BERRIAK

Lehendakaria berri-emaile

KONTSEILU ERREKTOREA 2018/06/01

– IKASTURTEAREN EKITALDI EKONOMIKOA Administrari Nagusiak 2017ko irailaren 1etik 2018ko apirilaren 30era bitarteko diru kontuen bilakaera azaldu du. Iaz bezala, emaitza positiboa dugu. – UDAKO OBREN ETA BESTELAKO EKIPAMENDU PLANA Aurreikusi dugu bost gunetan (Almen, Arimazubi, Gazteluondo, Gaztelupe eta Ferixaleku) egingo direla uda honetan ekipamenduak eta bestelako obrak. Aurrekontuak jaso ditugu eta une honetan negoziatzen […]

GEHIAGO >

KONTSEILU ERREKTOREA 2018/05/02

– ESKOLA EGUTEGIA 2018-19 IKASTURTEAN Aitor Elizaran, Maider Herce eta Unai Busturia izan dira datorren ikasturteko eskola-egutegien proposamena aurkeztu dutenak. Partaidetza Sozialeko Organoarekin eta Guraso Foroarekin landu den planteamendua da. Aldaketa txikiak hobetsi dira, sakonak egin ordez. – EUSKALDUNTASUNA Ikasturte askotan zehar gure ikastolak euskaldun aktiboak lortzen hamaika jarduera eta egitasmo burutu ditu. Garaiak aldatu […]

GEHIAGO >

KONTSEILU ERREKTOREA 2018/03/06

– LANEKO BAZKIDE BERRIAK EGITEKO AZKEN EBAZPENA Martxoaren hasieran hogeita sei laneko bazkide berriak egiteko azken ebazpena onetsi du Kontseilu Errektoreak, behin hogeita sei horiek bete behar zituzten tramite guztiak osatu eta gero. – LAN SARIAK. ERRETRIBUZIO SISTEMA. Aurreko bileran aurkeztu zen testu proposamen berria adostu da, zenbait forma-zuzenketa egin ostean Planteamendu Laboralean dagoenekoz onartuta […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2018/01/25

– KILOMETROAK Ikastolen Elkartearen izenean Kilometroak jaiaren kudeatzaile Mikel Egibarrek agertu digu zertan eta nola ari diren jai horri buruzko eredu berria bilatzen. Egina duten proposamenaren ezaugarri nagusiak adierazi ditu, zenbait galdera egin dizkiogu eta ekarpenak egiteko hilabeteko epea dugula argitu digu. – LANEKO BAZKIDE BERRIAK EGITEKO ERABAKIA Azken bileran Kontseilu Errektoreak zuzendaritzari eskatutakoa aurkeztu […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2017/12/14

  LANEKO BAZKIDEAK EGITEKO PROPOSAMENA Giza Baliabideen Arduradunak prozesu osoaren berri eman du eta ondoko atalok bereizi ditu: Bazkide berri balizko kopurua. Alegia, ondorengo ikasturteotan zenbat laneko bazkide egiteko aukera dugu? Horretarako 2025 urtera bitarteko gela finantzatuen kopurua proiektatu du, bi aldi kontuan izanez: 2017tik hasita 2021era artekoa eta 2021etatik 2025ra artekoa. Segidan, gela kopuru […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2017/11/30

  BILTZAR PRRESTATZAILEA EGITEKO DEIALDIA Biltzar Prestatzailea egiteko sasoia heldu da. Iaz horren aterpean Gurasoen Foroa antolatu genuen eta oso emaitza ona eman zuen. Aurten esperientzia hura sakondu nahi genuke. Hartara, gai estrategiko bat, Kontseilu Errektorea lantzen ari den helburu nagusietarikoa, ekarriko dugu Guraso Forora: eskola-egutegia eta eskola-ordutegia. Deialdia onartu dugu eta gai ordenan azterlan […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2017/10/26

  2016-17 IKASTURTEAREN GESTIO TXOSTENA Kooperatibaren Administrari Nagusiak eta Zuzendariak aurkeztu dituzte helburu nagusien betetze-maila eta ekitaldiaren emaitza ekonomikoak. Planifikatutako helburu guztiak bete dira, finantzazio iturri berriak lortzea izan ezik.. Ez ditugu finantziazio iturri berririk lortu. Kudeaketa ekonomikoari dagokionez, berriz, emaitza positiboa izan da eta egin ditugun obrak neurri handi batean finantzatzea  ahalbidetu dute. 2017-18 […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2017/09/28

UDAN EGINDAKO OBRAK Obra guztiak (Almen, Gazteluondo, Gaztelupe, Arimazubi, Santa Teresa, Olarte) egin dira, aurreikusitako epean eta diru kontuetan, azken orduko ezusterik ezean. Ikasturte hasi da ohikoa baino lan handiagoaz garbiketa- eta txukunketa-jardueretan. Santa Teresan ikasleak urriaren 9an sartuko dira. Egindako obra guztiak gurasoek ezagutu ditzaten, urriko bilerak baliatuko dira. Hortik kanpo, zenbait gunetan ate […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 2017/06/27

ZUZENDARITZAREN BALORAZIOA (2013-2017) Lau ikasturte datoz 2013ko irailean zuzendaritza berria martxan jarri genuenetik. Lau urte hauen amaieran, komeni da egindakoa baloratzea. Balorazio hau Kontseilu Errektore, Kontseilu Sozial eta Zuzendaritzako kideen artean egingo da. Uztaileko Kontseilu Errektorean erabakitzekotan gelditu gara. 2016-2017 GESTIOA Administrariak eta Zuzendariak informe bat aurkeztu dute, helburu nagusien betetze-mailari buruz eta diru kontuen […]

GEHIAGO >

Kontseilu Errektorea 17/05/25

– ESKOLA EGUTEGIA 2017-18 IKASTURTEAN 2017-18 ikasturteko eskola-egutegia onartu dugu. Ohiko jai egunak ditu: Urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 6 eta 8a, maiatzaren 1a… Gabonetako eta Aste Santuko oporrak ohiko kopuruetan dira, eta ikasturte bukaera San Joanetako ostiralean. Ez da aldaketatik, beraz. – ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN FINANTZAZIOA Urteko sasoi honetan gure hezkuntza-jarduera diruz laguntzeko suertatzen diren […]

GEHIAGO >
2 / 512345