BERRIAK

Berriak

DBHkoen III. Olinpiadetan ikasleak, oso gustura

DBHkoen III. olinpiadak

DBHkoen III. Olinpiadetan, ikasleak oso gustura Joan zen astean bigarren mailako DBHkoen olinpiadak jokatu ziren Iturripen, hirugarrenez. Goizeko 09:00etan Arrasateko Iturripen elkartu ziren Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako Arizmendi Ikastolako ikasleak eta irekiera ekitaldi batekin eman zioten egunari hasiera. Horretarako talde bakoitzak aurkezpena eta desfilea egin zuen eta ondoren, denok batera aurreskua dantzatu zuten. Jarraian, txapelketekin […]

GEHIAGO >

Arimazubi margotzen, gurasoekin batera

Arimazubi pintatzen

Arimazubi margotzen, gurasoekin batera Joan zen larunbatean, guraso batzordeak deituta, Arimazubiko kanpoko patioaren margotze-lanak egin zituzten bertako hainbat gurasok, irakaslek eta ikaslek. Ikastolako irakasle Eli Villarrek diseinua egin ondoren, larunbat goizean patioko paretak margotzen ibili ziren 40 lagun inguru. Ikasle nagusiek, euren artista eskuak erakutsi ondoren, ikasle txikiekin ere arduratu ziren, hainbat tailer eta jolas […]

GEHIAGO >

Ikasleen aurkezpenak Zientziaren Astean

Ikasleak Zientziaren Astean

Bilboko Zientzia Azokan ikasleen aurkezpenak Larunbatean, Zientzia Azokan izan ziren batxilergoko hainbat ikasle hiru proiekturen berri ematen jendaurrean. Laborategiko teknikak ikasgaia dute ikasle horiek, eta Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokara eraman zituzten ikasturtean zehar landutako ikerketa-proiektuok. Bilboko Plaza Berrian, jendaurrean, aurkeztuko zituzten, eta eurekin bertan izan zen Itsaso Nuin irakaslearen hitzetan “oso pozik geratu ziren izandako […]

GEHIAGO >

Bi ikasle Ingalaterran, Erasmus bekei esker

Erasmusekin Ingalaterran bi ikasle

Ingalaterran Lanbide Heziketako bi ikasle, Erasmus bekei esker Lanbide Heziketako goi mailako TAFYD heziketa-zikloko bi ikasle Torquay-n (Ingalaterra) dabiltza osatzen euren ikasketa zikloa, Erasmus bekei esker. Andoni Izagirre arrasatearra eta Xabier Barcina urretxuarra praktikak egitera abiatu ziren Aste Santu aurretik Ingalaterrara eta han amaituko dute ikasturtea. Heziketa Fisikoko irakaskuntzan eta futbol entrenatzaile lanetan ari da […]

GEHIAGO >

Osasun Astea Almenen

osasun astea almenen

Osasun Astea Eskoriatzako guneetan Aste honetan, Eskoriatzako Udalak, Huhezik eta Arizmendi Ikastolak Osasun Astea antolatu dute. Lankidetzan ari dira egitasmo honetan hiru entitateak, Arizmendi Ikastolarentzat lehenengo aldia delarik. Izan ere, hirugarrenez antolatu da aurten Osasun Astea. Egunero askotariko ekimenak egin dira. Besteak beste, asteartean Huheziko ikasleak Almenera joan ziren eta laugarren eta bosgarren mailako ikasleekin […]

GEHIAGO >

Alaine Agirre idazlea, Almenen

Idazlea Almenen

  Alaine Agirre idazlea, Almenen Gaur da Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta horri lotuta hainbat ekimen egiten ari dira astean Arizmendi ikastolan. Horietako bat izan da Alaine Agirre idazle gaztearen bisita Almenera. Asteartean izan zen kontu-kontari hirugarren mailako ikasleekin. Oso gustura egon ziren Almeneko txikiak egindako galderen erantzunak eta idazlearen bizipenak entzuten. Beste hainbat ekintza ere […]

GEHIAGO >

Gaurko egunez jaio zen, orain 100 urte, Arizmendiarrieta

arizmendiarrietaren mendeurrena

Gaurko egunez jaio zen, orain 100 urte, Arizmendiarreta On Jose María Arizmendiarrieta Madariagaren jaiotzaren mendeurrena da gaur. Hori dela-eta, kooperatiben munduan hainbat ekimen jarri dira abian bai gaurko baita aurreko eta ondorengo egunetarako ere. Aurreko larunbatean, Laboral Kutxak haren irudia gogoratzeko omenaldi gisa bideo bat proiektatu zuen Batzar Nagusian. Gaur, berriz, Mondragon Unibertsitateak loreak jarri […]

GEHIAGO >

Soroiz aktorea, Lehen Hezkuntzan

Soroiz aktorea Arimazubin

Jose Ramon Soroiz euskal aktore ezaguna izan da asteon bisitan Arizmendi Ikastolan Lehen Hezkuntzako guneetan. Lehenengo  Arimazubi eta Gazteluondoko laugarren eta bosgarren mailako ikasleekin izan zen, eta hurrengo egunean Santa Teresa eta Almenekoekin. Aktoreak  Tramankuluak ikuskizuna antzeztu zien ikasleei. Ekarri zituen tramankuluak aitzakia hartuta, hainbat istorio kontatu zien ikasleei, besteak beste, Paco Aristiren Memesioren ipuinarena. Ikasleak oso […]

GEHIAGO >

Euskal Herriko Colegiales Kopa, Arizmendirentzat

Colelgiales Kopa Arizmendirentzat

Joan zen ostiralean, Arizmendi Ikastolako mutilen saskibaloi taldeak Euskal Herriko Colegiales Kopako finala irabazi zuen Gasteizeko Corazonistas taldearen aurka 56-53 irabaziz. Partida bizia izan zen joan zen ostiralekoa eta ikusleen aldetik, animazio handiarekin jarraitutakoa. Amaieran berdintsu ibili ziren biak, emaitzari dagokionez, eta horrek berotasunez bete zuen giroa, azkenik garaipena ikastolako taldearentzat izan zelarik.

GEHIAGO >

Beste hiru ikasle Europako gazte parlamentari

Gaztelupeko taldekoak Europara

Batxilergoko lehenengo mailako hiru ikasle aurtengo EYPko (European Youth Parliament) azkeneko fasera pasatu dira, eta, horri esker, atzerriko eskualde- eta nazio-kanporaketetan parte hartzeko aukera izango dute aurrerantzean. Gainera, Europako gazte parlamentari izango dira hurrengo urteetan. Hiru ikasle horiek Jon Lizarraga, Maider Azkarate eta Jone Heriz dira, Arizmendi Ikastolako Gaztelupen batxilergoa egiten dihardutenak eta Pazko Astean […]

GEHIAGO >