– 2021-2022 TARIFA
Bilera honetan, urtero bezala, erabaki dugu ikasturte berrian izango diren zerbitzu eta bestelako kontzeptuen tarifa:
• Hileko ekarpenean igoerarik ez.
• Beste kontzeptuetan hornitzaileekin hitzartu ostean finkatuko da zenbatekoa.
– DIRU KONTUEN EGOERA
Apirilaren 30ean egindako itxierak islatu duen egoeraren berri eman da. Emaitza baikorra da, diru laguntzetan sarrerak handitu zaizkigulako.
– LANSARIETAN IGOERA
Ikastolen lan hitzarmenaren mahaian akordioa egin dute lan sariei dagokienez: urteko igoera %1,75 lansari baxuenetan eta %1,4 gainerakoetan. Aurretik lansari guztiek %0,9 igoera izan zutenez ekaineko nominan diferentzia ordainduko da.
– UDAKO OBRAK
Udal baimenak jaso dira, baita aurrekontuak ere. Hiru kontrata desberdin esleitu dira, gune bakoitzeko bana. IKT eta altzariak aparteko aurrekontuan itxi dira. Guztira, Kontseilu Errektoreak ezarritako 2 milioiko sabaiaren azpian. Finantzazioak bi iturri izango ditu: esplotazio kontua eta mailegu bat.
– ORIENTAZIOAREN ZUZENDARITZA
Zuzendari nagusiak informatu du kontratatu egin genuen Orientazioaren zuzendariarekin lan harremana eten dugula, eta zeintzuk izan diren horretarako arrazoiak.
– DATORREN IKASTURTEKO KUDEAKETA PLANA
Irailean zuzendari nagusi berriak aktibatu nahi duen planaren berri zehatza eman du. Hainbat aspektu ixteko falta dira eta Zuzendaritza ekipo osoak uztailean errematatuko ditu.
– ZENBAIT GAI
Ikastolen Elkartean, Kontseilu Sozialean eta MONDRAGONen izan diren berriak eta horiei dagozkien zehaztapenak azaldu dira.