LAN SARIEN IGOERA
Eusko Jaurlaritzak itunpeko ikastetxeei diru laguntzetan gehitu duen portzentajea bera (%0,9) maiatzeko nominan gure profesionalen lan sarietan aplikatzea onetsi dugu.
BATU ARRASATEN
Martxoaren 25eko bileran Kontseilu Errektoreak hartu zituen erabakiez informatzeko, Zuzendaritza Kontseiluarekin, laneko bazkideekin, Guraso Foroarekin eta Partaidetza Sozialeko kideekin aurreikusi genituen bilerek zer eman duten jakinarazi zaigu.
BATXILERGOAN IZEN-EMATEA
Apirilaren 12tik 23ra bitartean izen-emateko epea irekita egon da Batxilergoan eta gaurko bileran horri buruzko datuak agertu zaizkigu. Azken urteetan ohi denez, primerakoa izan da jasotako izen-ematea. Gaztelupe gunean hiru ikasle-talde
eta Almenen bi. Gune honetan ikastetxe publikotik eskaera egin diguten ikasle guztientzako lekurik ez dugunez itxoitezerrenda eratu dugu eta onartuen behin-behineko zerrenda maiatzaren 13an publikatuko da.
OBRAK
Arkitektoekin egin berri dituen bileren berri eman da, baita udal baimenak eskatzeko tramitazioa zertan den ere.
HAUR HEZKUNTZA HEZITZAILEEN LAN BALDINTZAK
Etapa honetako zuzendaria eta bi gunetako arduradunak gure artean izan ditugu bileran. Alde batetik, informatu zaigu hezitzaile laguntzaile lanpostua eraldatuz hezitzaile bihurtzea egin denaz, hezitzaile eta hezitzaile tutorea bereizita eta horrek kooperatibari 80.000 euro inguruko koste gehigarria eragin diola argituz. Beste aldetik, hezitzaile tutoreen lan baldintzei buruzko datuak laneko bazkideei emateko eta lan sariak berdintzeko sentsibilizatzea lortzeko, zabaldu den prozesuaren xehetasunak agertu zaizkigu.
PLAN ESTRATEGIKOA
Irailetik aurrera ondorengo lau ikasturteetarako izango dugun plan estrategikoaren proposamena aurkeztu du Zuzendari Nagusi berria izango denak. Zenbait ekarpen egin dizkiogu eta 2021-2022 Kudeaketa Plana prestatzeari ekingo dio datorren astean egungo zuzendaritza-taldearekin batera.
BESTE GAI BATZUK
MONDRAGON, Kontseilu Soziala eta Ikastolen Elkartearen inguruko gaiak hizpide izan ditugu.