BERRIAK

Berriak

Gaur, Arizmendi Ikastola Copa Colegialeseko EHko finalean

Copa colegialeseko finalera

Euskal Herriko finalean egongo da Arizmendi Ikastola, gaur Gaur, apirilaren 17an, jolatuko da Copa Colegiales saskibaloi txapelketako finaletako bat Gasteizeko Marianistas ikastetxean. Euskal Herriko mutilen finala izango da, hain zuzen ere, bertan jokatuko dena, eta Arizmendi Ikastolako batxilergoko gazteak bertan izango dira. Gasteizeko Corazonistas taldearen aurka egingo dute partida iluntzeko 20:00etan. Ointxe saskibaloi taldeko jokalariak […]

GEHIAGO >

LHren “Eraikuntza pil-pilean”, apirilaren 23an

eraikuntza pil-pilean

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako eraikuntzako heziketa-zikloak antolatuta eta “Eraikuntza pil-pilean” hitzaldi sortaren barruan, “Grafenoa duten Margo eta Mortero ekologikoen belaunaldi berria” gaiaz hitzaldia egingo du Graphenstone enpresako ordezkari Yoana Iturainek. Hizlariak azalduko du, besteak beste, grafenoa zer den eta bere funtzionalitatea, fabrikazioa eta beste materialetan sortu ditzakeen onurak. Hitzaldi hau sektoreko profesionalei, arkitektura eta hirigintza […]

GEHIAGO >

Hiru ikasle EYPko nazio mailako topaketetan

EYP_nazionala_sevillan

Apirilaren 8tik 13ra bitartean Arizmendi Ikastolako hiru gazte Sevillan izan dira Europako Gazte Parlamentuko nazio mailako topaketetan. Bertan, estatuko 72 ikasle elkartu dira, eta, batzordeetan banatuta, Europako Parlamentuko erresoluzioak eztabaidatu dituzte eta soluziobideak proposatu. Arizmendi Ikastolak ez ezik, beste bi ikastetxek ere parte hartu dute Euskal Herritik, Bilboko Maristak eta Aguraineko Aniturri institutuak, hain zuzen […]

GEHIAGO >

Eskolarteko Abesbatzen 27. Topaketan, rock-and-rolla euskaraz

abesbatza_2013

Ostiralean egingo da aurtengo eskolarteko abesbatzen topaketa, Amaia Antzokian. Aurtengo gaia “Rock-and-rolla euskaraz” izango da, eta zazpi taldek hartuko dute parte. Oñatitik hiru talde etorriko dira, Txantxiku Ikastola, Urgain eskola eta Elkar Hezi ikastetxea, hain zuzen ere. Arizmendi Ikastolatik, berriz, Olarte, Gazteluondo, Santa Teresa eta Arizmendi Ikastolako DBHko taldea. Ume eta gazteek kantatuko dituzten abestiak […]

GEHIAGO >

Batxilergoan, oso pozik POPBL proiektuekin

POPBL batxilergoan

Batxilergoko lehenengo mailan egiten dituzten diziplina arteko lanak dira POPBL-ak (Proyect Oriented Problem Based Learning). Konpetentzien lanketarako askotariko arazoen aurrean jartzen dituzte ikasleak, modalitateka. Aste Santu aurretik Gaztelupeko eta Almeneko ikasleek bi astez jardun zuten lanean proiektu horietan; giza-gizartekoek krisiaren inguruko workshop-a egin zuten; zientzietakoek, sukaldaritza proiektua eta teknologia modalitatekoek, bizikleta muntaiarako tailerra. Azken urteetan […]

GEHIAGO >

Hiru ikasle gaur, Galdegazten, kazetari

galdegazten hiru ikasle

Eli Maidagan, Urtzi Urizar eta Victor Garcia, Gaztelupeko DBH 3ko ikasleak, GOIENAko Galdegazte programan gaur, asteazkena, Xabi Igoa Arabako bertsolari txapelketan izan den aramaioarra elkarrizketatzen. Hitzordua: GOIENA telebistan, 10:00etan. Argazkiak.

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 15/03/31

Pasatu berri den ostegunean, martxoak 26, Kontseilu Errektorearen bilera izan zen. Oso laburra izan zen eta hona hemen laburpentxoa: – PLANTEAMENDU LABORALA Pasa den ikasturtean Barne Araudia onartu ostean, eginkizun gelditu zitzaigun gai potolo bat: gure kooperatibako profesionalen lan baldintzak egungo beharretara ekartzea eta garatzea. Horretarako, Kontseilu Errektoreak 2014an batzorde berezi bat jarri zuen lanean: […]

GEHIAGO >

Tosca operan zapatuan Arizmendi Ikastolako ikasleak

Tosca operarako entsaiatzen

DBHko lehenengo zikloko hamar ikaslek Tosca operan parte hartu zuten, larunbatean Amaia Antzokian. Lehenengo atalean apaizaren meza-laguntzaile antzezlanak egin zituzten; antzezlanak, bai, izan ere, abestuz gain dantza eta beldur espresioak ere adierazi zituzten, batez ere, Scarpia protagonista gaiztoak eszenatokian sarrera egin zuenean. Entrenamendua eta aldez aurreko saioak egin behar izan dituzte hamar ikasle horiek obrarako; […]

GEHIAGO >

Copa Colegialeseko lehenengo faseko finalean

Copa colegiales finalera

Arizmendi Ikastola Copa Colegialeseko lehenengo faseko finalean egongo da apirilaren 17an. Copa Colegialen parte hartzen ari da aurten Arizmendi. Lehenengo fasea bukatzear dago, eta nahiz eta nesken ekipoak ezin izan duen aurrera egin, mutilak lehen faseko finalera heldu dira. Ointxe kirol elkartearen laguntzarekin eta Gorka Zurutuza entrenatzailearen gidaritzapean, finala jokatuko dute Arizmendi Ikastolako saskibaloi jokalariek […]

GEHIAGO >

‘Bullying’-a eta boterekeria

Maiz mintzo gara bullying deitzen dugun arazoaz. Nire zalantza, baina, zera da: ba al dakigu zer den bullying delakoa, benetan? Eta, jabetzen al gara zer dagoen horren zuztarrean? Ingelesetik datorren bullying kontzeptua definitzeko, testuinguru eskolarrera jotzen dugu, eta hor, ikasleen artean gertatzen den “erasoa”, “tratu txarra” eta antzeko esanahia duten terminoak baliatzen ditugu. Normalean, ikasgelaren […]

GEHIAGO >