BERRIAK

Berriak

Gabonetako kanpainaren azken eguna

gabon kanpaina

Azken urteotan egin izan den bezala, aurten ere Arizmendi Ikastolak, Gabonei begira, eta hainbat ikastolari eta euskalgintzari laguntzeko,  produktu batzuk erosteko aukera eskainiko die familia eta langileei. Aurtengo produktuak bost izango dira: Seaskako egutegia, Ahüzki otarra, Irati otarra, Errigorako saski beltza eta Errigorako saski zuria. Gaur da eskaera egiteko azken eguna Eki.men honen bitartez, Arizmendi Ikastolak […]

GEHIAGO >

Elkarlan Sariak: ikastolako lanari botoa

Kirolezberdin

Orain bizpahiru urte, Aita Mennik eta TAFYD heziketa zikloak, elkarlanean, garunean kaltea duten pertsonekin proiektu bat jarri zuten abian. Aurten, San Juan de Dios ospitaleak eta ikastolako ZIG gelak (Zeregin Ikaskuntza Gela) bat egin dute proiektuarekin, eta Elkarlan Sarietara aurkeztu dute egitasmoa (Kirolezberdin). Botoa emateko epea azaroaren 15era arte Publikoak bozketa bidez parte hartu ahal […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2016/11/ 13 eta 27

– PLANTEAMENDU LABORALA Ikastolako profesionalek beren iritzia eman dezaten, testua itxi da. Iritzi hori jaso nahi da azaroaren 9an, egun horretan, arratsaldeko 5etan egingo den Profesionalen Batzarraren bukaeran, profesional bakoitzak emango duen botoaren bidez. Batzar horretan Kontseilu Errektoreak, eramandako prozesuarekin batera, testuaren osagai nagusiak agertuko ditu, xehetasunak aurkeztu eta izan diren emendakin askoren onartzearen eta […]

GEHIAGO >

KParen ikastaroa profesionalentzat

KParen sakontze ikastaroa

Konfiantzaren Pedagogiaren sakontze ikastaroan parte hartzen dihardute 60 lagunek Arizmendi Ikastolako Gaztelupen. Astelehenean hasi eta ostiralera arte izango da, 09:00etatik 15.30ak arte. Partaideak hainbat ikastolatako profesionalak dira: 41 lagun Anoeta, Lazkao, Laskurain, Axular, Orio, San Benito, Txantxiku eta Zubimusu ikastoletatik etorri dira eta hemeretzi kide bertakoak dira. Arizmendi Ikastolako Berrikuntza Pedagogikoaren zuzendari Amaia Anterok gidatzen […]

GEHIAGO >

Bihar Ezkurtxorekin Apotzara

Ezkurtxo_1

Bihar, larunbata, Ezkurtxoren Eguna ospatuko dute Jose Arana eta Almeneko ikasleek. Bi urtetik gorako haurrek eta Lehen Hezkuntzako laugarren mailara artekoek arratsalde pasa egingo dute Eskoriatzako Apotza auzoan. Hirugarren bueltari ekingo diote aurten Udala eta Arizmendi Ikastola (Jose Arana eta Almen) egitasmoarekin hasi zirenetik, orain hogei-bat urte, aurtengoa hirugarren itzuleraren hasiera izango da, Apotzagan –bertan […]

GEHIAGO >

Batxilergokoek lan kooperatiboaz formazioa

Batxilergokoak lan kooperatiboaz formazioa

Batxilergoko profesionalek lan kooperatiboaren gaineko formazioa urriaren 12an. Eguaztenean, Pilarika egunean, batxilergoko irakasleek lan kooperatiboaz formazioa jasoko dute Madrileko OTBInnova-ko Juan Núñezeren eskutik. Lan kooperatiboa da ikastola batxilergorako prestatzen ari den eraldaketa pedagogikorako estrategia metodologiko nagusia.

GEHIAGO >

HUHEZI-MU eta ARIZMENDIren arteko kooperazioa

Pasa den uztailaren 20an, Donostiako Kursaalen, gure kooperatiba-taldearen Kongresuak aho batez onetsitako Etorkizuneko MONDRAGON proposamenean erronka jakin bat planteatzen zitzaigun: ezagutzari legokiokeen proiektu traktore bat antolatzea. Bistan denez, Etorkizuneko MONDRAGON planteamenduak agerian utzi du balio korporatiboen bizipena sendotzeko beharra, baita Eraldaketa Sozialaren balioari bultzada berri bat emateko beharra ere. 2014ko abenduaren 15eko Kongresu-saioan, Javier Sotil […]

GEHIAGO >

HEZIKOOP proiektu kooperatiboaren aurkezpena

Hezikoop proiektuaren aurkezpena

Hezikoop egitasmoaren aurkezpena egin zen atzo Garaia Berrikuntza Gunean. Huheziko dekano Begoña Pedrosak eta Arizmendi Ikastolako zuzendari J. Iñaki Etxezarretak aurkeztu zuten proiektua. MU-Huhezi eta Arizmendi Ikastola iaz hasi ziren diseinatzen “hezkuntza kooperatiboaren eredu berria” ekarriko duen proiektua: HEZIKOOP. Abiapuntu du ikastola kanpoko eragileekin zein barruko kideekin 2015-16an egindako ikerketa (Iparra: Arizmendi 2020), eta Etorkizuneko […]

GEHIAGO >

Ostiralean frantses ikasgaikoak, Miarritzen

Frantsesekoak Miarritzen_1

Aurreko ostiralean, DBHko bigarren mailako frantseseko ikasleek Miarritzen pasatu zuten eguna. Azokan eta bertako kaleetan egin zituzten mintzapraktika saioak, eta, eguraldia lagun, primeran ibili ziren. Irteera hori azken urteotako ohiko jarduera da, gelan ikasitakoa praktikan jartzeko. Pepe Arregi, Maite Beitia eta Ana Aranzabal irakasleak joan ziren eurekin.

GEHIAGO >

60 urte igaro eta gero, burua lehengo lepotik!

60 urte igaro eta gero, burua lehengo lepotik! (Joseba Iñaki Etxezarreta, Arizmendi Ikastolako zuzendaria) Estatu baten hezkuntza-sistemari buruzko definizioen artean, zehatza eta argia den ondoko hau aurkitzen da: Estatu hori gobernatzen dutenen kontzepzio juridiko eta pedagogikoen sintesia instituzionala (Hans, Schneider, Rosello). Espainiako Estatua 1953an gobernatzen zutenek Batxilergoa bi etapatan bereizi zuten: Elemental (10 urterekin has zitekeena) […]

GEHIAGO >