BERRIAK

Berriak

Aratusteetarako abesti onenari saria

aratusteetako abestia

Aretxabaletako Udaleko kultura batzordeak abian jarri zuen aratusteetarako abestia hautatzeko lehiaketan, Arizmendi Ikastolako zortzi ikaslek saria jaso dute egin duten lanagatik. Zortzi gazte horiek batxilergoko ikasleak dira Almen gunean, eta 600 euroko saria jaso dute Ez da egun txarra izango lanagatik. Aripro taldea osatzen duten ikasleak honako hauek dira: Ainhoa Sanchez, Eider Luengo, Irati Gaztelu, […]

GEHIAGO >

Umezaintzakoek danborrada ospatu dute

danborrada_umezaintza

Umezaintzako haurrek San Sebastián Eguna ospatu dute danbor doinuek lagunduta Gaur, San Sebastian Egunean, Umezaintzako haurrek ere atera dituzte euren danborrak eta goizean zehar han ibili dira danbor hotsetan murgilduta. Gunean bertan hainbat doinu jo dituzte eta Arrasateko Iturbide egoitzan ere izan dira. Goizean goizetik hasi dira prestatze lanetan, 11.30ean ekitaldia egiteko. Bi urtekoak sehaskako […]

GEHIAGO >

Urteko Batzar Nagusian, 222 partaide

batzar nagusia

Joan zen ostegunean, hilak 15, egin zuen urteroko Batzar Nagusia Arizmendi Ikastolak. Bertara deituak izan ziren bazkide laguntzaileak, guraso ordezkariak eta langileak. Guztira, 594 lagun. Bertaratu zirenak 136 bazkide izan ziren eta beste 66 bazkideren ordezkaritza ekarri zuten. Parte-hartzea, hortaz, 222ekoa izan zen. Bilera bigarren deialdiarekin batera hasi zen, 18:30ean, eta bertan zuzendariak 2013-14 ikasturteko […]

GEHIAGO >

Ikastola gaur, zergatik? hitzaldia datorren astean

iñaki_hitzaldian

Ikastola gaur, zergatik? izenburupean hitzaldia emango du Arizmendi Ikastolako zuzendari Iñaki Etxezarretak datorren astean Leintz bailarako hiru herritan. Inaki Etxezarretak, Arizmendi Ikastolako zuzendariak, Eskoriatza, Arrasate eta Aretxabaletan hitzaldia emango du datorren astean Ikastola gaur, zergatik? galderari erantzunez. Lehenengoa Eskoriatzako Ibarraundi museoan izango da, asteartean, hilak 20. Hurrengo egunean, asteazkenean, Arrasaten egingo du, Kulturaten; bi horietan […]

GEHIAGO >

Ate-irekiak Ikastola bertatik bertara ezagutzeko

ate-irekiak

Arizmendi Ikastolak Konfiantzaz zatoz ikastolara lelopean egin nahi dio harrera instalazioak, lan egiteko modua, komunitateko kideak… bertatik bertara ezagutu nahi dituen edonori. Horretarako ate-irekiak eta informazio bilerak antolatu ditu datozen asteetarako. Lehenengoa urtarrilaren 24an, larunbatean, izango da Almenen. Urte sasio honetan, seme-alabak matrikulatzeko gurasoei sortzen zaien beste kezka bati erantzuteko asmoz, Ikastola gaur, zergatik, hain […]

GEHIAGO >

Maren Lezeta ikaslea Kirolzaletasunaren eredu

malen saria jasotzen

Maren Lezeta Almeneko ikaslea Kirolzaletasunaren eredu izateagatik saritu dute. UDAk Eskua Saria eman dio Gabonetan Lehen Hezkuntzako 4. mailan ari den Maren Lezeta ikasleari. ESKUA (Errespetua Sustatzeko Kirola Ulertuz Atxabaltan) sariak orain urte batzuk hasi zen ematen UDA kirol elkartea, eta aurtengoa Marenek jaso du azken hilabeteotan erakutsi duen jarreragatik. Futbola omen du pasio ikasleak, […]

GEHIAGO >

Zilarrezko Garaikurra Arizmendi abesbatzakoek Errenterian

abesbatza errenterian

Aurten ere Zilarrezko Garaikurra lortu dute Arizmendi abesbatzakoek Errenterian Abenduaren 27an, Errenterian izan ziren Arizmendi Abesbatzako kideak Rakel Murgiondoren zuzendaritzapean. Aurtengoan 65 ikaslez osatutako talde batek hartu zuen parte Errenteriako abesbatzen lehiaketan. Pozik itzuli ziren abesbatzakoak, izan ere, urrea ez, baina zilarrezko garaikurra lortu zuten. Rakel Murgiondo ere oso pozik egin zuten lanarekin, bereziki, kontuan […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2015/01/12

2015 On!! lehenik. Urteberriko lehen egunetako eginkizun nagusia Kontseilu Errektorearen bilera genuen. Eta pasa den astean, ostegunean, hain zuzen, bilkura egin genuen. Honatx informazioa. – ORDEZKAPEN PUNTUALAK Ikastolan suertatzen diren ordezkapenen multzoan badira iraupen txikia duten ordezkapenak, puntualak deitzen ditugunak. Erabaki dugu kasuok aztertzea, balizko arautzea barne. – EMAITZA AKADEMIKOAK Urtero, sasoi honetan, aurreko ikasturtean […]

GEHIAGO >

Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketan Athletic garaile

Urtarrilaren 3 eta 4an ospatu zen Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketan, senior mailan, Athletic taldeak irabazi zuen Realaren eta Debagoieneko selekzioaren aurka jokatutako triangularra. Aurretik, Debagoieneko selekzioak Realaren aurka 0-4 galdu zuen eta Atheticen aurka 0-8, beraz, finala Euskal Herriko eliteko taldeen artean jokatu zen, Atheticek bi golen aldearekin irabaziz (0-2). Urtarrilaren 4an, berriz, alebinak eta […]

GEHIAGO >

Ausolanekin beste lankidetza-hitzarmen bat

Ausolanekin hitzarmena

Atzo, abenduaren 16an, Ausolaneko lehendakari Susana Roak eta Iñaki Etxezarreta Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusiak lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten. Konfiantzaren Pedagogia proiektua garatzen laguntzeko izango dira Ausolanek Arizmendi Ikastolari, lankidetza-hitzarmen horren bitartez, eman dizkion 3.000 euroak. Konfidantzaren Pedagogia proiektua Arizmendi Ikastola Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan aurrera eramaten ari den proiektu pedagogiko berritzailea da. Orain bi urte […]

GEHIAGO >