BERRIAK

Berriak

Ekokaleak lehiaketakoak Umezaintzan etxola eraikitzen

etxola

Ikastolako Lanbide Heziketak antolatutako Ekokaleak Ideia lehiaketan partaide izan diren hainbat kide Arrasaten dira atzo geroztik. Ostirala bitartean bertan izango dira XXI. Mendeko Etxebizitzen jardunaldietan eta Ekokaleak lehiaketako sari-banaketa ekitaldian parte hartzeko. Urtero etorri ohi dira Lanbide Heziketako eraikuntza arloko ikasleak jardunaldietara, baina aurten bereizia izango da, izan ere, praktika bat ere egingo dute osagarri, […]

GEHIAGO >

Alemaniako Christophorus abesbatza trukean ikastolan

Christophorus-Kantorei

Igandetik asteartera bitartean Arizmendi Ikastolak Christophorus abesbatza hartuko du gonbidatu. Alemaniako Alstensteig-eko (Oihan Beltza) gazte abesbatza Espainian zehar ibili da aurreko egunetan kontzertuak eskaintzen, eta datorren astean Euskal Herritik pasatuko da, ikastolako abesbatzarekin trukea eginez. Igande eguerdian iritsiko dira Arrasatera eta iluntzean, 20:00etan, San Juan parrokian kontzertua eskainiko dute ikastolako abesbatzarekin batera. Astelehena ikastola, Arrasate […]

GEHIAGO >

BHKlip lehiaketaren Ikuslearen Saria bozkatzeko epea zabalik

BHklip, 2015

Ostegunean erabaki zuen epaimahaiak aurtengo BHKlip bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria. Aste honetan, berriz, Ikuslearen Saria bozkatzeko epea zabaldu da. Botoa maiatzaren 31ra arte eman ahal izango da. BHKlip blogean Ikuslearen Sarirako hautatu diren bideoak ikusi ahal izango dituzu, eta bertatik eman ahal izango da botoa. Pertsonako eta e-postako boto bakarra onartuko da. Aurten BHKlip bideo-lehiaketan hogeita […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2015/05/11

Hona hemen Kontseilu Errektoreak izan zuen azken bileraren berri BAILARA PROIEKTUA Bisitari eta proiektu berri baten albistari izan ditugu BAGARAko koordinatzailea Nagore Iraola, LANKIko Igor Ortega bazkidea eta BAGARAn dugun ordezkaria Iñaki Gonzalez. Antza, BAGARAren baitan eta azken hilabeteotan zehar, aztergai izan da kooperatiba-mugimenduaren gizarte eraldaketaren ibilbidea eta egin duten diagnostikoaren gainean Bailara Proiektua izeneko […]

GEHIAGO >

San Isidroak iristear Santa Teresara

Santa Teresakoak danborrada prestatzen

San Isidroak iristear Santa Teresakoen auzora Datorren asteburuan San Isidroak ospatuko dituzte Zigarrola auzoko kideek eta Arrasateko herritarrek. Eta aurten ere, urtero bezala, Arizmendi Ikastolako Santa Teresa gunekoek auzoko jaietan parte hartuko dute hainbat ekintzen bitartez. Ostegunean, 11:15etik 12:30era Musakolako jai batzordekoekin batera bosgarren eta seigarren mailakoak bolatokira joango dira bolo-jokoan aritzera. Ostiralean, berriz, goizean, […]

GEHIAGO >

Euspot lehiaketan, Gazte Saria Almeneko lau gazterentzat

Euspoteko Gazte Saria

Almeneko lau ikaslek jaso dute Euspot lehiaketako Gazte Saria  Euskarazko Spot lehiaketaren laugarren edizioan Gazte Saria Almeneko DBHko laugarren mailako Ander Beitialarringoitiak, Lander Mediavillak, Asier Berezibarrek eta Mikel Zumaldek jaso dute. Aurkeztu ziren 35 lanetatik 22 finalisten artean Almeneko sei lan egon ziren, eta hain zuzen ere, horietako batek jaso du Gazte Saria. Berpiztu bizikleta […]

GEHIAGO >

Txorbela otxotea, Olarten kantari

Txorbela otxotea

Ostiral arratsaldean Txorbela otxotea Olarten izan zen kantari. Bertako haurrei hainbat kantu abestu zien taldeak. Afrikar abesti bi, beste bat ingelesez eta beste bi euskaraz. Haurrek beraiek apirilean Abesbatzen Topaketetan kantatu zituzten bi abesti ere kantatu zituzten. Haurrak poz-pozik egon ziren emanaldian, eta ahal izan zuten neurrian, txikiek ere parte hartu zuten abestietan. Abesti bat, […]

GEHIAGO >

XXI. Mendeko Etxebizitzen Jardunaldietan etxola bat eraikiko dute

eraikuntzako jardunaldiak

Maiatzaren 22an egingo dira ,Arizmendi Ikastolaren Lanbide Heziketak antolatuta, XXI. Mendeko Etxebizitzen jardunaldiak Kulturaten (Arrasate) 09:00etatik 14:00etara. Bederatzigarren aldi honetan berrikuntzarik egongo da, izan ere, karezko mortairuei buruzko ikastaro batekin osatuko dituzte jardunaldiak. Aurreko urteetan bezala, eraikuntzaren sektorean aritzen direnenei ez ezik, gainerako interesatuei ere zuzenduta daude. Eraikuntza eta osasuna, aurtengo gaia; karezko mortairuen ikastaroa, […]

GEHIAGO >

Igandean Herri Urratsera, Ziburuko ikastolaren alde

Kaskaroteneari elkartasuna Jose Aranakoek

Igandean, maiatzaren 10ean, ospatuko da Euskal Herriko iparraldeko ikastolen festa, Senperen. Aurtengoa Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde egiteko izango da. Izan ere, ikastola txiki horrek bizirauteko izan dituen arazoak gaindituta, ikastolarako lur saila erosteko 300.000 euro behar dute. Ikasturte honetan asko izan dira ikastoletatik, tartean Debagoieneko ikastoletatik, adierazi zaizkien keinuak. Hainbat ekimeni esker, bailarako ikastoletatik 12.000 euro inguru […]

GEHIAGO >

Langileentzako ikastaroak Lanbide Heziketan

Hobetuz ikastaroa LHn

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak, Hobetuzen bitartez, beste bi ikastaro jarriko ditu martxan ekainean. Alde batetik, Higiene- eta elikagai-arretako esku-hartzeak erakundeetan ikastaroa, 70 ordukoa eta ekainaren 1etik 30era bitartean emango dena. Ikastaro honek gaitasun ziurtagiria lortzeko balio du , “Menpeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea erakunde sozialetan” ziurtagiria, hain zuzen ere. Arizmendi Ikastolaren Ferixalekuan (Arrasate) emango da […]

GEHIAGO >