– BILTZAR PRESTATZAILEAZ BALORAZIOA
Formalismoa (Batzar Nagusiko ordezkariak izendatzea) bete zen. Aurreko hiru urteetan erabilitako formula (Eztabaidaren Guraso Foroa) falta izan zen eta bistan da zaila zaigula online egitea. Baina, formula hori erabiltzen segitu behar da.
Bestalde, emandako azalpenetan baliabide didaktikoak behar direla argi gelditu zen.
– BATZAR NAGUSIAREN TXOSTENA
Batzar kideek eskura izan behar duten txostena, zerrendan diren gai guztiak jorratzen dituena, onetsi dugu eta batzar kideei helarazteko prest utzi dugu.
– KONTSEILU ERREKTORE KIDE BERRIAK
Batzar Nagusiak onetsi dezan, Kontseilu Errektorean guraso ordezkari kide berriak izango direnen proposamena jaso dugu eta aurrera bidea eman diogu.
– ZUZENDARI BERRIA IZANGO DENAREN BALDINTZAK
Adostuta utzi ditugu. Otsailaren 1ean lanean hasiko da eta, aurreikusi dugunez, bere ardura, osotasunean, irailaren 1ean hartuko du.
– BESTE GAI BATZUK
- Kilometroak festaren inguruko datuak eta albisteak jaso ditugu gure ordezkariaren bidez.
- Kontseilu Sozialak urtarrilaren 20an izandako bileraren berri eman zaigu.
- Hizpide izan dugu zenbait hedabidetan sortu eta irakurri ahal izan den ikastola vs ikastetxe publiko eztabaida.
- Kontseilu Errektorearen hurrengo bileran landuko diren gaiak aurreikusi dira.