoako muga daukagu. Martxoan zehar antolatu ditugun ekintzak […]

GEHIAGO >

Basabeazpikoek Afrikako Amazigh herrikoen bisita jaso zuten

Joan zen ostiralean, Amazigh herriko zenbait ordezkari izan genituen Basabeazpin ikastolon esperientzia ezagutzen. Herri eta hizkuntza komunitatea hau Afrika iparralde ia osoan dago kokatuta eta tamazighak 30 milioi hiztun inguru ditu. Asya Zayzaoki hizkuntzalari konprometitu eta Garabide elkarteko lankidearen bitartez, Mustafa Saadi eta Yazid Ikdoumi Parisko diasporako buruak izan ziren gurean. Hizkuntza eta identitatearen trataera, […]

GEHIAGO >

Umezaintzakoak Hertzainak taldeko Josu Zabala eta beste musikari batzuekin batera musikaz gozatzen ibili ziren

Martxoaren 10eran musikarekin gozatzen ibili giñen Umezaintzako lagunak. Hiru musikari etorri ziren gurera, tartean Josu Zabala, Hertzainak taldeko kidea. Abesten eta dantzan igaro genuen goiza; lau urteko haurrek Hertzainen Aitormena abestia abestu zieten gonbidatuei eta gero Josuk bere trikitixarekin abesti bera abesteko aukera eman zigun, Umezaintzako haur eta irakasleoi. Bideoa. Sekulako esperientzia izan zen! Testua: […]

GEHIAGO >

GIKAI heziketa ziklokoen ski irteera

Martxoak 14 eta 16 bitartean GIKAI heziketa zikloko 47 ikasle eta 3 irakasle Saint Lary eski estaziora eskiatzern izan ginen. Eguraldia lagun, aurrikuspen guztiak bete genituen. Guztiok osorik eta pozik bueltatu ginen etxera. Datorren ikasturtean berriz! Irudiak. Testua: GIKAI heziketa ziklokoak.

GEHIAGO >

Gaztelupekoek “Memoria historikoa orainalditik” ekimenean parte hartu dute

Gaztelupeko DBH 4ko ikasleek memoria historiko lantzeko saioak izan dituzte aste honetan zehar. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlari baten eskutik, ikasleak ikerketa baten arduradun bihurtu dira: Gerra Zibilean fusilatutako Juanaren ama Teresa eta bere osaba Jose Mari errepresaliatuaren gorpuak topatzea. Ikerketaren amaieran  bi errepresaliatuak aurkitzeko txostena osatzeko gai izan dira. Aurkeztutako ikerketa lanetik abiatuta eta genero […]

GEHIAGO >

Almeneko Street Danceko taldeak ikuskizuna eskaini zuen Oñatin

Almeneko Street Dance-eko taldeak, Bergarako Camden Town akademiaren gidaritzapean, beste 130 dantzarirekin eta Oñatiko Udal Musika Bandarekin batera, pasa den igandean Oñatin antolatu zen ekitaldi batean parte hartu zuen. 700 pertsonen aurrean dantzatu zuten ikasleek, Broadwayko musikalei eskainitako ikuskizunean. Almeneko taldeko dantzariek Leon Erregearen eta Grease-en piezetan parte hartu zuten, saio benetan bikaina eskainiz. Zorionak […]

GEHIAGO >

Basabeazpikoak baso eskolako dinamiketan murgilduta

Aurten baso eskoletako pedagogian oinarritutako lanketei lekua egiten ari gara gure Ikastolan. Bada, oraingoan Basabeazpiko 4 eta 5  urtekoen txanda izan da: ostiraletako Naturan Hezten proiektuaren barruan, Iturriondon pasa zuten goiza. Oraingoan gainera, Ekoguneko Erkiz Miguez-en aholkuraritzapean.  Ederra goiza! Irudiak. Testua: Almen, Basabeazpi eta Jose Aranako taldea.

GEHIAGO >

Gaztelupeko DHB 4ko teknologiako ikasleak MUko tailerretan

Martxoaren 9an eta 16an Gaztelupeko DBH4ko Teknologiako ikasleak, Mondragon Unibertsitatera egin zuten irteera. Bertan bi tailerretan banatuta aritu ziren: Mekanikaren  oinarriak eta Voltaren pila. Ariketen bitartez, teknologia aurreratuak erabili zituzten Ingeniaritzara hurbilduz. Fisikako ariketa batzuk eginez, 3D inprimagailua erabiliz, edo eta zenbait material ezagutuz, teknologiaren oinarriak ezagutuko dituzte ikasleek.  Tailer horiek MONDRAGON ZTIM HUB ekimenak […]

GEHIAGO >
2 / 22612345...102030...Last »