– ESKOLA EGUTEGIA
Zuzendaritzak landutako proposamena Partaidetza Sozialeko Organoak maiatzaren 19an aztergai izan zuen, hiru taldetan banatuta: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Gaurko bileran horren guztiaren berri eman eta 2021-2022 ikasturteko eskola-egutegia onetsi dugu.
– DATORREN IKASTURTEKO ESZEDENTZIAK
Garai honetan urtero ohi denez, laneko bazkideek barne arauak betez eskatu dituzten eszedentziak ebatzi ditugu.
– LANEKO BAZKIDE BERRIAK
Aurreikusitako epeak betez, Zuzendaritzak, Giza Baliabideen Saileko arduradun Miren Erdoziaren bidez, laneko bazkide berriak egiteko proposamena aurkeztu dio Kontseilu Errektoreari. Kontseilu Errektoreak onetsi du.
– ARRASATEKO MURGILTZE GUNEA
Ikasle migranteen euskalduntzea bizkortzeko, gizarteratze zabalago baten baitan, Arrasateko Udalak prestatu duen egitasmoaren berri eman zion Arizmendiren zuzendaritzari maiatzaren 13an. Gaurko bileran informatu zaigu, zuzendaritzak egiten duen balorazio baikorra adierazi digu eta proposamenari ekarpenak egingo dizkiola aurreratu du.
– OBRAK
Aurreikusten genituen estutasunen barruan, udan egingo ditugun obren dimentsioa eta diseinua zehaztuta daukagu, udal baimenak tramitatuta ditugu eta une honetan aurrekontuak eskatzeari ekin diogu. Kontseilu Errektorearen hurrengo bileran xehetasunak ebatziko ditugu.
– BESTE GAI BATZUK
MONDRAGON eta Kontseilu Sozialaren inguruko gaiak hizpide izan ditugu.