BERRIAK

Matematika manipulatiboa: L. Aranaren saioa, Lehen Hezkuntzako gurasoentzat

Leire Aranarekin izan dira asteon bai Arrasateko gurasoak (Gaztelupen) baita Aretxabaleta eta Eskoriatzakoak ere (Almenen). Leire matematika eta fisikako irakaslea da, eta matematika irakasteko bide manipulatiboa jorratu, sakondu eta praktikan jarri du. Aste honetako saioetan horren berri eman die bertaratu diren gurasoei.