BERRIAK

Berriak

Josebe Muruamendiaraz: Zer (izan) da Almen zuretzat?

Gezurra dirudi erraza izan beharko lukeen zerbait buruhauste bilakatzea. Duela ia 30 urte lan entrebista egitera etorri nintzenean, ALMEN eraikin haundi eta hotza iruditu zitzaidan arren, bertan gelditzea erabaki nuen. Erabaki ona izan zen hura. Lan kontratua sinatu aurretik, REM zela eta, formazio saio batzuetan parte hartzera gonbidatu ninduten. 1987ko uztaila zen. Atzo bertan, 2016ko maiatzean, formazio […]

GEHIAGO >

Itziar Uribarren: Zer (izan) da Almen zuretzat?

Begirada atzera bota eta Almen, kolegixua zen, nik ikasi nuen tokia.  Leintz bailarako hezkuntzaren mankomunitatea. Han aurkitu nuen jende irekia, alaia eta langilea. Lan asko egin behar genuen baina ikuspegi eta ideia irekiekin, filosofia desberdin batekin. Kolegixua eta kooperatiba, euskalduntzen hasia. Bertan topatu nituen lagun asko eta onak, herri desberdinetakoak, erdaldunak eta euskaldunak baina talde […]

GEHIAGO >

Gran celebración para culminar el 50 aniversario

El 50 aniversario de Almen culminará con la gran fiesta que se celebrará el día 4 de junio. Hemos querido celebrar este evento con actos que fusionen el pueblo con la ikastola. Así pues, aunque la fiesta se celebre en Almen con una amplia  programación  a lo largo de todo el día, la hemos hecho […]

GEHIAGO >

Eman izena festa handiko kirol ekintzetan

Almen kirol elkartean futbolean, saskibaloian edota eskubaloian jokatu zenuen garai batean ala bestean? Hala bada, gonbidapen bat dugu zuretzat: Almeneko kirol taldeak ahal dituzuen heinean berregin eta orduko gozamena eta oroimena biziberritzea. Talde berria ere egin dezakezu. Talderik osatu ezean edota, kirol elkartean aritu ez arren, kiroletako batean jokatzeko gogoz bazaude ere eman dezakezu izena. […]

GEHIAGO >

Xabier Latorre: Zer (izan) da zuretzat Almen?

Almen, nire bizitzaren zati inportate bat izan da. Gauza asko eman dizkit Almenek. Bertan, lagunak bihurtu diren lankide asko ezagutu ditut.  Ni irakaslea izanik, irakatsi dudana baino  gehiago ikasteko aukera eman dit. Bertan pasatu ditudan 33 urteetan, egongo ziren une latzak, baina gaur egun ezin ditut gogoratu ( el alemán ataca!!!). Bizi izan ditudan momentu eta egoera zoragarriak bakarrik […]

GEHIAGO >

Festa Handirako egitaraua prest

Festa handirako prentsaurrekoa_albisterako

50. Urteurrenaren antolatzaile eta eragileek prentsaurrekoa egin dute gaur Almenen, Festa Handiaren bueltan prestatu duten egitaraua aurkezteko. Azken 50 urte hauetan Almenen ikasle, irakasle, guraso ohiak eta gaur egun diharduten irakasle, ikasle, gurasoak….  elkartzeko, egun osoko ospakizuna prestatu dute ekainaren laurako: goizean zehar kirol ekintzak egingo dira eta zumba herrikoia. Gainera, ikastola bisitatzeko aukera ere […]

GEHIAGO >

Badugu kanta: ‘Almenen, ahalmenez’

Kanta dantzagarria eta arina egiteko helburua izan dugu hasieratik, eta lortu dugula uste dugu. Itoitz talde historikoaren Lo egin kantua oinarri hartuta Iraitz Agirre ikasle ohiak egin ditu letrak. Hainbat ikaslek grabatu dute musika Aretxabaletako Nekrosounds estudioan, eta eurentzat esperientzia aberasgarria izan da, estudio batean lehen aldia izanik. Ahotsak bi ikasle, eta ikasle ohi eta […]

GEHIAGO >

Festa handia aurkeztu dugu

FESTA HANDIA: ekainaren 4a, larunbata Almenen 50. urteurreneko ospakizunak ekainaren 4ko festa handiarekin biribilduko ditugu. Festa handian herria eta ikastola, ikastola eta herria, batu gura izan ditugu. Hori horrela izanik, Almenen egun guztiko egitaraua izango bada ere, Eskoriatzako 20. Ferixiaren egun berean antolatu dugu festa handia Jose Arana eta Almen guneok. Almen gunean egun guztiko […]

GEHIAGO >