BERRIAK

Berriak

Ausolanekin beste lankidetza-hitzarmen bat

Ausolanekin hitzarmena

Atzo, abenduaren 16an, Ausolaneko lehendakari Susana Roak eta Iñaki Etxezarreta Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusiak lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten. Konfiantzaren Pedagogia proiektua garatzen laguntzeko izango dira Ausolanek Arizmendi Ikastolari, lankidetza-hitzarmen horren bitartez, eman dizkion 3.000 euroak. Konfidantzaren Pedagogia proiektua Arizmendi Ikastola Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan aurrera eramaten ari den proiektu pedagogiko berritzailea da. Orain bi urte […]

GEHIAGO >

Ikastolako talde bat FLLeko Espainiako kanporaketara

FLL_EAEko irabazleak

Larunbatean jokatu zen First Lego League Nazioarteko Txapelketaren lehenengo fasea, EAEko kanporaketa, hain zuzen ere. Arizmendi Ikastolako lau talde izan ziren bertan Arizmendi-Ikerlan-MU ordezkatuz, eta horietako bat hurrengo faserako sailkatu da. Hortaz, martxoan Tenerifen jokatuko den Espainia mailako kanporaketan izango da DBHko laugarren mailako talde bat. Gaztelupe guneko ikasleak dira eta teknologia dute hautazko ikasgaitzat. […]

GEHIAGO >

Ikasle euskalduna, ipar eta herrigintza, ardatz

Azken boladan euskal hezkuntza han eta hemen dugu hizpide eta, Ziburuko ikastolaren kasuan, elkartasunaren lekuko. Bailarako ikastolek, Bergara, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako hamaika herritarrekin batera, euskal herrigintzaren aldeko apustua agerian utzi dute. Zer dugu, ordea, horrelako ekimenen motor? Bistan da: hezkuntza propioa. Alegia, bizitzak planteatzen dituen arazoei eraginkortasunez erantzuten dakien eta erantzuten duen pertsona […]

GEHIAGO >

Iñaki Etxezarreta LOMCEren gaineko mahai-inguruan

LOMCEren gaineko hitzaldia

Arizmendi Ikastolako zuzendari J. Iñaki Etxezarreta Aretxabaletako Udalak antolatutako LOMCEren gaineko mahai-inguruan Martitzenean, hilak 9, Aretxabaletako Udalak antolatuta, ARKUPE kultur etxean, mahai-ingurua egin zen LOMCEk zertan eragiten duen aztertzeko eta horren aurrean udalerriko ikastetxeek aurreikusten duten jokabidea adierazteko. Iñigo Louvelli zinegotziaren moderaziopean, Marian Bilbatua HUHEZIko irakaslea, Mikel Uribarren Kurtzebarri LHko irakaslea, Angela Aguado Kurtzebarri BHko […]

GEHIAGO >

Euskaren Nazioarteko Egunean murgildu da gaur ikastola osoa

Euskararen Eguna Santa Teresan

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu da gaur ikastolako gune guztietan. Denetariko ekintzak izan dira goizean zehar: jolasak, esketxak, dantzak, hitzaldiak… gustura amaitu dute, gainera, gune baten baino gehiagotan, izan ere, txistorra eta patata tortilla janez eman diote amaiera festari. Azpimarratzekoa Aretxabaletako Basabeazpin egunerako propio ikasle, irakasle, guraso eta aitona-amonen artean grabatutako bideoa, eta Santa Teresako Amaia […]

GEHIAGO >

Kaskarotenea Ikastolaren alde kros solidarioa azaroaren 28an

kroserako prentsaurrekoa

Ziburuko Kaskarotenea ikastolak bizi duen egoerari sostengua eta babes ekonomikoa emateko bailarako hiru ikastolek, Txantxikuk, Aranzadik eta Arizmendik kros solidarioa antolatu dute datorren ostiralerako, azaroaren 28rako. Horren berri emateko prentsaurrekoa egin dute Arizmendi Ikastolako Umezaintzan hiru ikastoletako ordezkariek. Arizmendi Ikastolako HHko zuzendari Aitor Elizaranek azken hilabeteotan Ziburuko ikastolak bizi izan duen egoera laburbildu du, gogoraraziz […]

GEHIAGO >

Dantzaz Konpainiakoak astebetez ikasleekin Dantzagela 2.0 poiektuan

dantzaz

Iaz hasitako esperientziari jarraipena emanez, Donostiako Dantzaz Konpainiako kideak astebete emango dute Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Dantzagela proiektua jarri zuten abian iazko ikasturtean, hezkuntza formala eta ez formala uztartuz. Horrela, aurten Dantzagela 2.0. proiektuaz jarraituko dute, astebetez unitate didaktiko bat landuz LHko 5. eta 6. mailako ikasgeletan. Aurten, Juan Arriaga “Euskal Mozart” delako musikagilearen inguruan arituko […]

GEHIAGO >

Bost urte roboten eta Lego piezen artean ikasle sortzaileak eta ekintzaileak egiten

FLL_barne kanporaketa

Gaur jokatu da ikasturte honetako FLL txapelketan parte hartzera joango diren taldeak aukeratzeko barne-kanporaketa Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Garaia Berrikuntza Gunean dituen instalazioetan. Arizmendi-Ikerlan-MUk lau talderekin parte hartuko du aurten nazioarteko txapelketa horretan. Almeneko ikasleek Arizmendi-MU taldea osatuko dute eta Gaztelupekoek Arizmendi-Ikerlan. Bosgarrenez izango dira txapelketan Arizmendi Ikastolako ikasleak. EAEko kanporaketa abenduaren 13an izango da […]

GEHIAGO >

Isabel Celaak Mediterraneoa deskubritu du

“Ikastetxe guztien curriculum komuna ezin da ikastolena izan” dio Isabel Celaak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu ohiak eta orain PSOE-PSEren hezkuntza-gaietan buruzagiak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburua den Cristina Uriartek “Heziberri 2020” planteamendua aurkeztu berri duenean, LOMCEri aurre egiteko. Bistan da: ikastola guztiek, kristau eskola guztiek eta ikastetxe publikoen sektore batek adostu zuten Euskal Curriculuma ez zaio […]

GEHIAGO >

Energiaren erabilera eraginkorraz kurtsoa Lanbide Heziketan

energia eraginkorra

Lanbide Heziketak antolatuta, azaroaren 18tik abenduaren 3ra arte, 40 orduko ikastaroa emango da LANBIDE zerbitzuko planen bitartez Arizmendi Ikastolako Ferixalekuan. Eraikinaren eraginkortasun energetikoaren gaitasun-ziurtagiriak lortzeko baliogarria da ikastaroa. Interesatuak LANBIDE zerbitzuan eman behar du izena azaroaren 18rako. Informazio gehiagorako:eraikuntza@arizmendi.ikastola.net edo honako telefonoetan: 943 790027 – 943772025 Langabetuek lehentasun izango dute, eta 12 plaza baino ez […]

GEHIAGO >
112 / 114« First...102030...110111112113114