BERRIAK

Berriak

Urdelardero ospatu dute Eskoriatzan

Urdelardero Eskoriatzan

Aratusteei hasiera ematen lehenetakoak izan ohi dira Eskoriatzakoak. Horrela, atzo Eguen Zuri izanik, Urdelardero ospatu zuten Almenekoek eta Jose Aranakoek elkarrekin. Haurrek ziria txorixo eta jaki goxoekin eraman zuten ikastolara eta gero kalez kale kantuan ibili ziren. Bukatzeko herriko plazan elkartu ziren eta udalak eskainitako txistorra jan zuten. Goiz bikaina pasatu ondoren, arratsaldean ere festan […]

GEHIAGO >

Almenekoak eta Gazteluondokoak Terracotta Army erakusketan

Terrakotta Army erakusketa

Aste honetan, bi gunetako ikasleak izan dira Bilbon bisitari, Almenekoak eta Gazteluondokoak. Euskalduna museoan dagoen Terrakotta Army erakusketa bisitatu dute. Izan ere, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailakoek Txanela ikasgaian Txina landu dute, eta zer egokiago bertatik bertara haien kulturaren atal hori ezagutzea baino. Almenekoak asteartean izan ziren eta erakusketa hori ez ezik, Arte Ederrak eta Guggenheim […]

GEHIAGO >

Hiru ikasle EYPko hurrengo fasera

Gaztelupeko taldeko EYPko kideak

Hiru ikasle nazioarteko saioetarako  sailkatuta Aurten ere Arizmendi Ikastolako bi talde izan dira parte hartzen European Youth Parliament-eko hasierako saioetan. Almeneko taldean Jon Egidazu, Lorea Armendariz, Ainhoa Sanchez, Ainara Merino, Naiara Carmona eta Ariane Agilera aritu dira eta Gaztelupekoan, berriz, Jon Lizarraga, Laura Balanzategi, Jone Heriz, Ainhoa Murillo, Maider Azkarate eta Kepa Urzelai. Biek ala […]

GEHIAGO >

Musikaterapia saioak Santa Teresan

musikaterapia santa teresan

Aste honetan, musikaterapia saioak egin dituzte Santa Teresako txikiek Enara Gomez psikologoa Santa Teresako ikasle txikiekin, Haur Hezkuntzako lau eta bost urtekoekin, izan da aste honetan musikaterapia saio bi eskaintzen. Enara Gomez Arizmendi Ikastolako ikasle ohia da eta psikologian lizentziatua ez ezik, musikaterapian aditua ere bada. Egun, Arrasateko Musikate psikologia eta musikaterapia zentroko arduraduna da. […]

GEHIAGO >

Basabeazpin, ekintzaz betetako aste borobila

Txapel Txin Basabeazpin

Aste benetan berezia izan dute Basabeazpiko haurrek, ekintzez betetakoa. Lehenengo egunetik hasi ziren martxan Aretxabaletako txikiak Zaharren Egoitzara bisitan joanez eta bertan herriko aitita-amamekin Porrotx eta Porrotxinen emanaldia ikusiz. Martitzenean, berriz, San Blas eguna ospatu zuten eta Aretxabaletako usadioei jarraituz, norberak ekarritako hamarretakoa elkarrekin partekatu zuten. Aste erdian, eguaztenean, Almeneko 3 eta 4. mailakoekin batera […]

GEHIAGO >

Asteburuko kirol jarduerak bertan behera

  Asteburuko kirol jarduerak bertan behera Arizmendi Kirol Elkarteko eta Leintz Eskola Kiroleko asteburu honetako kirol jarduerak bertan behera geratu dira elurragatik. Beraz, larunbatean (otsailaren 7) eta igandean (otsailaren 8an) ez da partidurik jokatuko.  

GEHIAGO >

Gazteluondokoak Santa Ageda Bezperan

santa ageda gazteluondon

Santa Ageda Bezperan, ohi bezala, Gazteluondoko ikasleak baserritar jantzita eta makila eta guzti agertu ziren ikastolan. Urtero egiten duten moduan, ikasle guztiak batu eta elkarrekin kantatu zuten makilaren erritmoan “Santa Ageda Bezpera degu” abestia. Gainera, ohiko denez, herriko abesbatza ere lagun izan zuten eta euren ahots eta doinuekin gozatu ahal izan zuten. Argazkiak.

GEHIAGO >

Gune guztiak zabalik eta klaseak normaltasunez

Elurteak direla-eta Arizmendi Ikastolako gune guztiak zabalik daude eta eskolak emango dira. Aipatzeko gertakari bakarra da Almenera joateko autobusa atzerapenaz iritsiko dela geltokietara, errepidean poliki-poliki dabiltzalako gaur autobusak. Gatzagan, berriz,  ezin izango dute autobus- zerbitzua eskaini. Beraz, gune guztiak  zabalik daude, eta ahalik eta normaltasun handienaz emango dira eskolak.

GEHIAGO >

Lanean ikertuz proiektuari diru-laguntza

Lanean ikertuz egitasmoan Lanbide Heziketakoak

Lanean ikertuz proiektuari diru-laguntza eman dio, aurten ere, Foru Aldundiak Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako Erizaintzaren laguntza osagarriak heziketa ziklokoen proiektua da Lanean ikertuz. Horren bitartez ikasleak trebatu nahi dituzte euren esparruko arazoak identifikatuz, hobekuntzak proposatu eta gara ditzaten. Ikaslelek gaixoek izan ditzaketen arazo teknikoak, teknologikoak, antolamendu mailakoak zein komunikaziozkoak identifikatu ondoren, foro baten planteatzen dituzte euren […]

GEHIAGO >

Almenekoak atzo San Blas ermitan

San Blas ermitan Almenekoak

Almenekoak San Blas ermitara jakiak bedeinkatzen Atzo, San Blas egunean, Almeneko bigarren zikloko ikasleak eta irakasleak San Blas ermitara joan ziren, eskoriatzarren ohiturari jarraituz, jakiak bedeinkatzera. Eguraldia lagun, primeran ibili ziren ikasleak eta euskal kulturaren ezagutzarako balio izan zien bisitak eta ekintzak. Egunerako propio ikasleek hainbat jaki ekarri zituzten eta bertan bedeinkatu. Katarro eta eztul […]

GEHIAGO >