BERRIAK

Berriak

Bailarako ikastolek bat egin dute Ziburuko ikastolaren alde egingo den manifestaziorekin

ziburuko manifetaziorako deia

Aranzadi, Arizmendi eta Txantxiku ikastolek datorren larunbatean, hilak 8, Kaskarotenea ikastolaren alde egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute, eta elkartasuna adieraziz gainerako herritarrak ere animatu nahi ditu bertara joan daitezen. Euskal Herri mailan deitu den manifestazio hori 16:00etan izango da Ziburun bertan. Bi aste hauetan manifestazioaren aldeko babes keinuak ari dira iristen zenbait lekutatik. […]

GEHIAGO >

KONTSEILU ERREKTOREA 2014/10/30

Bi hilabete dira, dagoenekoz, ikasturtea martxan dugula eta ikastola ziztu bizian doa. Hona hemen nire informazioa: – ORIENTAZIOA Eli Mendiaren eskutik Orientazioa izenburupean geure ikastolako bost orientatzaileen eginkizuna eta zeregin nagusiak aurkeztu eta adierazi zaizkigu. Gure Egitasmo Pedagogikoaren osagai funtsezkoa dugu Orientazioa eta, orientatzaileekin batera, hezkuntza-eremu horretan ari diren laguntzaile, terapeuta eta gainerako irakasleak. Beren […]

GEHIAGO >

Ciberbullying-aren inguruan saioa Arizmendi Ikastolako profesionalentzat

Ciberbullyinga

Arimazubiko aretoan elkartu ziren atzo, azaroaren 4an, Arizmendi Ikastolako irakasle eta langileak Ertzantzako Patxi Urrak Ciberbullyng-az adierazi zituenak entzuteko. Ikerlaria da lanbidez Urra, baina informatikoa eta zuzenbidean aditua ere bada. Arizmendi Ikastola digitalizazioaren aroan sartuta dago orain dela urte batzuk, eta zuzendaritza taldeari interesgarria iruditu zitzaion horren inguruan sortu diren eta sortzen ari diren arazoen […]

GEHIAGO >

Ikastolako azkeneko eraikinak ari dira margotzen

ferixalekuko eraikina

Iazko ikasturtean marka berriari lotuta eta ikastolako guneei aire berri bat eman nahirik, Arizmendi Ikastolako mantenuko lankideak gune guztietako eraikinak margotzen hasi ziren. Marka berriaren koloreak eta formak eman zizkieten erdiei baino eraikin gehiagori. Aurtengo ikasturterako geratu ziren Almen, Gazteluondo, Gaztelupe eta Ferixalekua. Gabonetarako horiek ere pintatuta egongo dira. Ferixalekua margotzen joan zen astean bertan […]

GEHIAGO >

Azaroaren 8an Ziburun egingo den manifestaziorako autobusa antolatuko dute bailarako ikastolek

Arizmendi ikastola Zibururen alde

Ikasturtea hastearekin batera izan genuen Kaskarotenea ikastolak Ziburuko Herriko Etxearekin zituen arazoen berri. Ordutik, gainera, okerrera egin du egoerak, neurri zorrotzak hartu baititu ikastola kanporatzeko. Bada, azaroaren 8an Ziburun egingo den Euskal Herri mailako manifestaziora joateko autobusa antolatuko du Arizmendi Ikastolak Aranzadi eta Txantxiku ikastolekin batera. Egun horretan 13:00etan aterako da autobusa Zibururantz eta 19:00etan […]

GEHIAGO >

Primerako giroa eta partaidetza handia Gaueko VI. TAFYD Krosean

VI. aldiz egin da aurten, Lanbide Heziketak antolatuta, Gaueko TAFYD krosa, eta antolatzaileek oso balorazio ona egin dute. Orain arteko edizioetan baino jende gehiago izan zen ostiralean, 91 korrikalarik hartu baitzuten parte. Bestalde, giroa ezin hobea izan zen: Arrasateko kaleetan zehar ikusle ugari, korrikalariak oso pozik… Endika Donnay izan zen 5.2 kilometroak betetzen azkarrena, 16 […]

GEHIAGO >

LOMCE, eta zer?

Xabier Lete zenak “Haizea dator Ifarraldetik, hego berotik ekaitza” zioena ez da LOMCEren kasuan betetzen. Madril hegoaldetarrean sortu eta garatzen ari diren Hezkuntza Legea, Partido Popularraren eskutik datorkigu euskaldunoi, antzeko beste hamaika arau bezala, problemak konpontzeko izan ordez, bazterrak gehiago endredatzeko balio izango duena. Beste ezertarako ez, tamalez. Ikastolen historia, hezkuntza euskaldunaren inbentoa eta garabidearen […]

GEHIAGO >

Konfiantzaren Pedagogian sakontzen jarraituko du Arizmendi Ikastolako Guraso Eskolak

Aurten bi formazio eskainiko ditu Arizmendi Ikastolako Guraso Eskolak. Alde batetik, Haur Hezkuntzako haurraren ezaugarri eta orientabideen inguruko formazioa emango du Arantza Lejarragak, Arizmendi Ikastolako HHko pedagogoak. Bestetik, orain bost urte sortu zen taldeak sakontze-ikastaroa izango du Rafael Cristobal psikiatraren gidaritzapean. Zazpi saio izango dira guztira, eta Uribarrin (Arrasate) egingo dira azaroan hasita. Hilabete bakoitzeko […]

GEHIAGO >

VI. Gaueko Tafyd Kroserako izen-ematea zabalik

Korrikalariek 5.7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Arrasateko kaleetan zehar markatuko den zirkuituari hiru bira emanez. Aurrekoetan bezala hasiera (20:00etan) eta amaiera Ferixalekuan izango da. Besteak beste, kirola sustatzeko helburuarekin jarri zen abian ekimen hau orain sei urte, eta, parte-hartzea zein sortzen den giroa ikusita, Lanbide Heziketakoek beste urtebetez antolatu nahi izan dute lasterketa. Badu […]

GEHIAGO >

Ziburuko ikastolarentzat 1.030 euroko laguntza lortu dute Basabeazpi eta Almenekoek San Migeletako azokan.

Ziburuko Kaskarotenea ikastola oso egoera larrian dago, izan ere, udalak utzita zion eraikina ez uzteagatik, ikastolak eguneko 100 euroko isuna ordaindu beharra dauka. Arizmendi Ikastolak egoera hori ezagututa, diruz laguntzeko asmoa hartu du, eta horretaz gain, egoera horren berri eman nahi du eta salatu. Horretarako, besteak beste, San Migel jaietan, ostiral eta larunbatean postua jarri […]

GEHIAGO >
108 / 109« First...102030...105106107108109