BERRIAK

Lehendakaria berri-emaile

Kontseilu Errektorea 2017/04/27

– ARIZMENDI, MAILA AURRERATUKO HELDUTASUN TEKNOLOGIKOA Apirilaren 6an auditoria teknologikoa egin zitzaigun, ikastolak ze heldutasun maila duen kalifikatzeko. Horren ostean, gorengo maila eman zaigu: AURRERATUA. Aitortza bikaina egindako esfortzuari! – KONFIANTZAREN PEDAGOGIAREN MARKOA, INGELESEZ Apirilaren 11n inprentatik irten zen Konfiantzaren Pedagogiaren liburua ingelesez. Beraz, aurretik beste bi hizkuntzatan (euskaraz eta gaztelaniaz) genituen bertsioekin batera, saila […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2017/03/30

Martxoaren 30ean Kontseilu Errektoreak egin zuen bileraren berri dihoakizue. – ARIZMENDI, IKASTETXE BERRITZAILEA Gure ikastola aste honetan agertu da seinalatuta Estatuko hogei ikastetxe berritzaileenen zerrendan. Egiten ari garenaren lekuko. http://www.elespanol.com/espana/educacion/mejores-colegios/ – PISA ETA ARIZMENDI Oiartzun mediatiko izugarria izaten duen mundu mailako froga da PISA eta aurten zarata handia atera dute Euskadiko datu txarrek. Ez, ordea, […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2017/02/23

– BILERA ESKORIATZAN Jose Arana eraikinean elkartu gara. Egin diren obrek ahalbidetu dituzten espazio eta altzari berriak ikusten jardun dugu eta gure Kontseilu kide den Irati Gorostiza irakasleak azalpenak eman dizkigu solairu bakoitzean. – ERREKTORE KIDE BERRIAK ETA BETERANOAK BATERA Urtarrilaren 19an egin genuen Batzar Nagusiak Kontseilu Errektore kide berriak izendatu ostean, hauxe zen haien […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2017/01/23

Bi bilera izan ditugu pasa den astean: Kontseilu Errektorearena eta Ohiko Batzar Nagusia. KONTSEILU ERREKTOREA. 2017/01/16 – ORDUTEGI LUZEA BERRITUTA HAUR HEZKUNTZAN Partaide Sozialeko Organoak bere azken bileran proposatu du Haur Hezkuntzako ordutegi luzea zertxobait laburtzea. Hain zuzen, azken unekoa: 19:00ak arte izan ordez 18:30ak arte Arrasaten eta 18:00ak arte Eskoriatzan (Aretxabaletakoa bera, alegia). Aitor […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2016/12/13

– LANEKO BAZKIDE BATEN ESZEDENTZIA 2017ko urtarriletik apirilaren 23ra arteko eszedentzia izateko laneko bazkide batek egindako eskaera onetsi dugu. – HURRENGO BILERAK Abenduaren 15ean izango dugun Biltzar Prestatzailean antolatu nahi dugun Gurasoen Foroa aurreikusi dugu. Urtarrilaren 16an Kontseilu Errektoreak izango duen bileran landuko ditugun gaiak ere begiztatu ditugu, bereziki urtarrilaren 19an egingo dugun Batzar Nagusia […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2016/11/ 13 eta 27

– PLANTEAMENDU LABORALA Ikastolako profesionalek beren iritzia eman dezaten, testua itxi da. Iritzi hori jaso nahi da azaroaren 9an, egun horretan, arratsaldeko 5etan egingo den Profesionalen Batzarraren bukaeran, profesional bakoitzak emango duen botoaren bidez. Batzar horretan Kontseilu Errektoreak, eramandako prozesuarekin batera, testuaren osagai nagusiak agertuko ditu, xehetasunak aurkeztu eta izan diren emendakin askoren onartzearen eta […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2016-09-30

Hasi gara berriro martxan, 2016-17 ikasturtea abian dugu eta Kontseilu Errektoreak egin dituen azken hiru bileretan landu eta erabaki dugunaren berri ematen dizuet idazkitxo honen bidez. – PLANTEAMENDU LABORALA Azken bilerotako gai nagusia izan da, ia-ia bilerak monografikoak bihurtuta. Jasotako emendakinak eztabaidatu eta Kontseilu Errektorearen irizpideak adostu ostean, bozketan jarriko den txostena, azken kontrasteak egiteko […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 16/06/16

Kontseilu Errektoreak egin dituen azken bi bileren berri doakizue (ekainaren 9 eta 16koa). – PLANTEAMENDU LABORALA Kontseilu Errektoreak bi bilera egin ditu gai garrantzitsu honen inguruan. Ikastolako profesionalek, egindako eztabaida-prozesuaren ondorioz, eginak dituzten emendakinak jasotzen dituen txostena erabili du Kontseilu Errektoreak. Emendakinen txostenean agertzen diren eztabaidagai handienak aukeratu ditugu eta horien gainean Kontseilu Errektoreak dituen […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2016/05/26

– ESKOLA EGUTEGIA 206-17 IKASTURTEAN Datorren ikasturteko eskola-egutegia onartu dugu. Berrikuntza batzuk baditu: Arantzazuko Amaren eguna, Autonomi Erkidegokoa, San Joanetako astea goiz partekoa izatea … Horien artean DBHko 3. eta 4. mailek ostiralero, Batxik bezala, eskolaldi trinkoa izango dutela da nabariena. Erabaki probisionala izan da, esperimentazio kutsua duena. Datorren udaberrian Kontseilu Errektoreak berriro aztertuko du […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2016/04/29

Kontseilu Errektoreak egin duen azken bileraren berri doakizue: – ESKOLA EGUTEGIA 206-17 IKASTURTEAN Eskola-egutegiaz eginiko proposamenak egina du kontrasterako ibilbidea Partaidetza Sozialeko Organoan. Beraz onesteko azken fasean aurkitzen da. Gelditzen zitzaizkigun bi aspektuak Kontseilu Errektoreak jorratu ditu: Bigarren Hezkuntzakoek Inauterietan izango dituzten segidako jai egunak eta Batxilergoko ikasleek ostiralero duten ordutegia DBHkoek izatea. Inauterietan hiru […]

GEHIAGO >
3 / 512345