BERRIAK

Lehendakaria berri-emaile

Kontseilu Errektorea 2015/05/28

Hona hemen Kontseilu Errektoreak izan zuen azken bileraren berri: – DIRU KONTUAK 2014-15 ikasturtearen ekitaldi ekonomikoaren egoera aztertu dugu, irailetik apirilera bitartekoa, hain zuzen, gure Administrari Nagusia den Laurane Zubiaren eskutik. Bide onetik goazela ikusi dugu, ezarritako helburuak betetzen ari gara, eta ikasturtea ondo bukatuko dugu, okerrik ezean. – GURE IKASTOLAREN IDENTITATEARI BURUZKO LANA Orain […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2015/05/11

Hona hemen Kontseilu Errektoreak izan zuen azken bileraren berri BAILARA PROIEKTUA Bisitari eta proiektu berri baten albistari izan ditugu BAGARAko koordinatzailea Nagore Iraola, LANKIko Igor Ortega bazkidea eta BAGARAn dugun ordezkaria Iñaki Gonzalez. Antza, BAGARAren baitan eta azken hilabeteotan zehar, aztergai izan da kooperatiba-mugimenduaren gizarte eraldaketaren ibilbidea eta egin duten diagnostikoaren gainean Bailara Proiektua izeneko […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 15/03/31

Pasatu berri den ostegunean, martxoak 26, Kontseilu Errektorearen bilera izan zen. Oso laburra izan zen eta hona hemen laburpentxoa: – PLANTEAMENDU LABORALA Pasa den ikasturtean Barne Araudia onartu ostean, eginkizun gelditu zitzaigun gai potolo bat: gure kooperatibako profesionalen lan baldintzak egungo beharretara ekartzea eta garatzea. Horretarako, Kontseilu Errektoreak 2014an batzorde berezi bat jarri zuen lanean: […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2015/03/02

Ostegunean, otsailaren 26an, Kontseilu Errektorearen bilera izan zen. Han hizpide eta erabaki gai izan genituenei buruz doakizue laburpentxo hau. – GESTIO PLANAREN MARTXA Ikastolak onetsitako gestio planaren exekuzio mailaz informatzean, Laurane Zubia Administrariak eta J. Iñaki Etxezarreta Zuzendariak prestatua zuten txostena baliatu eta adierazi ziguten. Helburu nagusien betetze-maila aurreikusitakoa bada ere, kudeaketa ekonomikoaren egoera onaren […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 15/02/02

Agur t’erdi, ikastola kideok. Aitziber Arregi naiz eta lehendakari eginkizunetan estreinoz nauzue. Jokin Mujikak bere ardura-muga bukatu du eta niri egokitu zait erantzukizun hori hartzea. Ostegunean, urtarrilaren 29an, Kontseilu Errektoreak bilera egin zuen eta han izendatu ninduten. Horretaz eta beste hainbat gaitaz hona hemen nire informetxoa – KONTEILU ERREKTORE BERRIA ETA ARDURA-BANAKETA Kooperatibaren Batzar Nagusiak, […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2015/01/12

2015 On!! lehenik. Urteberriko lehen egunetako eginkizun nagusia Kontseilu Errektorearen bilera genuen. Eta pasa den astean, ostegunean, hain zuzen, bilkura egin genuen. Honatx informazioa. – ORDEZKAPEN PUNTUALAK Ikastolan suertatzen diren ordezkapenen multzoan badira iraupen txikia duten ordezkapenak, puntualak deitzen ditugunak. Erabaki dugu kasuok aztertzea, balizko arautzea barne. – EMAITZA AKADEMIKOAK Urtero, sasoi honetan, aurreko ikasturtean […]

GEHIAGO >

KONTSEILU ERREKTOREA 2014/10/30

Bi hilabete dira, dagoenekoz, ikasturtea martxan dugula eta ikastola ziztu bizian doa. Hona hemen nire informazioa: – ORIENTAZIOA Eli Mendiaren eskutik Orientazioa izenburupean geure ikastolako bost orientatzaileen eginkizuna eta zeregin nagusiak aurkeztu eta adierazi zaizkigu. Gure Egitasmo Pedagogikoaren osagai funtsezkoa dugu Orientazioa eta, orientatzaileekin batera, hezkuntza-eremu horretan ari diren laguntzaile, terapeuta eta gainerako irakasleak. Beren […]

GEHIAGO >

Ikastolak mendebete

Aurten gogoratu nahi izan da euskarazko lehen ikastetxea martxan jarri zela. 1914an, Donostian, Migel Muñoa jaunak sortu eta 1936 arte iraun zuen. Gerraosteko etxe-ikastolen piztaile izan zen Elbira Zipitria lehen ikastetxe hartan irakasle izan zen hamar urtez. Horregatik, esan ohi da egungo ikastola mugimenduaren lehen erreferentzia dela Muñoaren ikastetxea. Hori dela eta, Andoainen, hilaren 27an, […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2014/09/24

Ikasturte berri on, ikastola kide!! Hemen nauzu ikasturte hasierako berrien albistari. Kontseilu Errektorea 2014/09/24 -GESTIO TXOSTENA 2013-14AZ 2013ko irailean jarri genituen helburuak lortu diren baloratzeko, Zuzendari Nagusiak ikasturte osoko kudeaketari buruzko txostena, modu grafikoan, agertu du, eskatu zaizkion zenbait datu eta argipen eman ditu eta onetsi egin dugu. Diru kontuak, berriz, une honetan ixten ari […]

GEHIAGO >
5 / 512345