BERRIAK

Berriak

Euskararen erabilera ezan eragitea Komunikazio Ez Bortitzaren ikuspuntutik

Atzo amaitu zuten hiru saiotako ikastaroa DBHko bigarren zikloko profesionalek. Nerea Mendizabalek, Komunikazio Ez Bortitzean adituak, gidatu ditu saioak, aurreko ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzakoekin egin zuen bezala. Hurrengo hilabeteetan batxilergoko irakasle taldearekin egingo du. BAZARA egitasmotik bideratu da ekimena. Argazkiak.

GEHIAGO >

EYPkoak Gasteizen asteburu osoa

Almeneko batxilergoko 1. mailako Estibaliz Benitez, Leire Garro, Kattalin Linazisoro, Amaia Rivera, Maren Seiler eta Maddi Urkia egon dira asteburuan, ostiraletik igandera, EYP eztabaidatan parte hartzen. Mireia Muruamendiaraz irakaslea izan dute lagun. Eztabaidak ingelesez izaten dira eta lege proposamenak defendatu behar izaten dituzte edo beste batzuen proposamenei kontrako argudioekin erantzun. Beste 5 ikastetxetako ikasleekin batera […]

GEHIAGO >

Futbo7 txapelketa Ibarra Berrian

Arizmendi Kirol Elkarteak lehen aldiz antolatuko dut Futbol 7 txapelketa Aretxabaletako Ibarra berrian. 16 urte daramatza kirol ohitura osasungarriak sustatzen eta kirola balioen heziketarako tresna gisa bideratzen. Helburu hauek lortzeko aproposa ikusten dute kuadrilen artean Futbol 7 taldeak osatzea eta 2 hilabetetan zehar larunbat goizetan partidak jokatzea.  Ez da Kirol Elkarteak antolatzen duen txapelketa bakarra. […]

GEHIAGO >

Guraso ordezkarientzat bilera

Loramendi Euskara Elkartetik Eñaut Zubizarreta joan da astean zehar Almenera guraso ordezkariei informazio saioa ematera.  Loramendikoek Aretxabaletako gazteen kultura-kontsumoa nolakoa den jakin nahi izan dute eta horretarako ikerketa bat egin dute: zein musika mota entzuten duten, non, bideo jokoak zein eta  nolakoak diren…  Jasotako datuen berri eman zien Eñautek gurasoei eta ondorio gisa gurasook, horretan […]

GEHIAGO >

PROI SAKONTZE ikastaroa

Aste honetan joan etorri giro handia somatu da Almenen. Jende ezezaguna IDZn, ohikoa baino kotxe gehiago aparkalekuan… Izan ere ikastaro bat egin da bertan; 7 ikastolatako 35 kide joan dira Almenera PROIen (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza) inguruko sakontze ikastaroa egitera. Arizmendi ezezik gehiago ere ari baitira eraldaketa pedagogikoaren bidean urratsak ematen eta bide horretan disziplinarteko PROIak […]

GEHIAGO >

European Youth Parliamentaren saioak Gasteizen

Asteburu honetan Almeneko batxilergoko lehenengo mailako 6 ikasle joango dira Mireia Muruamendiaraz irakaslearen laguntzarekin Gasteizera EYPren Euskadiko saioan parte hartzera. Ostiraletik aurrera, asteburu osoa egingo dute lan horretan: beste ikastetxe batzutako taldekideak ezagutu, gai zehatz batzuen inguruko lege proiektuak eta hauen defensak prestatu, aldeko zein kontrako argudioak garatu… eta hori guztia inglesez! Astean zehar gaia […]

GEHIAGO >

LHkoak ekintzetan murgilduta

Batzutan egin eta bizitakoen ikuspegi hobea jasotzen da denboraren distantziarekin. Horrelako ariketa egin dute Almeneko LH4koek: Otsailetik begira jarri dira urtarrilean zehar egindakoei eta begira nolako zerrenda atera zaien. “Urtarrilean LHko 4. mailakook hainbat ekintza burutu ditugu: Patxi Zubizarreta idazlearekin solasaldia izan genuen, Basabeazpikoekin musika saio bateratuaz gozatu genuen, zatikien kontzeptua ulertzeko pizza ederrak prestatu […]

GEHIAGO >

Arizmendiko ikasle bat EHko Kluben Arteko Txapelketaren finalean

Gaztelupeko 1 batxilergoko ikaslea den Julen Olaizola, esku pilotako kluben arteko finalean izango da. Pasa den asteburuan Zeanuriko Danel Beitiari, 9-22 irabazi ondoren  Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketaren finala jokatuko du. Hiru aste barruko finalerako eskuak berreskuratzea izango da orain inportanteena Julenentzat. Berria Goienan.

GEHIAGO >

“Egunean Behin” otsailak 3tik 9ra asteko irabazlea

Otsailaren 3tik 9rako astean Mikel Egigurenek, Gaztelupeko irakasleak, bildu du puntu gehien “Egunean behin” jokoan. Saria, Donostiako Nineu jatetxean bi lagunentzat dastatze menua. Bestalde, Oihan Loitik, Libe Argoitiak eta Uxue Sampedrok, Gaztelupeko batxiko ikasleek,  AEDko Ttak gazte taldeak “Egunean behin” jokoaren Arrasateko taldearen aurkezpena egin zuten Goienan. Saria lortzeko Mikel Egigurenek emandako sekretoak jakin nahi […]

GEHIAGO >

Mikroinformatika ziklokokoak MGEPn bisitan

Asteazkenean, Mikroinformatikako 1. mailakoak bisitan izan ziren MGEPn. Bertan, erabiltzen duten prozesamendu azpiegituraren eta sarearen zati bat ikusi ahal izan zuten. Gainera, iaz Ferixalekutik MGEPera ASIER Goi Mailako zikloa egitera joan ziren ikasleen eskutik zikloaren inguruko zuzeneko informazioa jaso zuten. Ondoren, MGEPak eskaintzen duen Robotikako Heziketa Zikloen berri izan zuten. Bisitan zehar lunch gozo bat […]

GEHIAGO >
18 / 147« First...10...1617181920...304050...Last »